ekaina 09, 2026

MILA ESKER MAISU!!!

 Aspaldi-aspaldi ez nuela txoko honetan ezer idazten baina egoerak merezi du. Zuetako asko-pilo-ia denek Antton Jauregi ezagutuko duzue.

Nire kasuan, 2011an izan zen, oposaketak gainditu ondoren, lehen hezkuntzan izan nuen lehen harremana musika-irakaskuntzan. Sisteman sartu nintzenean, ikastetxe publiko batean izan nuen lehen kontaktua datorkit gogora: ez zegoen programaziorik, ezta lan-planik ere, egunerokotasunean bizirautea eta  "ahal duzuna egin" ziren nire leloak... Gogoan dut behin eta berriz errepikatzen niola nere buruari esaldia... Eta bihar zer egingo dut???

Horrek eraman nindun garai horretako interneten nabigatzera eta han Anttonen lanarekin egin nuen topo;  bere lanaz gain, bere eskuzabaltasuna bere gelako lana partekatu eta ikustarazteko, niretzat altxorraren kutxa moduko bat baitzen, baina giltzarik gabe, edonoren eskura!

Hura inspirazio hutsa izan zen niretzat, zeren eta bere esperientzien bidez (eta beste irakasle gutxi batzuen bidez ere), hasi nintzela gelako lanaz disfrutatzen eta nire lehenego saiakerak egiten. Mila esker maisu!!!

Birtualki handia bazen niretzat, pertsonalki ezagutu egin egin dut eta are hobeagoa da. Izaera ez du inoiz aldatu eta beti-beti jarraitu du bere gelako-esperientzia kanpora ateratzen, ideia sortzaileei forma eman, materiala sortu eta partekatuz gure erkidegoko musika-hezkuntza aberastuz, eta beti laguntzeko prest. 

Bere proiektu maitatuena berriz ere argitara atera du material guztiak berritutak, bere antzerki zatiekin, grabatutako abestiekin, musikarekiko eta lanbidearekiko maitasunez beterik, beti ere funtzio honen benetako protagonistak, ikasleak, gozarazteko, sentiarazteko eta motibatzeko. 

Gazteleraz ere sortu du, beraz, hemendik aurrera dudarik ez dut pentagramaenea munduko leku askotara iritsiko dela.

Mila mila esker Antton!!






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zerbait komentatu nahi duzu?