Pasa den ikasturtean Lasarteko musika-mintegian elkar lanean aritu ginenMedellin Orkestrako konpositoreen biografiak euskaratzeko. Guztira 4 bideo euskaratu ditugu: MOZART, BACH, VIVALDI eta BEETHOVEN.
Hemen uzten ditut denon eskura egon daitezen, ez dira oso luzeak, gutxi-gorabehera 10 minutukoak, eta nire ustetan, zoragarriak! AUPA TALDE!!!!
Orkestrako zuzendari bat imajinatu beharko bagenu, pertsona bat dotore jantzita eta batuta txikia eskutan duela irudikatuko genuke; baina, galdera bat bota nahi dizuet.
Orkestrako zuzendariek betidanik horrela zuzendu dute?
Orkestrak XVII. mendean sortu ziren (barrokoa), eta hauekin batera, zuzendariaren irudia.
Barrokoan zuzendariek makil handi bat erabiltzen zuten, Santa Agedan erabiltzen dugun antzerakoa, musikariek erritmoa erraz jarrai zitzaten.
Garai horretako konpositore bati gertatu zitzaion historia kontatuko dizuet lerro hauetan, zuzentzeko modu berezi honekin oso lotuta dagoelako.
Bere izena Giovanni Baptiste Lully zen eta Eguzki Erregearen konpositorea zen.
Egun batean, The Deum izeneko musika-lan entsaiatzen ari zela, Lullyk makil handi horrekin bere oina kolpatu zuen. Metalezko makil hori oso-oso astuna zen eta ondorioz, zauria konplikatu zitzaion eta gangrenaz hil zen.
Gaur egungo batutak mende bat beranduago iritsiko zen, XVIII. mendean; baina tamalez, Lullyrentzat beranduegi! Zuzendariak margotu nahi badituzue HEMEN KLIKATUZ deskargatu ditzakezue.
Zer dakigu instrumentuen jatorriari buruz? noiztik existitzen dira? Betidanik gaur ezagutzen dugun moduan izan al dira?
Musika-tresnak gizakia bizi izan den momentutik existitzen direla esan dezakegu, baina lehen gizakiak erabiltzen zituen musika-tresnak ez dira gaur egungoak bezalakoak; denboraren poderioz bilakatzen eta garatzen joan dira.
Nik kontatu nahi dizuedan historia klarinetearena da. Bere aurrekoak Aintzin Aroan topa badezakegu ere mihi bakuneko aulos grekoarekin ahaidetua baitago, ez gara garai horretan geratuko. Barrokora bidaiatuko dugu garai horretan zerbait berezi gertatu zen eta horri esker klarinetea agertu zen.
Zer gertatu zen barrokoan klarinetearen sorrera gertatzeko? sortzekotan, zergatik ez Erdi Aroan, gaztelu eta zaldunen garaian?
Barrokoa musika-trenentzat oso garai emankorra izan zen, eta hori ulertzeko ezinbestekoa da garai horretako ezaugarriak aipatzea:
PENTSAMENDUA: Dena arrazoitzen zen, oso logikoak ziren eta gauza guztiei haien alde zientifikoa aurkitzen saiatzen ziren; arrazoiak nagusitzen zuen.
ARTEAK: Sentimenduak transmititzeko bidea ziren. Hau da, arte-lanak, beheko irudietan ikusten dugun bezala, ez zuen inor axolagabea uzten. Orokorrean gehiegi apaintzen zen, eta edozein arte-mota xehetasunez beteta zegoen.
MUSIKA: Musikari dagokiona, oso apainduta eta oso sortzailea
zen. “Afektuaren teorian” oinarritzen zen, hau da, garai horretan pentsatzen zuten musikak gizakiaren arimari eragin eta aldatu ahal ziola. Musika sentimenduak
adierazteko biderik inportanteena zen. Lehendabiziko Opera sortzen da, Monteverdik idatzitakoa.
Garai horretan ere, musika bokala eta instrumental parekatu ziren.
Musika bokala ahotsa bakarrik (koroa) edo ahotsa instrumentuaz lagunduta egindako musika da. Adibidean, bi ahots instrumentuaz lagundutak entzungo ditugu.
Musika instrumentala instrumentuez bakarrik egindako musika da.
Beraz, musika bokala eta instrumentala parekatu zirela esan nahi du musika-tresnek izugarrizko garapena jasan behar izan zutela adibidean entzun dugun musika bokalaren apainketak eta giroak berdintzeko.
Darwineko hautapen naturalean bezala, instrumentu batzuk bilakatu eta egokitu ziren, baina beste batzuk ez zuten lortu Barrokoaren behar estetikoei erantzutea, eta desagertu ziren.
Barrokoan musika-tresnen iraultza gertatu zen, eta bilakaeraren eta garapenaren ondorioz, musika-tresna batzuk garrantzi handia irabazi zuten:
Harizko musika-tresnen artean, hari igurtziko tresna-familia (biolina, biola, biolontzeloa eta kontrabaxua) garai honetako benetako protagonista izan zen.Stradivarius biolinen garaia da. Gaur egun horietatik 500 existitzen dira, eta inork ez du jakin barrokoko luthier-rek (musika-tresnen egileak) zer teknika erabili zuten instrumentu horiek duten kalitate tinbrikoa lortzeko.
Haizezko musika-tresnen artean, oboea,organoa eta klarinetea aipatuko ditugu.
CHALUMEAU
Mantentzea lortu zuen musika-tresnetako bat chalumeau izan zen. Hori, moko-txirularekin antza handia zuelarik, klarinetearen aintzinetakoa zen. Bizirautea lortu zuen bere afinazioa eta tinbrea oso orekatua zelako. Hala eta guztiz ere, oso tesitura murriztua zeukan: interpretearen arabera 8-11 nota sortu ahal zituen bakarrik.
G. F. Telemann - Concerto in D minor for 2 Chalumeaux: 4. (Vivace)
J. Christoph Denner deitutako luthier batek chalumeau-n erreforma batzuk egin zituen, eta hobetutako tresna bat sortu zuen: klarinetea. Hobekuntzak hurrengo hauek izan ziren:
Soinu-potentzia handiagotzeko, beheko muturreko kanpaiari forma konikoa eman zion.
Tutua bitan banatu zuen.
Tesitura agudorantz zabaltzeko atzean zulo bat egin zion.
Hobekuntza horien ostean, Denner-rek espero zuena ez zen gertatu. Hau da, zuloarekin goranzko zortzidun bat sortu beharrean, moko-txirulan eta oboean gertatzen den bezala, hamabidun bat sortu zen. Horrengatik, klarinetea eta chalumeau-a bi instrumentu bereizitak bezala elkar bizi ziren.
Hasieran instrumentu berri horri clarino deitu zioten, barrokoko tronpeta-soinuaren antza handia zuelako. Tronpeta ordezkatzeko erabiltzen hasi zen oso instrumentu bizkorra zelako Aurrerago -et atzizkia gehitu zioten eta klarinete izena harrezkero erabiltzen da. Txirula eta biolinarekin batera orkestrako instrumenturik biziena izateaz gain, muturreko ñabardurak bere erregistro guztian ekoiz ditzake; bere erregistroa ere zabalenetakoa da. Beraz, klarineteari buruz esan dezakegu oso aldakorra eta malgua dela, eta duda gabe haize-instrumentu guztien artean berdingabea dela.
Honeraino irakurri badidazue ZORIONAK!! txapeldunak zarete pila bat luzatu naizelako!! egia esan, oso gai sakona da eta oso zaia egin zait laburrago egitea. Baina tira! oparitxo bat utziko dizuet: klarineterako A. Copland-en kontzertua. Nire faboritoenetako bat da.
Lotura honetan EduCaixari esker, musikaren historia jarrai dezakegu klarinetearen eskutik.