Erritmogramak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Erritmogramak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

martxoa 27, 2020

Udaberria iritsi da!

Kaixo familiak,

Nahiz eta etxetik ezin atera, jarduera sorta bat proposatzen dizuet udaberriari ongietorria emateko. Jarduera hauek eskolako txikiengan pentsatzen sortu baditut ere, animatzen den edonork probatu ditzake. Lau jarduera dira:  hiru bideo eta laugarrena,  jolas interaktibo batzuk.

Lehenengo bideoa ipuina da. Zenbat gauza gertatzen dira udaberrian!



Bigarren bideoa erritmograma bat da. Eskolako tresnak ez ditugunez, etxean daukagun edozein materiala erabili dezakegu erritmoa eramateko. Hau da nire proposamena:
  1. Loretxoak:  plastikozko botila eta goilara bat elkarren artean perkutitzeko.
  2. Txoriak: lapiko txikia eta goilara.
  3. Tximeletak: bi zartagin tapak txindata moduan erabiltzeko.




Hirugarren bideo honetan esku jolas bat proposatzen dizuet.


Eta azkenik jolas hauek egin ditzakezue.


Bihotzez, espero dut Vivaldiren udaberriarekin disfrutatzea!! Besarkada bat.

urtarrila 21, 2020

azaroa 17, 2019

Euskal kanal berria youtuben erritmogramekin.

Zelako aurkikuntza, Youtebeko kanal berri bat haur-hezkuntzara zuzenduta erritmogramekin! Niretzat baliabide hauek mundialak dira erritmo koordinazioa eta irakurketa lantzeko eta baita entzunaldi klasikoak ezagutarazteko. Halere, sortu ditudanak lehen-hezkuntzarako dira eta hutsunea ikusten nuen haur-hezkuntzan.  Zelako poza hartu dudan beraren materialen berri izan dudanean. 

Baliabideak sortzeak gure komunitatea aberasten du, eta haur-hezkuntza gutxien osatuta dagoen esparrua da nere ustez, horregatik pozteko gauza da.

Kanal honen egilea Bea Garcia Rodriguez da, arreta goiztiarran aditua. Hementxe joan zaitezte haren kanalera irudian klikatzen baduzue:
Bea zoriondu nahi dut egin dituen bideoak oso zainduak eta txukunak direlako. Flipatu dut bideoen aurkezpenekin, pasada bat dira.

Hiru bideo ditu, bata boomwackers ala kanpaiekin egiteko, bestea "El toreador" Bizetena eta hemen jarri dudana "Orduen dantza". 
Askotan txikiei fantasiako "Orduen dantza" bideoa jartzen diet; beraz, erritmograma honekin entzunaldia jarduera aktibo bihurtuko dugu. Mila mila esker, Bea!! Segi bideoak egiten meseeeeeeee!!!!!



urria 24, 2019

"Bach-en Minuettoa" erritmograma.

Hirugarren mailan 3/4 konpasa lantzen dugu eta erritmograma hau oso aproposa da erritmo hirutarra barneratzeko.
Minuettoa musika-tresnekin jo baino lehen,  binaka jarrita egiten dugu bata bestearekin eskuak kolpatuz modu honetan: 

1-izterra (azentua)
2-txalo (pultsua)
3-eskuak elkar kolpatuz (pultsua)


 


iraila 20, 2019

"Merkatu persiar batean" erritmograma.

Erritmograma honekin oinarrizko irudi erritmikoak errepasatuko ditugu: kortxeak, beltzak, zuriak eta haien isiltasunak.

iraila 13, 2019

"Baba Yaga" erritmograma.

Baba Yaga, Mussorgskyren "Erakusketa baten koadroak" obra osatzen duten margoetako bat da. Pieza laburra eta indar handikoa da eta gelan guztiz bizitzeko asmoz erritmograma hau sortu dut. Goza dezazuela espero dut!


 

martxoa 20, 2019

Ostinatoa

Eskema musikal baten etengabeko errepikapenean datza ostinatoa. Batzutan errepikatzen dena melodia zati bat izan daiteke ala erritmo bat; besteetan melodia eta erritmoa nahastuta izan daitezke ostinatoa osatzen dutenak. Abesti ospetsu honetan oso ongi antzeman dezakegu ostinatoa. Hasieran agertzen da eta abesti osoan zehar luzatuko da.





Orain gure txanda iritsi da eta musika-tresnak hartuta ostinato erritmiko batzuk praktikatuko ditugu bideo honi esker!

otsaila 19, 2019

"Pailazoen dantza". Erritmograma

Hemen disfrutatu dezakezue Felix Mendelssohnen musikaz erritmograma honen bidez. 
"Pailazoen dantza", Uda gau bateko ametsa obraren zati bat da. Animatzen zarete?


urtarrila 14, 2019

Baga, biga, higa. Instrumentazioa

Orain dela denbora bat, Donostiako Orfeoiak eta Euskadiko Orkestrak eskeinitako kontzertu batean, berriz Baga, biga, higa bertsio sinfonikoa entzuteko aukera izan nuen. Eta buuufff!!! oilo ipurdi jarri zitzaidan!! Gure Mikelen ordez abeslari batek haren papera hartu zuen eta bene-benetan bazidurien Mikel gurekin zegoela. Ikaragarri benetan!

Horren ostean, musika-lan hori geletara eramateko gogo izugarri piztu zitzaidan eta Mikel Laboaren kontzertu hori bilatu ondoren lanean jarri nintzen. Gure eskolan poxpolina jotzen dugunez poxpolinarako bertsio bat prestatu dut, baina txirula jotzaileentzat ere beste bat sortu dut. Bat eginda, moldaketa txiki batzuk baino besterik ez nituen egin behar. 

Haizezko tresnaz gain, triangelua, plaka-instrumentuak eta kaxa ala kuboak erabiltzeko pentsatuta dago. Egitekotan, espero dut asko disfrutatzea!



abendua 09, 2018

Horrela hitz egin zuen Zaratustrak.

Stanley Kubrick-ek, zine-zuzendariak, munduko poema sinfonikorik ospetsuena bihurtu zuen aurrean dugun musika-lan hau. Horrela hitz egin zuen Zaratustrak, Richard Straussek konposatutako poema sinfoniko bat da. 

Richard Strauss
Zaratustra aintzinako Persian bizi izan zen pertsonai semilegendario bat zen eta bere irudian oinarrituta Friedrich Nietzschek idatzi filosofiko bat sortu zuen. Idatzi honen ideia nagusia hauxe izan zen: 


Potere-borondateri eta saiakera intelektualari esker, gizakiak bizitza kaxkarratik eta konformismotik urruntzeko aukera dauka. Bide horretatik gizakia iritsiko litzateke urrezko garaiara.


Idatzi hau 1883 urtekoa da eta garai horretako kristau tradizioarekin zeharo austen zuen. Oso idatzi polemikoa izan zen.

Straussek musika-lan hau sortzerakoan Nietzschek planteatutako gizakiaren bilakaera isladatu nahi zuen:  gizakiaren jatorritik  urrezko garaiara iritsi bitarteko bilakaera.

Beraz, entzuterakoan, animatzen zaituztet gizakiaren bilakaera irudikatzera!     

urria 14, 2018

Tritsch Tratsch Polka (erritmograma)

Musika honen egilea Johann Strauss (semea) da. Austrian jaioa 1825ean, "Vals-aren erregea" bezala ezagutzen da. Hari esker, Vals-a baserri giroko dantza bat izatetik, Habsburgo Gorte Inperialaren dantza inportanteena izatera pasa zen.

Haren musika-lan ezagunetako bat Polka Tritsch Tratsch da, ziur askotan entzun duzuela. Ze iruditzen zaizue entzuteaz gain  musika-tresnaz laguntzen badugu? Bidez, irudi erritmikoak praktikatu ditzakegu: beltza, kortxea eta beltzaren isiltasuna.

apirila 16, 2018

Erritmograma: Azukrezko maitagarria.

Hemen partekatzen dut erritmograma berri bat. "Intxaur-hausle" balletaren mugimendurik ezagunena da, eta ziur pelikula askotan entzun duzuela. HEMEN mugimendu honen dantza ikus dezakezue.

Tchaikovskyk, konpositore errusiarrak, idatzi zuen 1892an. Gozatu!!

iraila 05, 2017

Motoreak pizten... 1, 2...... RAMONES!!!!

RAMONES musika-taldea ezagutuko dugu, eta modurik onena gu geuk musika egiten izango da.

Beraz, klasean ditugun instrumentuei hautsa kenduko diegu. Zeintzuk beharko ditugu? teklatuak, kuboak, xilofonoak, tutuak eta txirula. Aleeeeeee!! hau da hau sortuko dugun banda!!!

Kuriosetatea badaukazue, klikatu irudian eta salseatu. Zein instrumentu gustatuko litzaizueke jotzea? Joan zaitezte pentsatzen...


Baina, zeintzuk dira Ramones?

Rocka izugarria maitatzen zuten 4 mutil, Ramones musika-taldea sortu zuten 1974. urtean.
Laurok , The Beattles taldeko kidea zen Paul McArtneyen super fansak ziren. 
Paul McArtney oso-oso ospetsua zen eta asko bidaiatzen zuen. Behin, hotel batean zegoela ez zuen gendearen aurrean nabarmendu nahi, eta hotelaren harrera-lekuan izen faltsu batekin izendatu zen: Paul Ramon.

Gure lau lagun txaskarrilo honen berri izan zutenean, ez zuten beraien artean eztabaidatu; sortu zuten taldeari Ramones izendatu zioten Paul McArtneyren omenez.

Egiten zuten musika berritzailea zen eta honengatik, punk musika-korrontearen asmatzaileak izan ziren.

Oso ospetsuak bihurtu baziren, beraien hasierak oso gogorrak izan ziren. Haien lehenengo kontzertua, York Berriko areto batean izan zen eta zioten arabera, bakarrik bi pertsona bertaratu ziren!
Baina ez zuten amore eman horregatikan… tinko jarraitu zuten eta ostean lortu zuten arrakasta mundiala izan zen!

otsaila 09, 2017

Perkusio txikiko tresnekin jotzeko: Obertura "Carmen".

Baliabide hau Paola Olivak sortu du. Bigarren hezkuntzako irakaslea da eta musika-hezkuntzarako baliabide pila sortu ditu. Bere izenean klikatuz gero, haren web-orrian sar gaitezke eta bertan berak sortutako baliabide guztiak topa ditzakegu.

Aukeratu dudan baliabidea Bizet-en "Carmen" obertura da. Bai perkusio txikiko tresnekin, bai gorputz-perkusioarekin egin daiteke.


urtarrila 23, 2017

"Sagarroia". 1. mailarako abestia.

Abesti hau "Kantiruri" metodokoa da, baina bertsio erritmikoagoa eta modernoagoa sortu dut perkusioa gustora egiteko. Idea da, abesteaz gain, gorputza, kuboak eta tutuak erabiltzea.


azaroa 28, 2016

ERRITMOGRAMA: "Sebillako barberua" (Giaccomo Rossini)

Erritmograma honekin Rossiniren musikaz gozatuko dugu: "Sebillako barberua".



Zein da opera honen argudioa?

Almaviva kondea eta Rosina maiteminduta daude, baina Bartolo, Rosinaren nagusia dena, Rosinataz maiteminduta dago eta harekin ezkondu nahi du.
Almavivak eta Rosinak, Figaro barberuaren laguntzarekin ihes egiten lortzen dute eta azkenik ezkontzen dira.

azaroa 06, 2016

Vivaldiren udazkena. Ipuina eta erritmograma.

Bideo hau Musicaeducaren udazkeneko ipuinaren egokitzapen bat da. Ipuin hori beti gustatu izan zait Vivaldiren musika ezagutarazteko modurik onena delako, baina erderaz dagoenez ez dugu eskolan erabili.  

Nire laguntzaile faboritoen laguntzaz euskaratu dugu eta hemen euskarazko bertsio bat, "etxekoa", aurkezten dugu.



Ipuinaren bidez Vivaldiren lana ezagutuko dugu, baina gauzarik onena musika egitea denez, erritmograma honekin musika-tresnak ere erabiliko ditugu.



Disneyko bideo bat:



iraila 30, 2016

ERRITMOGRAMA: Brandenburgoko 2. kontzertua (J.S. Bach)

Beltzen eta zurien irakurketa lantzen jarraitzeko, bideo hau proposatzen dizuet.
Erritmograma egiteko, J.S. Bach-en Brandenburgoko 2. kontzertua aukeratu dut aurten gure irratian elkarrizketatuko diotela aprobetsatuz. Beraz, bideo hau aurrerago berreskuratuko dugu.

Momentuz eta Bach-en irudian sakondu gabe, beltza eta zurien erritmoak praktikatzeko balioko digu.

iraila 26, 2016

Erritmoa: beltzak eta zuriak.

Ikasleei beltzak eta zuriak desberdintzen irakasten diedanean, beltzek erlojuaren "tik-tak" bezala eta zuriek erlojuaren "din don" bezala egiten dutela esaten diet. Adibideak egiten ditut eta gero, beraiek errepikatzen dute. Praktikatu ondoren, fitxa hau gauzatzen dute.

Adibideak neuk egin beharrean audiobisual baten beharra ikusten nuen hobeto azaltzeko; horregatik, bideo hau prestatu dut. Bertan erlojuaren soinuak, irudi erritmikoak eta silaba erritmikoak bat egiten dute.