Hemen duzue abestia praktikatzeko materiala. Klikatu irudian, gozatu eta bizi!!
Orrialdeak
ekainak 08, 2022
apirilak 20, 2022
Zer da?
Ezagutzen duzue tresna hau? Nagoen eskolan musika-saiotan lau ikasturtez lagundu didan "objektu" bat izan da, hain zaharra, hai arraroa, gela apaintzeko akaso, afinatu gabea eta afinatu ezina!!
Ikasleek nola jotzen zen galdetzen zidatenean erakusketa xelebrea egiten nien ttunttunaren antzera erabiliz, eta nik "tan ancha" gelditzen nintzen.
Ziur askok begi batez zer den asmatu duzuela, nik aldiz lau urte behar izan ditut jakiteko, baina oraindik ez dizuet esango; dena den lasai, hurrengo lerrotan pista izugarria emango dizuet. Asuntoa da badagoela eskolan arpa jotzen duen neska bat eta hark kabilak arpan bezala afinatzen zirela zirudiela komentatu zidan, baita jotzen hasi zenean ez zitzaion burutik pasa makila batekin instrumentu gixajoari egurra ematen hastea... Nire buruak behingoz klik egin zuen eta Don Googleri galderak egiten hasi nintzaizkion.
Hari pultsatuzko familiakoa, arpa txiki bat alegia, zitara izenekoa afinatu daitekena eta afinazio diatonikoa duena, nire poztasunerako xilofonotan antzera bi eskala diatonikoaz osatuta! Zenbat ate ireki zitzaizkidan momentu labur batean... Afinatu nuen eta hasi nintzen proba batzuk egiten, ondoren, gelan ikasi berri genuen kanta bat aprobetsatuz ikasleei txandaka erabiltzeko utzi nien ukelele eta pianorekin batera. Bideo honetan egindako proben emaitza batzuk ikus ditzakezue.
Tresna zaharrak badira ere, interneten topatu ditut merkea den aukera bat Cítara de Hape izenakoa. Oso interesgarria iruditu zait bere baitan partiturak jar daitezkelako erritmograma moduan eta oinarrizko erritmoak interpretatzeko primeran daude. Bideotan adibide batzuk ikus ditzakezue.
Beraz hau izan daiteke beste jostailu bat gelako orkestrazioak aberasteko. Ni animatuko naiz eta ditudanak erabiltzen hasiko gera.
Zuek ezagutzen zenituzten tresna hauek? Animatuko zinateke?
apirilak 03, 2022
"Vivaldi bere tintan"
Musika-mintegian Medellin Orkestrako konpositoreen biografiak ezagutu ondoren elkar lanean aritu gara eta Vivaldiren biografia ere euskaraz prest dago. Oraingo honetan, itzulpenean eta ahotsean Irune Urteaga aritu da, eta emaitza itzela izan da. Udaberrian sartuta gaudela aprobetsatuz maila batzutan bideo hau hasi gera ikusten.
Animatu ere ikustera, oso polita gelditu da!
urtarrilak 17, 2022
"Beethoven en su tinta"
Umeei zuzendutako konpositoreen biografiak bideo-formatoan bilatzen nengoela, altxor honekin egin dut topo. Medellineko orkestrak (Kolonbia) familientzako kontzertu pedagogikoak eskeintzen ditu hainbat musikari handiei buruz: Mozart, Prokofiev, Beethoven eta Bach, besteak beste. Kontzertu horietan Javier Covok ilustratzaileak zuzenean marrazten du kontalaria eta orkestrarekin batera eta gendeari kontzertu horien berri emateko bideo-laburpen batzuk sortu dituzte. Beethovenena izan da egin dudan aurkikuntza eta hainbeste gustatu zait euskaratzera animatu naizela. Hementxe uzten dizuet, espero gustuko izatea!
azaroak 16, 2021
Euskararen eguna 21-22
Aurten Euskararen Eguna berezia izango dugu. Mendian gora abestiak ahots batean batuko gaitu denok (irakasle, ikasle eta guraso) euskararen alde abesteko.
Web-orri honetan eskolatik ala etxetik abestia ikasteko material osoa topatuko duzue. KLIK egin eta animatu parte hartzera!
azaroak 06, 2021
Vivaldi ezagutzen
Aprendo TV kanalean musikarako proposamen batzuk dituzte eta horien artean Vivaldiren bizitzaren laburpentxo hau topatu dut umeei zuzenduta. Vivaldiren udazkena lantzen ari garenez oso aproposa iruditu zait, beraz euskaratzera animatu naiz. Ea txikiek gustuko duten!
urriak 29, 2021
urriak 13, 2021
YouTuben tonua eta abidaura aldatzeko : TRANSPOSE PITCH
Youtubeko biedoen abiadura eta tonua aldatzen duen chrome extensioa da hau. Super erabilgarria da YouTubeko bideoen kantak gure beharretara egokitu nahi baditugu, eta gainera oso-oso erreza instalatzeko.
Azpian dagoen irudian klikatuz gero Chrome Storera iritsiko zarete.
Ondoren "Añadir a chrome" eta "Añadir extensión" sakatu:
Hurrrengo pausua izango litzateke extensio hau gure nabigatzaile-barran finkatzea, beraz irudi honetan klikatu behar dugu:
Eta ondoren, txintxetan sakatuko dugu finkatzeko:urriak 01, 2021
Kontzertu pedagogikoa eskolan!
Gaur oso egun berezia izan dugu goiko eskolan. Donostiako musika-eskolako musikariak bertaratu dira kontzertu bat guri eskeintzeko. Bai izan garela pribilegiatuak!! Musikaren bitartez konpositore batzuen nortasun bromazale erakutsi digute eta haiei buruzko bitxikeri asko ere kontatu dizkigute. Zenbat ikasi dugun!
Kontzertu osteko jarduera batzuk ere prestatu dizkigute, beraz gelan ere bizi izandakoa gogoratuko dugu.
Iturria: MUSIKA ENTZUNALDI AKTIBOAK
irailak 22, 2021
Konpositoreen izenak musika-tresnak eta esertokiak banatzeko
Aurten 2. ziklotik gora plaka-instrumentuak erabiltzen hasiko gara. Guztiontzat tresnak direnez instrumentu horienganako ardura eta zaintza egokia sustatu behar dugu eta horretarako, aurten martxan jarriko dut ondoko sistema. Hiruhileko bakoitzean ikasle bakoitzari plaka-tresna bat egokituko zaio eta ikasturte osoan zehar tresna horiek hiru alditan aldatuko dituzte. Era honetan, ikasle bakoitza bere tresna hartzeaz, gordetzeaz eta zaintzeaz arduratuko da. Bestalde, erabilpen desegokiagatik matxuraren bat gertatuko balitz, pieza berritzeko ardura ere hartuko lukete.
Hau guztia antolatzeko konpositoreen izenaz baliatu naiz. Instrumentu bakoitzari konpositore baten izena jarri diot eta tresna bakoitzak bere gordelekua dauka apaletan.
Konpositoreen izenak ere mahaietan jarrita daude eta ikasleen esertokiak markatzeko balioko dute. Beraz, konpositoreen izenak erabiliko ditugu bai musika-tresna mailegatzeko baita ikasleen esertokiak kokatzeko.
Lehenengo egun hauek politak izan dira ikasleek bilatu behar izan dutelako egokitu zaien konpositorea eta izenak hain arraroak zirenez behin baino gehiagotan izena ziurtatzeko panela errebisatu behar izan dute.
irailak 20, 2021
Musika-baliabideen web-orria
Ezin izan naiz aguantatu eta topatu bezain pronto zuekin partekatzeko gogo izagarria piztu zait. Horrelako gauzak sarean topatzea kriston ilusioa egiten dit. Ainhoa Sukiaren lan ZORAGARRIA dugu hemen. Bai DBHn bai LHn egiteko baliabide pila daude berak sortutakoak app desberdinak erabiliz (ene, horietako asko ez nituen ezagutzen, zaharkitzen ari naiz!! ;-P ) IKTak gustatzen zaizkigunoi haren web-orrian trasteatzen disfrutatuko dugu. Benetan sartu, pasada bat da. Zorionak Ainhoa eta mila-mila esker!!!!
irailak 13, 2021
Musika ebaluatzeko errubrikak (2. eta 3. ziklo)
Ebaluazioa kudeatzeko gehien kostatzen zaidan musika-irakaskuntzaren eremua da. Oso zaia egiten zait hirurehun ta piko ikasleen jarraipena egitea era objetiboan kontatutan hartuta idatzizko oso froga gutxi egiten ditugula, talde bakoitzak astean behin saio bat egiten duela eta jarduerak behaketan batik bat oinarritzen direla. Proiektu edo jarduea baten emaitza ez da bakarrik baloratzen duguna, ikasketa-prozesuan zehar oso inportanteak diren alderdi asko kontutan hartzen ditugu (emozioen kudeaketa, ekimena, ardura, saikaera, errespetua...). Alderdi hauek irakasleontzat funtsezkoak badira ere, ikasleek ez dute hainbeste baloratzen eta batez ere emaitzetan zentratzen dira.
Balorazio-lan honetan Errubrikak oso lagungarriak izan daitezke guztiontzat. Irakasleontzat, kalifikazio irizpideen portzentaiak eta gaitasunak baloratzeko oso modu praktiko eta objetiboa izan daitezkelako, eta ikasleentzat, momentuero gogoan izango dutelako prozesuaren nondik norakoak eta zer da prozesu horretan baloratuko duguna.
Proposamena da 2. eta 3. zikloan errubrika berdinak erabiltzea ebaluazio lana errezagoa eta praktikoagoa izan dadila. Errubrika hauek orokorrak badira ere, maila bakoitzean lantzen diren helburuei erantzuten diete zehaztapen maila gelako programazioetan adierazita dagoelako.
Hemen adieraziko dut nola lotu ditudan errubrikak programazioko zehar konpetentziekin eta kalifikazio irizpideekin. Koloretan dauden lehenengo hauek zeharkako konpetentziak dira eta azpian datozenak 4. mailako programazioaren kalifikazio irizpideak portzentaietan adierazitak.
Hitzezko, hitzik gabeko komunikazioarako eta komunikazio digitalerako konpetentzia.
Eximen eta espiritu ekintzailerako gaitasuna.
Ikasten eta pentsatzen ikasteko gaitasuna.
Izaten ikasteko gaitasuna.
Elkarbizitzarako gaitasuna.
Errubrikak irizpideekin lotzeko bost alderdi hauekin lotu ditut: banakako lana, taldeko lana, praktika instrumentala, jarrera eta entzumena. Eta horiek neurtzeko hurrengo parametroak erabiltzen ditut: hobetzeko, nahiko, oso ongi eta bikain.
irailak 10, 2021
irailak 01, 2021
Musika-mintzaira 4. maila
Zuetako askok eskatu dizkidazue musika-mintzairako liburuak. 3. maila arte euskaratutak banituen, 4. mailarako ere fitxa hauek prestatu ditut. Musika-hizkuntza lantzeko dira batik bat, abestiak ez daude besteetan bezala. Beraz, liburuxka horiekin gustora ibili bazarete hemen, 4. mailarako eskura dituzue.
Aprobetsatu nahi dut komentatzeko fitxa zoragarri hauen egilea MªLourdes Leal dela eta berarekin elkarlanean egon osteko emaitza dira hemengo fitxak. Berak sortzen duen materiala erderaz egon arren, gonbidatu nahi zaituztet bere lana ezagutzera web-orria berritu duelako eta zoragarria dago.
ekainak 14, 2021
maiatzak 13, 2021
Musika-tresnen bilakaera. Ikasleen lanak.
Asko gustatzen zaidan proiektua da hau. Honen bidez, ikasleek instrumentuek denboran zehar izan duten bilakera ezagutzeaz gain, sormena erabili behar dute instrumentuek egiten dituzten erasoak asmatzeko.
Kartak sortu eta gero, familia motaren arabera sailkatu dituzte. Hemen dituzue 6. mailakoen lanak. Zorionak koadrilla!!
LH 6B
LH 6A
apirilak 25, 2021
Gernikako bonbardaketa
1937ko apirilaren 26an 84 urte bete dira Gernika bonbardatua izan zela. Aurten lehenengo aldiz gai hau 6. mailan landuko dugu. "Bertsio beta" da, probatu gabekoa eta ziur egin heinean aldaketak jasoko duena.
apirilak 19, 2021
Haur-hezkuntzarako abesti bilduma
Haur-hezkuntzan erabiltzen ditudan abestiak denborarekin poliki antolatu ditut eta material guztia (fitxak, audioak eta bideoak) WIX honetan bildu ditut modu deskargarrian eduki ahal izateko. Den-denak ez daude, baina gehiengoak behintzat bai.
Niri gauzak horrela biltzea oso erosoa iruditzen zait eta interesgarria ala lagungarria zaizuelakoan ere partekatzen dizuet.
apirilak 12, 2021
Vivaldiren udaberria
Aurten udaberria eskolan ospatuko dugu eta haur-hezkuntzan Vivaldiren musikaren eskutik biziko dugu! Lehenengo, ipuin hau entzungo dugu:
Musika-tresnak ere erabiliko ditugu. Musikaren doinu bakoitza ongi barneratuta dutenez ikasleak lau taldetan banatuko ditut. Talde bakoitzak pertsonai bat izango da:
- Lorea (kaskabilo)
- Txoria (pandereta)
- Ibaia (marakak)
- Tximeleta (triangelua)
martxoak 21, 2021
Konpositoreen biografiak: klasizismotik erromantizismora.
Bigarren hiruhileko honetan konpositoreen aurkezpenekin jarraitu dugu eta hauek izan dira ezagutu ditugunak: Francesca Caccini, Beethoven, Paulina Duchmbge, Modest Mussorgsky, Johannes Bramhs, Felix Mendelssohn eta Clara Schumann.
Lan bikaina neska-mutilak!
LH6B