Aurreko sarreran berpizkundean egon gara. Sarrera hori irakurri duzuenok badakizue hitz egin dizuedala euskarazko kanta zaharrenari buruz, Jançu Janto, Errege Katolikoen Jauregiko Kantutegian jasota.
Gaur, errege horien gortean lan egin zuen konpositore bati buruzko informazio dakart. Haren konposizioak ere kantutegi horretan jasotzen dira. Bere izena Juan de Anchieta da.
1462 urte inguruan Azpeitian jaio zen eta Ignazio Loiolakoaren familiakoa zen. Jendeak esaten duen bezalaxe... mundua zapitxo bat da!!
Errege Katolikoei musika asko gustatzen zitzaiela esan dezakegu eta haien gortean musika asko egiten zen.
Isabel Katolikoa erreginak abesbatza bat zeukan, eta bertan Juan de Anchietak abesten zuen. Anchieta hainbeste gustatu zitzaion erreginari, haren semearen, Juan printzea, musika irakaslea izendatu zuela.
Isabel erregina hiltzean, haren alaba Juana Eroa Gaztelako erregina bihurtu zen. Gaztela garai horretan erreinu handia eta inportantea zen eta Anchieta Juana Eroaren musikaria izatera pasatu zen.
Juana Felipe Ederrarekin ezkonduta zegoen eta Belgikako jauregi batean bizi ziren; beraz, Anchietak Belgikara bidaitu zuen.
Juanaren bizitza ikaragarria izan zen... Badakizue zergatik deitzen zioten Eroa? Felipe Ederrarekin zeharo maiteminduta zegoelako. Hura, izenak dion bezala, oso-oso guapoa zen; halere, ez zuen Juana batere maitatzen eta ez zion kasurik egiten. Egoera hau dela medio, Juana oso gaizki sentitzen zen.
Feliperi bakarrik gauza bat interesatzen zitzaion Juanarengandik: Gaztelako koroa. Beraz, Juanari buruzko gauza oso itsusiak esaten hasi zen, eroa zegoela besteak beste. Gendeak sinistu zion eta Juana erotzat hartu zuten.
Juana Tordesillaseko jauregian giltzaperatua egon zen ia 50 urtez. Ikaragarria, ezta? Baina aizue! Anchietari buruz ari garela! Anchieta itxialdi horretan 4 urtez Juanaren musikaria izan zen. Aurrerago, 1512. urtean, Fernando Katolikoaren gortera pasa zen.
Ikusten duzuenez ez zen gelditu! Zahartzaroan Azpeitira erretiratu zen eta jaio zen herrian hil zen.
Hemen uzten dizuet haren "villancico"rik ezagunena: Con amores, la mi madre.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zerbait komentatu nahi duzu?