maiatzak 13, 2021

Musika-tresnen bilakaera. Ikasleen lanak.

Asko gustatzen zaidan proiektua da hau. Honen bidez, ikasleek instrumentuek denboran zehar izan duten bilakera ezagutzeaz gain, sormena erabili behar dute instrumentuek egiten dituzten erasoak asmatzeko. 

Kartak sortu eta gero, familia motaren arabera sailkatu dituzte. Hemen dituzue 6. mailakoen lanak. Zorionak koadrilla!!

LH 6B







LH 6A
















apirilak 25, 2021

Gernikako bonbardaketa

1937ko apirilaren 26an 84 urte bete dira Gernika bonbardatua izan zela. Aurten lehenengo aldiz gai hau 6. mailan landuko dugu. "Bertsio beta" da, probatu gabekoa eta ziur egin heinean aldaketak jasoko duena.

Kultura-iturri desberdin batzuk erabiliko ditugu gertaera hau ezagutzeko: Francisco EscuderoPicasso eta Ken Zazpi. 

Memoria historikoa ezinbestekoa da oraina eta etorkizuna  ulertzeko, iraganeko gertaerak ezagutu behar ditugu izandako erruak ez errepikatzeko, barkatzeko, injustizien kontra mugitzeko, gerren kontrako aldarrikapena egiteko... gela bihurtuko da gogoetarako eremua eta musikak iraganera eramango gaitu. 

Prest? Klikatu irudian baliabidera iristeko:



apirilak 19, 2021

Haur-hezkuntzarako abesti bilduma

Haur-hezkuntzan erabiltzen ditudan abestiak denborarekin poliki antolatu ditut eta material guztia (fitxak, audioak eta bideoak) WIX honetan bildu ditut modu deskargarrian eduki ahal izateko. Den-denak ez daude, baina gehiengoak behintzat bai. 

Niri gauzak horrela biltzea oso erosoa iruditzen zait eta interesgarria ala lagungarria zaizuelakoan ere partekatzen dizuet.




apirilak 12, 2021

Vivaldiren udaberria

Aurten udaberria eskolan ospatuko dugu eta haur-hezkuntzan Vivaldiren musikaren eskutik biziko dugu! Lehenengo, ipuin hau entzungo dugu:





Ikusi ondoren, dramatizazio bat egingo dugu ipuineko pertsonaiak bihurtuz. 
Entzunaldia ongi jarrai dezaten marrazkiak erakutsiko dizkiet, horrela jakingo dute doinu bakoitzean zer bihurtu beharko duten. 
Lorea gai nagusia izango da eta gai nagusiko doinuarekin hau kantatuko dugu:

Udaberria heldu da,
dena kolorez jantzi da 
zelaiak esnatu dira (BIS)

Txoritxoek adarretan
abesten dute goizero,
bizitza berritzen ari da. (BIS)


Hurrengo jardueran, ikasle bakoitzari pertsonaiak banatuko dizkiet  margotu ditzaten, eta geroago, egindako marrazkiak beste entzunaldi batean erabiliko ditugu. Kasu honetan dramatizatu beharrean, entzundako doinuaren arabera marrazkiak altsatu-erakutsi beharko dituzte.

Musika-tresnak ere erabiliko ditugu. Musikaren doinu bakoitza ongi barneratuta dutenez ikasleak lau taldetan banatuko ditut. Talde bakoitzak pertsonai bat izango da:
  1. Lorea (kaskabilo)
  2. Txoria (pandereta)
  3. Ibaia (marakak)
  4. Tximeleta (triangelua)
Entzunaldia bi alditan lantzen dugu. Lehenengoan, marrazkiak erakutsiko diet, baina bigarren aldian marrazki gabe egingo dugu. Doinua jarraituz, ikasle bakoitzak jakin beharko du noiz jo behar duen.

Bukatzeko, entzunaldia oso landuta dagoenez, marrazki hauek ordenatu ditzakete (denon artean talde handian, ikasle bakoitzari fitxa emanez...)



Idazketa ez-konbentzionala landu dezakegu ere musikograma hau jarraituz:



Bideo honi jarraituta esku-jolas bat burutu dezakete:


Eta azkenik, jolas hauek ordenagailuan egin ditzakegu:

martxoak 21, 2021

Konpositoreen biografiak: klasizismotik erromantizismora.

Bigarren hiruhileko honetan konpositoreen aurkezpenekin jarraitu dugu eta hauek izan dira ezagutu ditugunak: Francesca Caccini, Beethoven, Paulina Duchmbge, Modest Mussorgsky, Johannes Bramhs, Felix Mendelssohn eta Clara Schumann.

Lan bikaina neska-mutilak!

LH6B


LH 6A



martxoak 14, 2021

Musika-mintzairako ariketa interaktiboak

Hementxe bildu ditudan ariketa interaktibo hauek Ainhoa Sukia eta Ana Huarte (Doremi musika bizi) sortutakoak dira. Musika-mintzairako hainbat kontzeptu errepasatzeko eta finkatzeko oso baliagarriak dira.  Material askoz gehiago sortu badute ere, lehen-hezkuntzarako niretzat egokienak direnak jarri ditut: noten izenak, konpasak identifikatu, diktaketa melodikoa eta irudi musikalak. 

Mila esker egileei, Ainhoa Sukia eta Ana Huarte!

NOTEN IZENAK





Iturria: Ainhoa Sukia

Iturria: Doremi Musikabizi


DIKTAKETA MELODIKOA

Iturria: Ainhoa Sukia

2/4 - 3/4 KONPASAK IDENTIFIKATU

Iturria: Doremi Musikabizi


3/4 - 4/4 KONPASAK IDENTIFIKATU


2/4 - 3/4 - 4/4 KONPASAK IDENTIFIKATU

Iturria: Ainhoa Sukia

IRUDI MUSIKALAK ETA HAIEN ISILTASUNAK

Iturria: Doremi Musikabizi



martxoak 08, 2021

Emakumearen eguna eta Goya Sariak

Uste dut ez dagoela modurik onena Emakumearen eguna ospatzeko. Zorionak Maite Arroitajauregi eta Aranzazu Calleja. Zoragarriko lana eta merezitako errekonozimendua!
Goya saria jatorrizko musika onenagatik!







otsailak 09, 2021

Luzapen ikurra: Puntutxoa

Puntutxoa irudi musikal baten eskuinaldean jartzen da eta irudi horren iraupen erdia gehitzen dio. 

Hitz gutxitan azaldutako kontzeptu honek askotan buruhausteak sortzen ditu oso gai abstraktoa delako eta ikasle batzuei asko kostatzen zaie bai alde teorikoa bai praktikoa ulertzea. Nik behintzat hori azaltzeko garaian ikasle batzuk galtzen direla sentitzen dut, eta buruhauste horren ondorioz kanta hau sortu dut. Oso abesti sinplea da baina helburua zehatza dauka: erritmo herren hori sentitzea eta ongi barneratzea. Ea baliagarria den!




urtarrilak 17, 2021

Danborradako marrazkiak

Danborradako marrazki pare bat partekatzen dizkizuet. Umeena orain dela hiru urtekoa da, zaldiena aldiz labetik berri-berri aterata!





urtarrilak 14, 2021

Konpositoreen lehenengo biografiak

6. mailako ikasleek ikasturte osoan zehar gizon-emakume konpositore batzuen bizitza eta garai historikoa ezagutzen ari dira.

Lana nirekin prestatzen dute eta gutxi-gorabehera saio bakoitzean ikasle baten aurkezpena ikusten dugu. Hasierako 10 minutuak erabiltzen ditugu horretarako. Momentuz, Erdi Aroan hasi eta Barrokoan bukatu dugu eta bidean Kassia, Alfontso X. "Jakintsua", Hildegard von Bingen, Juan de Antxieta, Franccesca Caccini, Bach, Kalam eta Palestrina izan dira ezagutu ditugunak.

LH6A


LH 6B