Abesbatza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Abesbatza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

abendua 19, 2016

Erlaxazio ariketak.

Ariketa hauek Inés Castel-Brancorena den "Respira" ipuinatik aterata daude. Aula de Elena  bloggean informazio sakonagoa aurkitu dezakezue. Nik egin dut ipuin horretan agertzen diren ariketen aukeraketa bat, gehien interesatzen zaizkidanak 2. zikloko kanta-tailerrean egiteko. 

Beti erlaxazio praktika batzuk egiten ditugu, baina modu honetan, irudien bidez, sistematizatuagoa egongo da eta ikasleek beharbada hobeto barneratuko dituzte. 

Ariketen azalpen laburra eta irudiak fitxa honetan aurkitu dezakezue.

urria 14, 2016

Kanta bilduma.

Elkarrekin daramagun denbora honetan kanta asko egin ditugu. Nire faboritoenak WIX formatoan jarri izan ditut aplikazio horrek behar dugun guztia biltzen uzten didalako (audio, partitura, irudiak, bideoak...). 

Gure abestien familia gero eta handiagoa denez, pentsatu dut horiekin guztiekin bilduma bat sortzea. Gaiaren arabera sailkatutak daude, beraz norbaitek faboritoren bat badauka espero dut modu honetan bilaketa errazagoa egin ahal izatea!


apirila 27, 2016

Haur-abesbatza: beroketa-ariketak eta abestiak.

Ahotsa soinean eramaten dugun musika-tresna onena bada, askotan ez diogu behar duen garrantzia ematen. Bere lanketak erlaxazioa, arnasketa eta norberaren gorputzaren ezagutza ekartzen du eta prozesu horiek zentratzen eta konzentratzen laguntzen dute.

Iraupeneko-lasterketa da eta fruituak ez ditugu berehala jasoko; ahots-lanketak denbora behar du (tamalez, askotan ez duguna...) eta pazientziarekin, abestera ohituta ez dauden ikasleengan aldaketak oso politak ikusiko ditugu.  

Symbaloo honen bidez haur-kantuan erabil ditzakegun bideo batzuk bildu ditut: beroketa-ariketak, arnasketa, erlaxazioa, bokalizazioak eta gustuko ditudan kanta afrikar batzuk.