martxoa 20, 2019
Ostinatoa
Eskema musikal baten etengabeko errepikapenean datza ostinatoa. Batzutan errepikatzen dena melodia zati bat izan daiteke ala erritmo bat; besteetan melodia eta erritmoa nahastuta izan daitezke ostinatoa osatzen dutenak. Abesti ospetsu honetan oso ongi antzeman dezakegu ostinatoa. Hasieran agertzen da eta abesti osoan zehar luzatuko da.
Orain gure txanda iritsi da eta musika-tresnak hartuta ostinato erritmiko batzuk praktikatuko ditugu bideo honi esker!
martxoa 07, 2019
"Can can" Offenbach. Proposamen erritmikoa
Jacques Offenbach Alemanian jaiotako konpositorea eta biolontxelojolea izan zen. Halere, denborakin Frantzian nazionalizatu zen. Opera komikoaren asmatzailea izateaz gain, eragin handiko konpositorea izan zen XIX. mendean.
Bi proposamen erritmiko hauek Offenbachen Orfeus infernuan operako zatirik ezagunenari dagozkie. Perkujole bihurtu beharko zarete bi bertsio hauei aurre egiteko; bata bestea baino zailagoa.
Beraz, makilak hartu eta hasi probatzen! Ziur nago pila disfrutatuko duzuela, nik behintzat oso ondo pasatu dut! Animatu eta kontatu ea zer moduz moldatu zareten!
otsaila 19, 2019
"Pailazoen dantza". Erritmograma
Hemen disfrutatu dezakezue Felix Mendelssohnen musikaz erritmograma honen bidez.
"Pailazoen dantza", Uda gau bateko ametsa obraren zati bat da. Animatzen zarete?
Felix Mendelssohn. "Uda gau bateko ametsa"
Felix Mendelsson konpositore alemaniar bat izan zen, eta bere ahizpa Fanny bezala, ume prodigioa. Hamaika urtekin piano eta biolinarako hirukote eta sonata bat idatzi zituen.
"Uda gau bateko ametsa" William Shakespearek idatzitako komediarik ospetsuena da eta Felixek bere nerabezaroan obra hau irakurri ondoren harentzako obra-musikal bat idaztea erabaki zuen. 17 urte zituela obra honentzako Obertura bat konposatu zuen.
17 urte beranduago Prusiako enperadoreak antzerki-lan horrentzako musika osoa idaztea enkargatu zion eta Felixek musika-lan horri osotasuna eman zion: Oberturatik aparte, beste hamabi mugimendu gehiago idatzi zituen orkestrako atalak zein ahotsarenak tartekatuz. Hauetatik guztietatik ezagunen diren mugimenduak hauek dira: Scherzo, Marcha Nupcial, Intermezzo eta Nocturno.
Ipuin labur honetan ezagutuko duzue Shakesperen istorioa, baita Mendelssonhnek idatzitako musikaren erakusketa bat.

otsaila 15, 2019
Fanny Mendelssohn
Talentu handikoa den erromantizismoko konpositore baten sarrera bat prestatzen ari naiz, zein Mozart bezala, ume prodigioa izan zen. Felix Mendelssohneri buruz ari naiz, eta haren gaitasun handiak disziplinari eta lanari esker garatuak izan ziren haren haurtzaroan.
Halere, Felixeri buruz hitz egin baino lehen, haren ahizparen bizitza kontatu nahi dizuet: Fanny Mendelssohn, Felix baino gaitasun gehiago izan zituen neskak.
Garai horretan, XIX. mendean, emakumezkoa ala gizonezkoa jaiotzeak pertsona baten etorkizuna baldintzatzen zuen.
Abraham, Fanny eta Felixen aita, haren luxuzko etxean kontzertu batzuk antolatzen hasi zen. "Igande Musikalak" deitzen ziren eta bertan, gure anai-arrebek publikoaren aurrean jotzen zuten.
Abrahamen asmoa Felixen etorkizuneko ibilbide profesionala musikari bezala poliki-poliki zabaltzea zen.
Hala eta guztiz ere, Fannyrekiko zuen asmoa zeharo desberdina zen. Aitaren hitzetan, inoiz ezingo zuen musiko profesionala bilakatu, andre baten tokia etxe barruan egon behar zuelako. Fannyren talentu miresgarri hori etorkizuneko senarrari atsegin egiteko baino besterik ez luke balioko. Ikaragarria, ezta?
Baina ez pentsatu Abraham gaiztoa zela. Asko maite zuen bere alaba, eta bere ustearen arabera erabaki hori Fanyrentzat hoberena zen. Beraz, Fannyren gaitasun musikalak ez ziren kaleratzen, bere sormena etxe barruan geratzen zen.
Bitartean, Felix musikari handia bilakatzen hasi zen, eta Fannyrekiko zuen miresmena handia zenez, eskeintzen zituen kontzertuetan Fannyk asmatutako obrak interpretatzen hasi zen bere lanak izango balira bezala. Obra horiek oso harrera ona izan zuten publikoaren aurrean. Izan ere, Viktoria Erreginaren aurrean kontzertu bat egin behar izan zuenean Erreginak gehien estimatzen zuen musika-lana jotzea agindu zion. Lan hori ITALIANA deitzen zen, Fannyk asmatutakoa. Felixek Erreginari aitortu behar izan zion musika-lan hori bere ahiazparena zela.
Denbora pasa ahala, Fannyk ezkondu eta ume bat izan zuen. Hori zela eta, musika alde batera utzi behar izan zuen. Halere, urte batzuk pasa ondoren, garai batean etxean egiten zituzten "Igande Musikalak" berreskuratzea erabaki zuen. Instrumentu-joleak eta abeslariak elkartu zituen eta musika-talde horren zuzendari bihurtu zen.
Kontzertu horiek Berlinen oso arrakastatsuak bihurtu ziren eta Fanny bere konpositore faboritoen lanak, anaiarenak barne, eszenaratzen zituen. Alabaina, arrakasta gehien lortzen zuenean berak asmatutako musika interpretatzerakoan zen.
Kontzertu horietara Paganini, Liszt ala Clara Schuman bezalako musikari handiak bertaratzen ziren.
Bere aita hiltzerakoan, tristura sakonean amildu zen eta igandeko kontzertuak bertan behera utzi zituen.
Indarrak berreskuratu zituenean Felixeri laguntza eskatu zion idatzitako obra musikal batzuk interpreta zitzan. Hala ere, denboraren poderioz Felixen pentsamendua garai hartako baloreetara moldatu zen eta aitaren ustea bezala, andre baten tokia etxean egon behar zuela esan zion.
Fannyk ez zuen amorerik eman eta berriz, etxeko "Igande musikalak" berreskuratu zituen. Berriz, Berlineko bizitza kulturalari bultzada bat ematea lortu zuen.
1840. urtean haren bizitzako ametsa bete zuen: Italiara bidaiatzea. Italian zela, bera bezalako musikari handiak ezagutu zituen eta bueltatzerakoan idarberrituta eta idei musikalaz beteta zegoen. 32 urte zituela bere lehenengo kontzertua eskaini zuen etxeko esparrutik kanpo.
Ikus dezakegun moduan, bi anai-arreben errealitateak oso desberdinak izan ziren. Felixek 13 urte zituen bere lehenengo kontzertua eskeini zuenean.
Fannyk emandako kontzertu horretan, Felixen Pianorako 1. kontzertua jo zuen. Emakume bat musiko profesional gisa eremu pribatutik kanpo kontzertu bat eskaintzen! Garai hartako arau eta balore zorrotzak apurtu egin zituen Fannyk!
1846. urtean bere konposiziorik onena idatzi zuen: biolinarako, pianorako eta txelorako hirukotea (opus 11).
Tamalez, urte bat pasa ondoren garun-infarto baten ondorioz hil egin zen. 41 urte zituen.
Felixen tristura ikaragarria izan zen eta ezin izan zuen gainditu. Musika idazteari utzi zuen eta hortik gutxira buruko isuri bat izan zuen. Bost hilabete eta gero, ahizpa bezala hil egin zuen.
Iturria: ATENEAS

otsaila 04, 2019
Untxitxoak
Hemen partekatzen dut beste kanta bat haur-hezkuntzan lantzeko. Gitarrarekin landu izan dut baina bila eta bila Youtuben oinarri instrumental batekin topatu naiz, ze suerte! eta horrela askoz itsurosoago gelditzen da, jeje.
Txikiei asko gustatzen zaie, eta dantzatzeko aukera ere ematen digu. Gainera, gelara pelutxezko untxitxo bat eramaten badugu, guztiz zoratuko dira!
urtarrila 14, 2019
Baga, biga, higa. Instrumentazioa
Orain dela denbora bat, Donostiako Orfeoiak eta Euskadiko Orkestrak eskeinitako kontzertu batean, berriz Baga, biga, higa bertsio sinfonikoa entzuteko aukera izan nuen. Eta buuufff!!! oilo ipurdi jarri zitzaidan!! Gure Mikelen ordez abeslari batek haren papera hartu zuen eta bene-benetan bazidurien Mikel gurekin zegoela. Ikaragarri benetan!
Horren ostean, musika-lan hori geletara eramateko gogo izugarri piztu zitzaidan eta Mikel Laboaren kontzertu hori bilatu ondoren lanean jarri nintzen. Gure eskolan poxpolina jotzen dugunez poxpolinarako bertsio bat prestatu dut, baina txirula jotzaileentzat ere beste bat sortu dut. Bat eginda, moldaketa txiki batzuk baino besterik ez nituen egin behar.
Haizezko tresnaz gain, triangelua, plaka-instrumentuak eta kaxa ala kuboak erabiltzeko pentsatuta dago. Egitekotan, espero dut asko disfrutatzea!

urtarrila 07, 2019
Danborrada
Oporretatik bueltatu eta musika-gela zapaldu bezain laister danborrada prestatzen hasi behar dugu. Gustora gainera, danborraz perkusioa egiteko aitzaki onena daukagu eskola osoan!
Hementxe uzten dizuet ANA HUARTEk "entzunaldiaktiboak" blogean sortu duen Danborradaren inguruko SCAPE ROOM. Oso-oso ondo dago. Sarriegiren bizitzan murgiltzeaz gain, doinuekin hainbat jarduera proposatzen dizkigu. Mila esker altxor hau sortzeagatik!!
Irudian klikatu eta scape-roomera iritsiko zarete:
abendua 31, 2018
Lehenengo emakume musikaria euskalduna: Kalam.
VIII. mendearen inguruan arabiarrak penintsulan sartu ziren, eta Nafarroako zenbait lurralde okupatzeaz gain, iparraldeko lurraldeak ere konkistatzea saiatu ziren inongo arrakastarik gabe; aurrez-aurre baskoiak zeuden.
Musulmanek baskoien kontrako gerra batean, Kalam izeneko neska euskaldun bat bahitu eta Ekialdera eraman zuten. Kalamek Medinan pasa zuen bere hautzaroa eta bertan olerki arabiarrak errezitatzeko artea zein abeslaria izateko teknika irakatsi zioten. Handitan, haren arterako gaitasunak hain deigarriak ziren Abdelraman II-ak bere jauregira eraman zuela gorteko musikaria izateko. Momentu horretatik aurrera Kalam qiyan bihurtu zen.
Qiyanak morroi abeslariak ziren eta arterako ikasketak jasotzen zituzten haien bizitza ososan zehar. Beraz, Kalamek musika ikasketak jasotzen jarraitu zuen eta haren talentua handitzen joan zen harik eta konpositore bikaina bihurtu zen arte. Abdelraman II-a hain liluraturik zegoen Kalamekin maitemindu eta ezkondu egin zela.
Beno, eta hau izan da Kalameri buruz jaso ahal izan dudan guztia. Zer iruditu zaizue lehenengo emakume musikari euskaldunaren historia? Mila eta bat gau ipuineko istoriotako bat izan zitekeen, bai, baina istorio tristea. Urrezko kaiola batean giltzaperatuta dagoen talentu handiko emakume batena...
Gaur egunera soilik iritsi zaizkigu Kalamen olerki batzuk, baina musikarik ez. Beraz, berak egin ahal izan zuen musikaren adibide bat utziko dizuet, qiyanen musika hain zuzen.
Loturak:
http://www.musicaantigua.com/las-esclavas-cantoras-de-al-andalus/
http://www.euskonews.eus/0569zbk/elkar_es.html
Iturria: http://leyendasmirdalirs.com/2016/02/12/pueblos-originarios-vascones/
Musulmanek baskoien kontrako gerra batean, Kalam izeneko neska euskaldun bat bahitu eta Ekialdera eraman zuten. Kalamek Medinan pasa zuen bere hautzaroa eta bertan olerki arabiarrak errezitatzeko artea zein abeslaria izateko teknika irakatsi zioten. Handitan, haren arterako gaitasunak hain deigarriak ziren Abdelraman II-ak bere jauregira eraman zuela gorteko musikaria izateko. Momentu horretatik aurrera Kalam qiyan bihurtu zen.
Iturria: http://mezquitacordobesa.blogspot.com/
Qiyanak morroi abeslariak ziren eta arterako ikasketak jasotzen zituzten haien bizitza ososan zehar. Beraz, Kalamek musika ikasketak jasotzen jarraitu zuen eta haren talentua handitzen joan zen harik eta konpositore bikaina bihurtu zen arte. Abdelraman II-a hain liluraturik zegoen Kalamekin maitemindu eta ezkondu egin zela.
Beno, eta hau izan da Kalameri buruz jaso ahal izan dudan guztia. Zer iruditu zaizue lehenengo emakume musikari euskaldunaren historia? Mila eta bat gau ipuineko istoriotako bat izan zitekeen, bai, baina istorio tristea. Urrezko kaiola batean giltzaperatuta dagoen talentu handiko emakume batena...
Gaur egunera soilik iritsi zaizkigu Kalamen olerki batzuk, baina musikarik ez. Beraz, berak egin ahal izan zuen musikaren adibide bat utziko dizuet, qiyanen musika hain zuzen.
Loturak:
http://www.musicaantigua.com/las-esclavas-cantoras-de-al-andalus/
http://www.euskonews.eus/0569zbk/elkar_es.html
abendua 09, 2018
Horrela hitz egin zuen Zaratustrak.
Stanley Kubrick-ek, zine-zuzendariak, munduko poema sinfonikorik ospetsuena bihurtu zuen aurrean dugun musika-lan hau. Horrela hitz egin zuen Zaratustrak, Richard Straussek konposatutako poema sinfoniko bat da.
Idatzi hau 1883 urtekoa da eta garai horretako kristau tradizioarekin zeharo austen zuen. Oso idatzi polemikoa izan zen.
Straussek musika-lan hau sortzerakoan Nietzschek planteatutako gizakiaren bilakaera isladatu nahi zuen: gizakiaren jatorritik urrezko garaiara iritsi bitarteko bilakaera.
Beraz, entzuterakoan, animatzen zaituztet gizakiaren bilakaera irudikatzera!
Richard Strauss
Zaratustra aintzinako Persian bizi izan zen pertsonai semilegendario bat zen eta bere irudian oinarrituta Friedrich Nietzschek idatzi filosofiko bat sortu zuen. Idatzi honen ideia nagusia hauxe izan zen:
Potere-borondateri eta saiakera intelektualari esker, gizakiak bizitza kaxkarratik eta konformismotik urruntzeko aukera dauka. Bide horretatik gizakia iritsiko litzateke urrezko garaiara.
Idatzi hau 1883 urtekoa da eta garai horretako kristau tradizioarekin zeharo austen zuen. Oso idatzi polemikoa izan zen.
Straussek musika-lan hau sortzerakoan Nietzschek planteatutako gizakiaren bilakaera isladatu nahi zuen: gizakiaren jatorritik urrezko garaiara iritsi bitarteko bilakaera.
Beraz, entzuterakoan, animatzen zaituztet gizakiaren bilakaera irudikatzera!
azaroa 13, 2018
Erdi Aroko musika estiloak
Nolakoa zen Erdi Aroko musika? 1000 urte inguru atzera egin behar dugu jakiteko. Bideo honetan saiatuko naiz hori azaltzen. Sartzeko prest?
urria 31, 2018
Poxpolina. Abestiak mailaka.
Hemen aurkitu ditzakezue maila bakoitzean jotzen ari garen abestiak: ikasten ari zaretenak eta baita ikasitakoak.
urria 14, 2018
Tritsch Tratsch Polka (erritmograma)
Musika honen egilea Johann Strauss (semea) da. Austrian jaioa 1825ean, "Vals-aren erregea" bezala ezagutzen da. Hari esker, Vals-a baserri giroko dantza bat izatetik, Habsburgo Gorte Inperialaren dantza inportanteena izatera pasa zen.
Haren musika-lan ezagunetako bat Polka Tritsch Tratsch da, ziur askotan entzun duzuela. Ze iruditzen zaizue entzuteaz gain musika-tresnaz laguntzen badugu? Bidez, irudi erritmikoak praktikatu ditzakegu: beltza, kortxea eta beltzaren isiltasuna.
iraila 29, 2018
Soinuaren intentsitatea: Erraldoiak eta ipottak
MUSICAEDUCAk oso material politak ditu haur-hezkuntzan erabiltzeko. Kasu honetan, haien ipuina "Gigantes y enanos" euskaratu dut soinuaren intentsitatea lantzeko. Material hau SUENA SUENA metodoan (Elena Huidobro eta Natalia Velilla) agertzen da.
Metodo honetako ideiak hartuta, jarraian komentauko dizuet nola lantzen dudan:
1. SAIOA
Erraldoiak eta ipottaren ipuina entzuten dugu. Bideo honetan Kabalevskyren "Komedianteen martxa" erabiltzen da Fuerte eta Pianoren arteko desberdintasunak lantzeko.
Ipuina ikusi ondoren jolas bat egingo dugu. Panderorekin, piano jotzen dugunean ikasleak pikotxean ibiliko dira; fuerte jotzean aldiz, erraldoiak bihurtuko dira zutik jarriz eta besoak goraka luzatuz ahalik eta gehien.
Denbora badugu, saioa amaitu dezakegu Erraldoi eta ipotten abestiarekin (abestia suena suena metodoan agertzen da, hau da euskaraz egin dudan bertsioa).
2. SAIOA
Ipuina berriz entzungo dugu eta bukatzean Kabalevskyren musikarekin lana egingo dugu. Kasu honetan bi talde egingo ditugu: bat ipottarena eta bestea erraldoiarena. Beraiek aukeratzen dute zer izan nahi duten.
Gelako eremu bat markatuko dugu erraldoien gaztelua izateko, eta beste bat, ipotten perretxikoak izateko.
Arau inportante bat: erraldoiak gazteluan dauden bitartean LO egongo dira. Gainera gogoratu beharko dute OSO MOTELAK direla, eta ezin dutela korrikarik egin; hau da, ezingo dute ipottak harrapatu INOIZ. Komedianteen martxa HEMEN KLIK EGINEZ.
Bukatzean eta denbora badugu, abestia errepasatuko dugu.
3. SAIOA
Abestiarekin hasiko gara eta musika-tresnak erabiliko ditugu. Pultsua markatuko dugu eta abestiak fuerte jotzen badut esaten duenean, fuerte joko dugu eta piano jotzen badut denean, ahalik eta suaben egingo dugu.

Gogoaren arabera aurreko saioetako jolasak errepikatu ditzakegu (normalean ipuin hau piiiiiiila bat gustatzen zaie eta askotan eskatzen dute erraldoi eta ipotten jolasa errepikatzea)
Bestela, fitxa hau egin dezakete. Ikasle bakoitzari fitxa emateaz gain lau gomets biribilak banatzen zaizkie: bi handiak eta bi txikiak.
Irakasleak panderorekin Piano edo fuerte egingo du eta ikasleek intentsitate horri dagokion gometsa ipini beharko dute.
iturria: suena suena
4. SAIOA
Bueno, hemen intentsitatearekin bukatuko genuke. Aurreko saiotan egin diren jardueren artean aukeraketa bat egin daiteke, eta amaitzeko, ikasle bakoitzak F ala P ikurrak interpretatu beharko du.
Bi orrietan F ala P handiz idatziko dugu (orri batean F eta bestean P) eta ikasleek banaka, nahi duten musika-tresna hartuz, ikurrak interpretatu beharko dituzte.
iraila 18, 2018
"Musikari handia". Musika-tresnak txandaka jotzeko abestia.
Abesti hau 4 eta 5 urtekoekin egiteko oso polita da. Proposamen honetan, hiru talde egin ditzakegu (edo nahi ditugunak, gelan ditugun musika-tresnen arabera) eta letrak dion moduan, talde bakoitzak bere txandan jo behar du.
Amaitzeko gela osoak, orkestra handia izango balitz bezala, jotzen du. Egin KLIK irudian!
iraila 14, 2018
Soinuaren Altuera
Altuera landu izan dudanean beti soinua tamainarekin erlazionatu dut; hau da, animalia handi batek soinu grabea egiten du eta txiki batek aldiz, agudoa.
Horrela landu izan badut, ez zitzaidan asko konbenzitzen eta aldatu nahi nuen kontzeptua hau izan da: edozein objektu tokiz alda daitekela soinu-altueraren arabera. Bestalde, honek baita prestatuko gaitu soinu-kokapenerako pentagraman (behintzak asmoa hori da!)
Hortarako, nituen materialei buelta bat eman diet eta pertsonai bat sortu dut soinu-altuera aurkitzeko lagunduko gaituena. Hau da lantzeko proposamena:
1. SAIOA
Bideo hau ikusiko dugu. Bertan Gru-Gru soinu-altueraren arabera, eskailera gora eta behera joango da.
3. SAIOA
Azken saio honetan, abestia eta dantzatxoa errepasatzen hasiko gara. Ondoren, Gru-Gruk hegazkinez bidaiatuko du.
Aldez aurretik, paperezko hegazkinak prestatuko ditugu (ikasleekin eginez gero saio osoa erabiliko genuke, beste aukera da!) ikasleei banatzeko. Ikasle bakoitzak bere Gru-Gru hegazkinean itsatsiko du.
Gelako espazio osoa erabiliz, irakasleak enboloko txirulaz soinuarekin gora-behera ibiliko da eta ikasleek hegazkina gora-behera mugitu beharko dute gelaren espazio osoa erabiliz.

Bideoa ikusi ondoren, bakarrik audioa erabiliko dugu eta txirularen soinuaren arabera gora ala behera mugituko gara. Ondoren, Gru-Grurekin dantza egingo dugu. Hau da bere abestia:
SOINUAK IZAN DAITEZKE GRABEAK
KOKATZEN DITUGU AZPI AZPIAN
BADIRA BAITA AGUDOAK.
GRU GRU GOIAN
GRU GRU BEHEAN (bis)
BERRIZ HASTERA,
BERRIZ HASTERA.
KOKATZEN DITUGU AZPI AZPIAN
BADIRA BAITA AGUDOAK.
GRU GRU GOIAN
GRU GRU BEHEAN (bis)
BERRIZ HASTERA,
BERRIZ HASTERA.
Ikasleei Gru-Grutxoak banatuko dizikiegu margotu eta moztu ditzaten aurrerago egingo diren jardueretan erabiltzeko. Hori egiten duten bitartean abestia jarri dezakegu.
2. SAIOA
Ikasle bakoitzak bere Gru-Gru eskutan duela, bideoa berriz ikusiko dugu eta abestia baita errepasatuko dugu.
Ondoren, irakasleak enbolo-txirula batez soinu agudoak eta grabeak egingo ditu, eta ikasleek, haien Gru-Gruk eskuetan dutela, gora ala behera jarriko dute. Ariketa hau talde osoak egingo du.
3. SAIOA
Azken saio honetan, abestia eta dantzatxoa errepasatzen hasiko gara. Ondoren, Gru-Gruk hegazkinez bidaiatuko du.
Aldez aurretik, paperezko hegazkinak prestatuko ditugu (ikasleekin eginez gero saio osoa erabiliko genuke, beste aukera da!) ikasleei banatzeko. Ikasle bakoitzak bere Gru-Gru hegazkinean itsatsiko du.
Gelako espazio osoa erabiliz, irakasleak enboloko txirulaz soinuarekin gora-behera ibiliko da eta ikasleek hegazkina gora-behera mugitu beharko dute gelaren espazio osoa erabiliz.
abuztua 28, 2018
Irakasle koadernoa.
Badira urte batzuk erabiltzen dudala irakasle-koaderno pertsonalizatua eta ikasturtean zehar urrezko liburuan bihurtzen da. Gogoratzen dut hasi nintzenean dena koaderno normal batean idazten nuela eta ah, ze kakanahaste!! denborarekin gauzak probatzen joan naiz eta gaur egun badut ongi funzionatzen zaidan koaderno bat: dena batean. Espezialistok ikasle asko ditugu, ia eskola osoa, eta dena antolatuta eramatea ezinbestekoa da.
Norbaiteri erabilgarria izango zaiolakoan hemen uzten dizuet nire koadernoa. Azalduko dizuet zertan datza:
2. Adierazpena: ahotsa, gorputz-perkusioa, musika-tresnak, mugimendua eta dantza.
3. Teoria: musika-mintzaira eta kultura musikala.
4. Jarrera.

- Egutegia: koadernoak ez du azalarik, bakoitzak pertsonaliza dezala, beraz hasieran, azala ostean egutegia txertatzen dut. Hemen eskolak antolatzen dituen ekintza osagarriak edo ospakizunak, besteak beste, apuntatzen ditut.
- Ordutegia: musikako ordutegia. Eskolak banatzen duenean, moztu eta hemen itsasten dut.
- Bilerak: ziklokoak edo klaustroak. PDF honetan orri bakarra dagoen arren, zuen ustez behar dituzuen fotokopiak atera.
- Egin beharrekoa: Oso desordenatua naiz eta beti horrelako gauzak edozein tokitan idatzi izan dut... eskuan, ticket batean, koaderno desberdinetan... hau da, eskura nuen edozerretan, eta noski, gero izerdi egitera gogoratzen ez nuelako!!! Orain behingoz dena idazten dut toki berdinean eta ataza bukatzen dudanean, "x" batez markatzen dut.
- Eskolako informazioa: telefonoak, ordanagailuko klabeak, patio-zaintzak.... garrantzizko informazioa
- Asteko programazioa: lehenengo orriak programatzeko balio du eta bestean, "oharrak" jartzen duen orrian, maila batzuetan (ez guztietan, espezialistaren bizitza ez du ematen!!) gertatzen den deigarriena idazten dut. PDFan hiruhileko bakoitzako bi orri daude, idea da behar diren guztiak fotokopiatzea.
- Ebaluazioa: normalean, ebaluazio orriekin beste koadernotxo bat egiten dut, niretzako erosoagoa da. Lau alderdi ebaluatzen ditut:
2. Adierazpena: ahotsa, gorputz-perkusioa, musika-tresnak, mugimendua eta dantza.
3. Teoria: musika-mintzaira eta kultura musikala.
4. Jarrera.
Musika-gelako ardurak.
Haur-hezkuntzan arduradunaren irudia oso normala da, baita musika-saiotan, baina lehen-hezkuntzara iristen direnean irudi hori, musika-gelan behintzat, desagertzen da.
Musika-gelan lan asko egiteko dago eta gainera maila bakoitzak bere programa eramaten du. Maila batean musika-tresnak erabili badira, beharbada hurrengoan jarduerak zeharo desberdinak dira eta askotan nire burua ikusi izan dut gauzak ateratzen, banatzen eta jasotzen; hau da, ni gelditu gabe...
Gainera, beti pentsatu izan dut neronek eginez gero azkarrago joango nintzela, eta asteko saio bakarra aprobetsatzeko modurik onena zela!
Halere, ikasleak beti prest daude horrelako lanak egiteko, baina normalean beti berdinak dira lagundu nahi dutenak, eta bestalde, badira beste batzuk inoiz ez direla boluntarioak azaltzen; hau ere ez zitzaidan gustatzen eta ez nekien nola sustatu ikasle pasibo horien inplikazioa.
Formula batekin topatu naiz. Nik egiten ditudan lanen artean hauek dira ikasleak egin daitezkenak:
Eta nola kudeatzen dut hau guztia? Arbelean txartel hauek finko ipintzen ditut eta ikasle-zerrenda hartuta, astero makinista-ardura dagokionari zerrendan markatzen dut. Bere izena arbelean idazten dut baita atzetik datozen beste ikasleen izenak. Modu honetan gelako guztiek parte hartuko dute.

- Makinista: gelatik lehenengo ateratzen izango da. Gela pasillotik isiltasunean joan behar duela zainduko du eta horretarako txartel bat eramango du:
- Material arduraduna: adura hau egiten dut baldin eta ikasle-materiala musika-gelan dagoen. Bi ikasle izango dira eta gelako materiala banatzeaz arduratuko dira: koadernoak, arkatzak, borragomak, orriak... lanerako behar dena.
- Instrumentuen arduradunak: bi ikasle izango dira eta praktika instrumentalean behar diren instrumentuak ateratzeaz eta jasotzeaz arduratuko dira.
- Azkena: gelatik azkena aterako da. Musika-gela jasota gelditu dela behatu behar du eta tokiz kanpo dauden objektuak jasotzeaz arduratuko da. Dena prest egongo denean, irakasleari eskuz “OK” keinua eginez, dena ongi dagoela adieraziko dio. Momentu honetan gela arruntera abiatuko gara.
Eta nola kudeatzen dut hau guztia? Arbelean txartel hauek finko ipintzen ditut eta ikasle-zerrenda hartuta, astero makinista-ardura dagokionari zerrendan markatzen dut. Bere izena arbelean idazten dut baita atzetik datozen beste ikasleen izenak. Modu honetan gelako guztiek parte hartuko dute.
abuztua 27, 2018
Juan de Anchieta.
Aurreko sarreran berpizkundean egon gara. Sarrera hori irakurri duzuenok badakizue hitz egin dizuedala euskarazko kanta zaharrenari buruz, Jançu Janto, Errege Katolikoen Jauregiko Kantutegian jasota.
Gaur, errege horien gortean lan egin zuen konpositore bati buruzko informazio dakart. Haren konposizioak ere kantutegi horretan jasotzen dira. Bere izena Juan de Anchieta da.
1462 urte inguruan Azpeitian jaio zen eta Ignazio Loiolakoaren familiakoa zen. Jendeak esaten duen bezalaxe... mundua zapitxo bat da!!
Errege Katolikoei musika asko gustatzen zitzaiela esan dezakegu eta haien gortean musika asko egiten zen.
Isabel Katolikoa erreginak abesbatza bat zeukan, eta bertan Juan de Anchietak abesten zuen. Anchieta hainbeste gustatu zitzaion erreginari, haren semearen, Juan printzea, musika irakaslea izendatu zuela.
Isabel erregina hiltzean, haren alaba Juana Eroa Gaztelako erregina bihurtu zen. Gaztela garai horretan erreinu handia eta inportantea zen eta Anchieta Juana Eroaren musikaria izatera pasatu zen.
Juana Felipe Ederrarekin ezkonduta zegoen eta Belgikako jauregi batean bizi ziren; beraz, Anchietak Belgikara bidaitu zuen.
Juanaren bizitza ikaragarria izan zen... Badakizue zergatik deitzen zioten Eroa? Felipe Ederrarekin zeharo maiteminduta zegoelako. Hura, izenak dion bezala, oso-oso guapoa zen; halere, ez zuen Juana batere maitatzen eta ez zion kasurik egiten. Egoera hau dela medio, Juana oso gaizki sentitzen zen.
Feliperi bakarrik gauza bat interesatzen zitzaion Juanarengandik: Gaztelako koroa. Beraz, Juanari buruzko gauza oso itsusiak esaten hasi zen, eroa zegoela besteak beste. Gendeak sinistu zion eta Juana erotzat hartu zuten.
Juana Tordesillaseko jauregian giltzaperatua egon zen ia 50 urtez. Ikaragarria, ezta? Baina aizue! Anchietari buruz ari garela! Anchieta itxialdi horretan 4 urtez Juanaren musikaria izan zen. Aurrerago, 1512. urtean, Fernando Katolikoaren gortera pasa zen.
Ikusten duzuenez ez zen gelditu! Zahartzaroan Azpeitira erretiratu zen eta jaio zen herrian hil zen.
Hemen uzten dizuet haren "villancico"rik ezagunena: Con amores, la mi madre.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)