Erritmoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Erritmoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

urria 25, 2022

Sinkopa ikasteko abestia

Gelan badira zaia azaltzeko diren kontzeptu teoriko batzuk, eta horien artean, niretzat behintzat, sinkopa da. Puntutxoa abestian bezala, kanta honen helburua hitz erritmikoak erabiltzea izango litzateke erritmoa barneratzeko.

Jakinda da teoria gabe ere ikasleak gai izaten direla imitazio zein errepikapenaren bitartez erritmo hori egiteko, dena den gerorako identifikazioa da lortu nahiko nukena kanta honen melodiaren bidez.

Hori izan da bilatu dudana abesti honen bidez; alde batetik identifikazioa, bestetik barneratzea eta azkenik azalpen teorikoa sendotzea. 

iraila 20, 2019

"Merkatu persiar batean" erritmograma.

Erritmograma honekin oinarrizko irudi erritmikoak errepasatuko ditugu: kortxeak, beltzak, zuriak eta haien isiltasunak.

maiatza 02, 2019

"My Sharona" Proposamen erritmikoa.

"My Sharona" The Knack taldearen kantarik ospetsuena da. 1979an argitararu zen eta oso kanta potentea da, nire faboritoenetako bat.

Praktikatuko eta biziko dugu proposamen honen bidez. Beharko dugun materiala bitxia eta sinplea da: irakurtzen zaudeten liburu bat, bi errotulagailu eta kartulina. Arraro xamar, ezta?

Zin dagizuet emaitza kuriosoa eta dibertigarria dela, bideo honetan ikus dezakezuen moduan, eta animatuta bazaudete denbora galdu gabe has gaitezke!



Hemen daude abestian zehar egin beharko ditugun erritmo guztiak bukle moduan, beraz lehenengotik hasi eta ongi ateratzerakoan hurrengoa saiatu! Ispilu moduan daude, errezagoa izan dadin ;-)



martxoa 20, 2019

Ostinatoa

Eskema musikal baten etengabeko errepikapenean datza ostinatoa. Batzutan errepikatzen dena melodia zati bat izan daiteke ala erritmo bat; besteetan melodia eta erritmoa nahastuta izan daitezke ostinatoa osatzen dutenak. Abesti ospetsu honetan oso ongi antzeman dezakegu ostinatoa. Hasieran agertzen da eta abesti osoan zehar luzatuko da.





Orain gure txanda iritsi da eta musika-tresnak hartuta ostinato erritmiko batzuk praktikatuko ditugu bideo honi esker!

martxoa 07, 2019

"Can can" Offenbach. Proposamen erritmikoa

Jacques Offenbach  Alemanian jaiotako konpositorea eta biolontxelojolea izan zen. Halere, denborakin Frantzian nazionalizatu zen. Opera komikoaren asmatzailea izateaz gain, eragin handiko konpositorea izan zen XIX. mendean.

Bi proposamen erritmiko hauek Offenbachen Orfeus infernuan operako zatirik ezagunenari dagozkie. Perkujole bihurtu beharko zarete bi bertsio hauei aurre egiteko; bata bestea baino zailagoa.
Beraz, makilak hartu eta hasi probatzen! Ziur nago pila disfrutatuko duzuela, nik behintzat oso ondo pasatu dut! Animatu eta kontatu ea zer moduz moldatu zareten!


otsaila 09, 2017

Perkusio txikiko tresnekin jotzeko: Obertura "Carmen".

Baliabide hau Paola Olivak sortu du. Bigarren hezkuntzako irakaslea da eta musika-hezkuntzarako baliabide pila sortu ditu. Bere izenean klikatuz gero, haren web-orrian sar gaitezke eta bertan berak sortutako baliabide guztiak topa ditzakegu.

Aukeratu dudan baliabidea Bizet-en "Carmen" obertura da. Bai perkusio txikiko tresnekin, bai gorputz-perkusioarekin egin daiteke.


azaroa 28, 2016

ERRITMOGRAMA: "Sebillako barberua" (Giaccomo Rossini)

Erritmograma honekin Rossiniren musikaz gozatuko dugu: "Sebillako barberua".



Zein da opera honen argudioa?

Almaviva kondea eta Rosina maiteminduta daude, baina Bartolo, Rosinaren nagusia dena, Rosinataz maiteminduta dago eta harekin ezkondu nahi du.
Almavivak eta Rosinak, Figaro barberuaren laguntzarekin ihes egiten lortzen dute eta azkenik ezkontzen dira.

azaroa 06, 2016

Vivaldiren udazkena. Ipuina eta erritmograma.

Bideo hau Musicaeducaren udazkeneko ipuinaren egokitzapen bat da. Ipuin hori beti gustatu izan zait Vivaldiren musika ezagutarazteko modurik onena delako, baina erderaz dagoenez ez dugu eskolan erabili.  

Nire laguntzaile faboritoen laguntzaz euskaratu dugu eta hemen euskarazko bertsio bat, "etxekoa", aurkezten dugu.



Ipuinaren bidez Vivaldiren lana ezagutuko dugu, baina gauzarik onena musika egitea denez, erritmograma honekin musika-tresnak ere erabiliko ditugu.



Disneyko bideo bat:



iraila 30, 2016

ERRITMOGRAMA: Brandenburgoko 2. kontzertua (J.S. Bach)

Beltzen eta zurien irakurketa lantzen jarraitzeko, bideo hau proposatzen dizuet.
Erritmograma egiteko, J.S. Bach-en Brandenburgoko 2. kontzertua aukeratu dut aurten gure irratian elkarrizketatuko diotela aprobetsatuz. Beraz, bideo hau aurrerago berreskuratuko dugu.

Momentuz eta Bach-en irudian sakondu gabe, beltza eta zurien erritmoak praktikatzeko balioko digu.

iraila 26, 2016

Erritmoa: beltzak eta zuriak.

Ikasleei beltzak eta zuriak desberdintzen irakasten diedanean, beltzek erlojuaren "tik-tak" bezala eta zuriek erlojuaren "din don" bezala egiten dutela esaten diet. Adibideak egiten ditut eta gero, beraiek errepikatzen dute. Praktikatu ondoren, fitxa hau gauzatzen dute.

Adibideak neuk egin beharrean audiobisual baten beharra ikusten nuen hobeto azaltzeko; horregatik, bideo hau prestatu dut. Bertan erlojuaren soinuak, irudi erritmikoak eta silaba erritmikoak bat egiten dute.


iraila 11, 2016

Erritmograma: "Batuka"

Erritmoa lantzeko ariketa hau erabiliko dugu lehenengo egunetan errepasatzeko. Bai gorputzarekin bai perkusio txikiko tresnekin egin dezakegu. 


urria 06, 2015

Oinarrizko ROCK-a

PLASTIKOZKO KUBOAK, perkusioa egiteko aukera pila eskeintzen dizkigute. Baina horrelakorik ez baditugu, danborradako danborrak ere oso aukera ona izan daitezke.

Oinarrizko rock erritmo hau gure kanta faboritoei laguntzeko balioko digu seguru. Egin klik irudian eta hasi praktikatzen!




maiatza 26, 2015

Erritmoak lantzeko baliabide mailakatua

Marizulo musika-bloggean erritmoak lantzeko baliabide hau topatu dut. Asko gustatu zait, erritmoak imitazioaren bidez lantzen dira, hau da, lehenengo irakasleak egiten du, eta ondoren ikasleek errepikatzen dute. Maila errazatik hasita zailtasuna handitzen joaten da.



martxoa 14, 2015

Back in Black gero eta hobeto!

Ikaragarria musikaetaeuskara blogeko irakaskeak egin duen lana. Niri behintzat pila bat gustatu zait nola geratu zaion! Zuei zer iruditzen zaizue? 


martxoa 07, 2015

Erritmograma "Back in Black" (AC/DC)

Interneten salseatzen dugunean sorpresa oso ederrak topatzen ditugu. Hori da niri gertatu zaidana erritmo-proposamen honekin. "Musichicos" piano- eta musika-tailerrean egin duten lan bat da.

Gustuko dudan kanta da, eta baliabide honen bidez ikasleei ezagutarazteko oso egokia. Perkusio txikiko instrumentuekin eegingo dugu eta ziur asko disfrutatuko duugula!


martxoa 06, 2015

Erritmoa lantzeko bideo bilduma.

Interneten aurki ditzakegu oso onak diren baliabideak. Lanak konpartitzea da gure sarea aberasten duen ezaugarririk inportanteena; ezagutza eta metodologia ezberdinak zabaltzeko bidea. 

Hemen bideo batzuk bildu ditut erritmoa lantzeko bilduma  bat osatzeko. 
Bideoak gehienbat Musication kanalekoak dira, baita Pedro Moralesenak.



otsaila 25, 2015

Erritmograma "Mataculebra".

 Proposamen honetan Kepa Junkeraren Mataculebra abestia topatuko dugu perkusio txikiko instrumentuekin jotzeko.

Baliabide hau Agurtzane Goitiak, "musikagelapdi" blogaren sortzaileak sortu du. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiot bere lana konpartitzeagatik!