IMPROVE Educación Musical Malagako musika-hezkuntzako zentro bat da, eta, konfinamendu garaian, bideo interesgarri batzuk igo egin zituzten etxeko txikienei musika gerturatzeko.
Oso gai interesgarriak dituzte, eta ekarri dizuedan proposamena hau lankide batek aspaldi egin zuen aurkikuntza bat da (mila esker Dabid!)
Kanta ezin hobea da eskuen eta haien soinu-aukeren koordinazio erritmikoa garatzeko.
Abestiaren hitz bakoitza eskuekin egingo dugun erritmo bati lotuta dago:
Duela urte batzuk, bideoak sortzea nahiko lan neketsua eta konplexua zen, eta, horretarako, programa zailak erabiltzeaz gain bideoak editatzeko gutxieneko ezagutzak beharrezkoak ziren. Ez zen guztion eskura zegoen lan bat. Denbora eta pazientzia handia behar zen, nire esperientziaren arabera.
Gaur egun, aurrerapen teknologikoei esker, oso erraza da bideoak sortzea, eta ikasleei bideoak sortzen ere irakatsi diezaiekegu.
Xirula Mirulako PIANO PIANO abesti bat grabatzera animatu naiz (mila esker Aintzane aurkikuntzagatik) eta CANVA erabili dut oso-oso aukera erraza baitu eta bideoak sortzeko diseinuko aukera piloa baitu ere. Nik gomendatzen dizuet, zalantzarik gabe.
Abesti honek maitemindu egin nau eta zerbait sortzera ezin izan naiz erresistitu! Gustatuko zaizuelakoan, hortxe duzue!
Abesti hau Estefanía Guzmán eta Vicente Valverdek konposatutako lana da. Haiek Ba-Ba Haur Hezkuntzarako musika ekimeneko sortzaileak dira eta haurrekin musika lantzeko proposamen asko dituzte.
Ekarri dizuedan honetan oso modu atseginean landu dezakegu pultsazioa haurrekin. Asmoa da pultsua gorputzaren zati batzuk pilotarekin kolpekatuz eramatea, baita ezkerreko nahiz eskuineko eskua erabiliz ere. Bikoteka ere egin daiteke, kantaren letraren arabera pilota bikotearekin trukatuz. Hemen duzuen bideoan ba-ba proiektuko kideek erakusten digute nola egin behar dugun.
Musikako bertsiorik bakarra aurreko bideokoa denez, eta asko gustatu zaidanez, moldaketa musikala eta ahotsa jarri diot (mila esker Arantzazu letra euskaratzeagatik!). Hementxe uzten dizuet prestatu dudan bideotxoa baita audio deskargarriak ere:
Haur-hezkuntzan erabiltzen ditudan abestiak denborarekin poliki antolatu ditut eta material guztia (fitxak, audioak eta bideoak) WIX honetan bildu ditut modu deskargarrian eduki ahal izateko. Den-denak ez daude, baina gehiengoak behintzat bai.
Niri gauzak horrela biltzea oso erosoa iruditzen zait eta interesgarria ala lagungarria zaizuelakoan ere partekatzen dizuet.
Aste batzuk daramatzagu klaseak ematen eta ahots soken nekea ikaragarria da. Etengabe hitz egin behar dugu (hori ez da aldatu) eta musukoek behartzen gaituzte fuerte hitz egitera. Bestalde, airea ongi ezin hartzeak buruko mina sortzen digu eta ahoa asko lehortzen da... egia esan, gogorra egiten ari da.
Haur-hezkuntzan batez ere, aurpegi-espresioa oso inportantea da, baina tamalez galdu egin da. Askotan musukoaren atzean kriston iribarra egiten det ea begietan zerbait nabaritzen den; sentsazioa gazi-geza da...
Hori alde batetik, eta bestetik, oso zaila egiten ari zait ikasleei entzutea, ez dutelako gu bezain fuerte hitz egiten eta askotan behin eta berriro galdetuta ere ez diet entzuten...
Eskolako txikiak espazioan mugitzea ezinbestekoa dute eta geletan espaziorik ez dagoenez, zenbait saiotan musika eta mugimendua kanpoko atarian egitea gustatuko litzaidake. Ezin bada, gelan moldatu beharko!
Youtuben salseatzen ibili naiz eta adin honetan musika eta mugimendua egiteko oso proposamen majoak topatu ditut. Wix honetan bildu ditut eta audioak deskargatzeko aukera ere badago. Nire kasuan bafle eramangarri bat erosi dut eta USB batekin moldatuko naiz.
Nahiz eta etxetik ezin atera, jarduera sorta bat proposatzen dizuet udaberriari ongietorria emateko. Jarduera hauek eskolako txikiengan pentsatzen sortu baditut ere, animatzen den edonork probatu ditzake. Lau jarduera dira: hiru bideo eta laugarrena, jolas interaktibo batzuk.
Lehenengo bideoa ipuina da. Zenbat gauza gertatzen dira udaberrian!
Bigarren bideoa erritmograma bat da. Eskolako tresnak ez ditugunez, etxean daukagun edozein materiala erabili dezakegu erritmoa eramateko. Hau da nire proposamena:
Loretxoak: plastikozko botila eta goilara bat elkarren artean perkutitzeko.
Txoriak: lapiko txikia eta goilara.
Tximeletak: bi zartagin tapak txindata moduan erabiltzeko.
Hirugarren bideo honetan esku jolas bat proposatzen dizuet.
Eta azkenik jolas hauek egin ditzakezue.
Bihotzez, espero dut Vivaldiren udaberriarekin disfrutatzea!! Besarkada bat.
Badago Mexikon arreta goiztiarrako gune bat, Centro Nathánderitzona non abesti asko sortu dituzte umeekin lantzeko. Horien artean asko gustatzen zaidanetako bat "Lento muy lento" da. Animatu naiz euskaratzera eta "Ibiliz ibiliz" deitu diot. Oinarrizko mugimendu motoreak lantzeko oso egokia da eta gainera gure eskolako txikiei pila bat disfrutatzen dute.
Bideo honetan Maria Jose Sanchezek egiten duen proposamena asko gustatzen zait. Mugimenduak lantzeaz gain, erritmo koordinaketa ere garatzen du. Bide batez, aprobetsatuko dut haren yotubeko kanala gomendatzeko ideia piiiiiiila dituelako eta gainera oso-oso onak.
Zelako aurkikuntza, Youtebeko kanal berri bat haur-hezkuntzara zuzenduta erritmogramekin! Niretzat baliabide hauek mundialak dira erritmo koordinazioa eta irakurketa lantzeko eta baita entzunaldi klasikoak ezagutarazteko. Halere, sortu ditudanak lehen-hezkuntzarako dira eta hutsunea ikusten nuen haur-hezkuntzan. Zelako poza hartu dudan beraren materialen berri izan dudanean.
Baliabideak sortzeak gure komunitatea aberasten du, eta haur-hezkuntza gutxien osatuta dagoen esparrua da nere ustez, horregatik pozteko gauza da.
Kanal honen egilea Bea Garcia Rodriguez da, arreta goiztiarran aditua. Hementxe joan zaitezte haren kanalera irudian klikatzen baduzue:
Bea zoriondu nahi dut egin dituen bideoak oso zainduak eta txukunak direlako. Flipatu dut bideoen aurkezpenekin, pasada bat dira.
Hiru bideo ditu, bata boomwackers ala kanpaiekin egiteko, bestea "El toreador" Bizetena eta hemen jarri dudana "Orduen dantza".
Askotan txikiei fantasiako "Orduen dantza" bideoa jartzen diet; beraz, erritmograma honekin entzunaldia jarduera aktibo bihurtuko dugu. Mila mila esker, Bea!! Segi bideoak egiten meseeeeeeee!!!!!
Zuekin konpartitu nahi dut aurten martxan jarri dudan asanblada musikala. Momentuz 5 urtekoekin martxan jarri dut, baina aurrerantzean 4 urtekoekin ere egiteko ideia daukat. Asanblada hau egiteko instrumentuaz baliatu naiz. Lurrean aeronfix gardenarekin itsatsita, musika-tresnak jarri ditut familiaka antolatutak:
Haizezkoak: arrosa kolorekin
Harizkoak: urdina kolorekin
Perkusioa: berdea kolorekin
Instrumentuek markatzen dute ikasle bakoitzaren esertokia, baina jakiteko bakoitzari zein instrumentu egokitu zaion, zerrenda hau erabiltzen dugu. Ezkerreko zerrenda A taldeari dagokio , eta eskuinekoa B taldeari.
Polita da ikustea nola gelan sartzerakoan jotzen duten zerrendara bere tokia gogoratzeko, edo beraien artean elkar laguntzen dira tokia aurkitzeko: "Zu tronpeta zara!".
Zerrenda horretan ere arduraduna nor den ikusten da, beraz bakoitza oso ondo kokatzen da gelan sartzerakoan eta momentu horretako "kaosa" saihestu dezakegu.
Ikasle bakoitza bere tokian dagoenean, ordenean eta txandaka, bakoitzari egokitu zaion instrumentuaren izena esaten hasten da. Saioa aurrera eramaten dugu eta amaitu baino bost minututxo lehenago, arduradunaren instrumentuaren bideoa ikusten dugu.
Instrumentuen izenak ongi ikasi dutela ikusterakoan, tokiz aldatuko ditut.
Momentuz gehiagorik ez zait bururatu, baina uste dut baliabide honek jokua emango digutela!
ZER EGITEN DU ARDURADUNAK?
Nire ondoan eseritzen da eta sol giltzako lepoko bat ipintzen du.
Horman dagoen sol giltza errepasatzen du.
Kantatzen dugunean, bere bi abesti faboritoenak aukeratzen ditu eta gitarra txikitxo bat ere jotzen du.
Musika-tresnak banatu eta jaso egiten ditu.
Gelatik ateratzean hilarako bigarrena da (gelako arduraduna lehenengoa da).
Bueno, honeraino iritsi da zuekin konpartitu nahi nuena. Esperientziaren bat kontatu nahi baduzue, antzeko zerbait egiten duzuelako edo zeharo desberdin eta primeran funtzionatzen zaizuena ba.... nik entzuteko eta ikasteko prest nago! Badakizue gu garelamusika-irakasleak bere bakardadean... beraz animatzen zaituztet konpartitzera!
Hemen partekatzen dut beste kanta bat haur-hezkuntzan lantzeko. Gitarrarekin landu izan dut baina bila eta bila Youtuben oinarri instrumental batekin topatu naiz, ze suerte! eta horrela askoz itsurosoago gelditzen da, jeje.
Txikiei asko gustatzen zaie, eta dantzatzeko aukera ere ematen digu. Gainera, gelara pelutxezko untxitxo bat eramaten badugu, guztiz zoratuko dira!
MUSICAEDUCAk oso material politak ditu haur-hezkuntzan erabiltzeko. Kasu honetan, haien ipuina "Gigantes y enanos" euskaratu dut soinuaren intentsitatea lantzeko. Material hau SUENA SUENA metodoan (Elena Huidobro eta Natalia Velilla) agertzen da. Metodo honetako ideiak hartuta, jarraian komentauko dizuet nola lantzen dudan: 1. SAIOA Erraldoiak eta ipottaren ipuina entzuten dugu. Bideo honetan Kabalevskyren "Komedianteen martxa" erabiltzen da Fuerte eta Pianoren arteko desberdintasunak lantzeko.
Ipuina ikusi ondoren jolas bat egingo dugu. Panderorekin, piano jotzen dugunean ikasleak pikotxean ibiliko dira; fuerte jotzean aldiz, erraldoiak bihurtuko dira zutik jarriz eta besoak goraka luzatuz ahalik eta gehien. Denbora badugu, saioa amaitu dezakegu Erraldoi eta ipotten abestiarekin (abestia suena suena metodoan agertzen da, hau da euskaraz egin dudan bertsioa).
2. SAIOA Ipuina berriz entzungo dugu eta bukatzean Kabalevskyren musikarekin lana egingo dugu. Kasu honetan bi talde egingo ditugu: bat ipottarena eta bestea erraldoiarena. Beraiek aukeratzen dute zer izan nahi duten. Gelako eremu bat markatuko dugu erraldoien gaztelua izateko, eta beste bat, ipotten perretxikoak izateko. Arau inportante bat: erraldoiak gazteluan dauden bitartean LO egongo dira. Gainera gogoratu beharko dute OSO MOTELAK direla, eta ezin dutela korrikarik egin; hau da, ezingo dute ipottak harrapatu INOIZ. Komedianteen martxa HEMEN KLIK EGINEZ.
Bukatzean eta denbora badugu, abestia errepasatuko dugu. 3. SAIOA Abestiarekin hasiko gara eta musika-tresnak erabiliko ditugu. Pultsua markatuko dugu eta abestiak fuerte jotzen badut esaten duenean, fuerte joko dugu eta piano jotzen badut denean, ahalik eta suaben egingo dugu.
Gogoaren arabera aurreko saioetako jolasak errepikatu ditzakegu (normalean ipuin hau piiiiiiila bat gustatzen zaie eta askotan eskatzen dute erraldoi eta ipotten jolasa errepikatzea)
Bestela, fitxa hau egin dezakete. Ikasle bakoitzari fitxa emateaz gain lau gomets biribilak banatzen zaizkie: bi handiak eta bi txikiak.
Irakasleak panderorekin Piano edo fuerte egingo du eta ikasleek intentsitate horri dagokion gometsa ipini beharko dute.
iturria: suena suena
4. SAIOA
Bueno, hemen intentsitatearekin bukatuko genuke. Aurreko saiotan egin diren jardueren artean aukeraketa bat egin daiteke, eta amaitzeko, ikasle bakoitzak F ala P ikurrak interpretatu beharko du.
Bi orrietan F ala P handiz idatziko dugu (orri batean F eta bestean P) eta ikasleek banaka, nahi duten musika-tresna hartuz, ikurrak interpretatu beharko dituzte.
Abesti hau 4 eta 5 urtekoekin egiteko oso polita da. Proposamen honetan, hiru talde egin ditzakegu (edo nahi ditugunak, gelan ditugun musika-tresnen arabera) eta letrak dion moduan, talde bakoitzak bere txandan jo behar du.
Amaitzeko gela osoak, orkestra handia izango balitz bezala, jotzen du. Egin KLIK irudian!
Altuera landu izan dudanean beti soinua tamainarekin erlazionatu dut; hau da, animalia handi batek soinu grabea egiten du eta txiki batek aldiz, agudoa. Horrela landu izan badut, ez zitzaidan asko konbenzitzen eta aldatu nahi nuen kontzeptua hau izan da: edozein objektu tokiz alda daitekela soinu-altueraren arabera. Bestalde, honek baita prestatuko gaitu soinu-kokapenerako pentagraman (behintzak asmoa hori da!) Hortarako, nituen materialei buelta bat eman diet eta pertsonai bat sortu dut soinu-altuera aurkitzeko lagunduko gaituena. Hau da lantzeko proposamena: 1. SAIOA Bideo hau ikusiko dugu. Bertan Gru-Gru soinu-altueraren arabera, eskailera gora eta behera joango da.
Bideoa ikusi ondoren, bakarrik audioa erabiliko dugu eta txirularen soinuaren arabera gora ala behera mugituko gara. Ondoren, Gru-Grurekin dantza egingo dugu. Hau da bere abestia:
SOINUAK IZAN DAITEZKE GRABEAK KOKATZEN DITUGU AZPI AZPIAN BADIRA BAITA AGUDOAK.
GRU GRU GOIAN GRU GRU BEHEAN (bis) BERRIZ HASTERA, BERRIZ HASTERA.
Ikasleei Gru-Grutxoak banatuko dizikiegu margotu eta moztu ditzaten aurrerago egingo diren jardueretan erabiltzeko. Hori egiten duten bitartean abestia jarri dezakegu.
2. SAIOA
Ikasle bakoitzak bere Gru-Gru eskutan duela, bideoa berriz ikusiko dugu eta abestia baita errepasatuko dugu.
Ondoren, irakasleak enbolo-txirula batez soinu agudoak eta grabeak egingo ditu, eta ikasleek, haien Gru-Gruk eskuetan dutela, gora ala behera jarriko dute. Ariketa hau talde osoak egingo du.
3. SAIOA Azken saio honetan, abestia eta dantzatxoa errepasatzen hasiko gara. Ondoren, Gru-Gruk hegazkinez bidaiatuko du. Aldez aurretik, paperezko hegazkinak prestatuko ditugu (ikasleekin eginez gero saio osoa erabiliko genuke, beste aukera da!) ikasleei banatzeko. Ikasle bakoitzak bere Gru-Gru hegazkinean itsatsiko du. Gelako espazio osoa erabiliz, irakasleak enboloko txirulaz soinuarekin gora-behera ibiliko da eta ikasleek hegazkina gora-behera mugitu beharko dute gelaren espazio osoa erabiliz.
Orain dela urte batzuk istorio honekin topatu nintzen. Jatorrizko izena "Anastasio y la granja" da eta txikiekin soinuaren IRAUPENA lantzeko erabili izan dut.
Suena suena metodoan (Elena Huidobro eta Natalia Villela) agertzen den ipuin bat da eta bermoldaketa egin ondoren bideo honetan euskarazko bertsioa izango dugu.
Nola landu iraupena proposamen honetan?
1. saioa
Ipuina ezagutu ondoren denon artean animalien soinuak imitatuko ditugu txartel hauen bidez:
Soinuekin jolastu eta gero, gela bost taldetan banatuko dugu. Talde bakoitzak txartel bat eramango du egokitu zaion animalian bihurtzeko.
Irakaslea Tomas izango da begiak itxita dituela, eta ikasleek deituko diote aurkitu diezaien. Ipuinean bezala behiak hasiko dira; rolak alda daitezke.
Ondoren, "Tomas baserrian" abestia ikasiko dugu.
Abestia deskargatu dezakezue hemen:
Tomas baserritarra itsua da,
eta animalia guztiak zaintzen ditu.
Nola jakin, nora joan,
nola jakin, nora joan,
ba animalien laguntzaz.
Zaldiak I-I-I
Astoa IA-IA
Behiak MU-MU-MU
Txerriak KURRIN-KURRIN
2. saioa
Ipuina eta abestia gogoratzen dugu eta jolas bat egiten dugu.
Jolas honetarako eta ikasle kopuruaren arabera, animalien hirukoteak edo laukoteak prestatzen ditut ikasleen artean banatzeko.
Ikasleek begiak tapatuta eraman behar dute eta bakoitzari egokitu zaion animaliaren soinua egin behar du; horrela, entzumenaren bidez aurkitu eta elkartu behar dira.
Hauek dira txartelak, aurrekoak bezalakoak baina txikiagoak:
3. saioa
Kanta errepasatzen dugu eta animalien soinuen iraupenari atentzioa ematen diogu.
Konturatzen gara soinu batzuk luzeak direla eta beste batzuk motzak. Azalpenaren ondoren bideo hau ikusiko dugu:
Berriz bideoa ikusten dugu, baina orain ikasle bakoitzari orri zuri bat banatuko zaio. Soinua luzea denean lerro luze bat marraztuko dute, eta soinua motza denean puntutxoak egingo dituzte.
4. saioa
Kantarekin hasten gara eta ekintza honekin bukatzeko, bideoaren audioa berriz erabiliko dugu fitxa hau egiteko. Animalien soinuak ezagutzeaz gain, soinu bakoitzaren iraupena marraztu beharko dute.
Doremi musika bizi web gunean oso jarduera interesgarriak proposatzen dituzte musikako hainbat alderdi jorratzeko: entzumena, kultura musikala eta musika-hizkuntza besteak beste.
Hemen jarriko ditut bi proposamen oso interesgarriak haur-hezkuntzan edo lehenengo mailan egiteko.
Hemengo honetan, tinbre desberdinekin jolastuko gara eta memori moduan bikoteka antolatu beharko ditugu.
Hurrengo honetan, soinu agudo eta grabeak desberdindu beharko ditugu. Mila esker Ana Huarte!
Bideo hau Musicaeducaren udazkeneko ipuinaren egokitzapen bat da. Ipuin hori beti gustatu izan zait Vivaldiren musika ezagutarazteko modurik onena delako, baina erderaz dagoenez ez dugu eskolan erabili.
Nire laguntzaile faboritoen laguntzaz euskaratu dugu eta hemen euskarazko bertsio bat, "etxekoa", aurkezten dugu.
Ipuinaren bidez Vivaldiren lana ezagutuko dugu, baina gauzarik onena musika egitea denez, erritmograma honekin musika-tresnak ere erabiliko ditugu.
Etxean, Guillermo Tellen kondaira eta Rossini konpositorearen musikaz baliatuz, stop motion-eko "pelikulatxo" hau sortu dugu.
Prozesuak lana eman digu pertsonaiak aukeratzen, eszenatokiak marrazten, plastinarekin behar izan ditugun objektuak egiten, baina poliki-poliki joan gara forma ematen istorioari.
Bideo hau sortzeko "premiere" programa erabili dut, baina badago android mobilentzako aplikazio bat oso gomendagarria:
Aplikazio honek muntai sinpleak egiteko aukera eskeintzen du. Bere alde onena da proiektua ordenagailuan gordetzeko aukera eskaintzen duela. Beraz, gelan edo etxean animatu gaitezke istorio laburrak sortzera, sormena landuko dugu eta ziur gure umeak asko disfrutatuko dutela! Hemen PicPac doako bertsioarekin sortutako etxeko bertsio bat:
Interneten aurki ditzakegu oso onak diren baliabideak. Lanak konpartitzea da gure sarea aberasten duen ezaugarririk inportanteena; ezagutza eta metodologia ezberdinak zabaltzeko bidea.
Hemen bideo batzuk bildu ditut erritmoa lantzeko bilduma bat osatzeko. Bideoak gehienbat Musication kanalekoak dira, baita Pedro Moralesenak.