Musika-mintegian Medellin Orkestrako konpositoreen biografiak ezagutu ondoren elkar lanean aritu gara eta Vivaldiren biografia ere euskaraz prest dago. Oraingo honetan, itzulpenean eta ahotsean Irune Urteaga aritu da, eta emaitza itzela izan da. Udaberrian sartuta gaudela aprobetsatuz maila batzutan bideo hau hasi gera ikusten.
Umeei zuzendutako konpositoreen biografiak bideo-formatoan bilatzen nengoela, altxor honekin egin dut topo. Medellineko orkestrak (Kolonbia) familientzako kontzertu pedagogikoak eskeintzen ditu hainbat musikari handiei buruz: Mozart, Prokofiev, Beethoven eta Bach, besteak beste. Kontzertu horietan Javier Covok ilustratzaileak zuzenean marrazten du kontalaria eta orkestrarekin batera eta gendeari kontzertu horien berri emateko bideo-laburpen batzuk sortu dituzte. Beethovenena izan da egin dudan aurkikuntza eta hainbeste gustatu zait euskaratzera animatu naizela. Hementxe uzten dizuet, espero gustuko izatea!
Felix Mendelsson konpositore alemaniar bat izan zen, eta bere ahizpa Fanny bezala, ume prodigioa. Hamaika urtekin piano eta biolinarako hirukote eta sonata bat idatzi zituen.
"Uda gau bateko ametsa" William Shakespearek idatzitako komediarik ospetsuena da eta Felixek bere nerabezaroan obra hau irakurri ondoren harentzako obra-musikal bat idaztea erabaki zuen. 17 urte zituela obra honentzakoObertura bat konposatu zuen. 17 urte beranduago Prusiako enperadoreak antzerki-lan horrentzako musika osoa idaztea enkargatu zion eta Felixek musika-lan horri osotasuna eman zion: Oberturatik aparte, beste hamabi mugimendu gehiago idatzi zituen orkestrako atalak zein ahotsarenak tartekatuz. Hauetatik guztietatik ezagunen diren mugimenduak hauek dira: Scherzo, Marcha Nupcial, Intermezzo eta Nocturno. Ipuin labur honetan ezagutuko duzue Shakesperen istorioa, baita Mendelssonhnek idatzitako musikaren erakusketa bat.
MUSICAEDUCAk oso material politak ditu haur-hezkuntzan erabiltzeko. Kasu honetan, haien ipuina "Gigantes y enanos" euskaratu dut soinuaren intentsitatea lantzeko. Material hau SUENA SUENA metodoan (Elena Huidobro eta Natalia Velilla) agertzen da. Metodo honetako ideiak hartuta, jarraian komentauko dizuet nola lantzen dudan: 1. SAIOA Erraldoiak eta ipottaren ipuina entzuten dugu. Bideo honetan Kabalevskyren "Komedianteen martxa" erabiltzen da Fuerte eta Pianoren arteko desberdintasunak lantzeko.
Ipuina ikusi ondoren jolas bat egingo dugu. Panderorekin, piano jotzen dugunean ikasleak pikotxean ibiliko dira; fuerte jotzean aldiz, erraldoiak bihurtuko dira zutik jarriz eta besoak goraka luzatuz ahalik eta gehien. Denbora badugu, saioa amaitu dezakegu Erraldoi eta ipotten abestiarekin (abestia suena suena metodoan agertzen da, hau da euskaraz egin dudan bertsioa).
2. SAIOA Ipuina berriz entzungo dugu eta bukatzean Kabalevskyren musikarekin lana egingo dugu. Kasu honetan bi talde egingo ditugu: bat ipottarena eta bestea erraldoiarena. Beraiek aukeratzen dute zer izan nahi duten. Gelako eremu bat markatuko dugu erraldoien gaztelua izateko, eta beste bat, ipotten perretxikoak izateko. Arau inportante bat: erraldoiak gazteluan dauden bitartean LO egongo dira. Gainera gogoratu beharko dute OSO MOTELAK direla, eta ezin dutela korrikarik egin; hau da, ezingo dute ipottak harrapatu INOIZ. Komedianteen martxa HEMEN KLIK EGINEZ.
Bukatzean eta denbora badugu, abestia errepasatuko dugu. 3. SAIOA Abestiarekin hasiko gara eta musika-tresnak erabiliko ditugu. Pultsua markatuko dugu eta abestiak fuerte jotzen badut esaten duenean, fuerte joko dugu eta piano jotzen badut denean, ahalik eta suaben egingo dugu.
Gogoaren arabera aurreko saioetako jolasak errepikatu ditzakegu (normalean ipuin hau piiiiiiila bat gustatzen zaie eta askotan eskatzen dute erraldoi eta ipotten jolasa errepikatzea)
Bestela, fitxa hau egin dezakete. Ikasle bakoitzari fitxa emateaz gain lau gomets biribilak banatzen zaizkie: bi handiak eta bi txikiak.
Irakasleak panderorekin Piano edo fuerte egingo du eta ikasleek intentsitate horri dagokion gometsa ipini beharko dute.
iturria: suena suena
4. SAIOA
Bueno, hemen intentsitatearekin bukatuko genuke. Aurreko saiotan egin diren jardueren artean aukeraketa bat egin daiteke, eta amaitzeko, ikasle bakoitzak F ala P ikurrak interpretatu beharko du.
Bi orrietan F ala P handiz idatziko dugu (orri batean F eta bestean P) eta ikasleek banaka, nahi duten musika-tresna hartuz, ikurrak interpretatu beharko dituzte.
Orain dela urte batzuk istorio honekin topatu nintzen. Jatorrizko izena "Anastasio y la granja" da eta txikiekin soinuaren IRAUPENA lantzeko erabili izan dut.
Suena suena metodoan (Elena Huidobro eta Natalia Villela) agertzen den ipuin bat da eta bermoldaketa egin ondoren bideo honetan euskarazko bertsioa izango dugu.
Nola landu iraupena proposamen honetan?
1. saioa
Ipuina ezagutu ondoren denon artean animalien soinuak imitatuko ditugu txartel hauen bidez:
Soinuekin jolastu eta gero, gela bost taldetan banatuko dugu. Talde bakoitzak txartel bat eramango du egokitu zaion animalian bihurtzeko.
Irakaslea Tomas izango da begiak itxita dituela, eta ikasleek deituko diote aurkitu diezaien. Ipuinean bezala behiak hasiko dira; rolak alda daitezke.
Ondoren, "Tomas baserrian" abestia ikasiko dugu.
Abestia deskargatu dezakezue hemen:
Tomas baserritarra itsua da,
eta animalia guztiak zaintzen ditu.
Nola jakin, nora joan,
nola jakin, nora joan,
ba animalien laguntzaz.
Zaldiak I-I-I
Astoa IA-IA
Behiak MU-MU-MU
Txerriak KURRIN-KURRIN
2. saioa
Ipuina eta abestia gogoratzen dugu eta jolas bat egiten dugu.
Jolas honetarako eta ikasle kopuruaren arabera, animalien hirukoteak edo laukoteak prestatzen ditut ikasleen artean banatzeko.
Ikasleek begiak tapatuta eraman behar dute eta bakoitzari egokitu zaion animaliaren soinua egin behar du; horrela, entzumenaren bidez aurkitu eta elkartu behar dira.
Hauek dira txartelak, aurrekoak bezalakoak baina txikiagoak:
3. saioa
Kanta errepasatzen dugu eta animalien soinuen iraupenari atentzioa ematen diogu.
Konturatzen gara soinu batzuk luzeak direla eta beste batzuk motzak. Azalpenaren ondoren bideo hau ikusiko dugu:
Berriz bideoa ikusten dugu, baina orain ikasle bakoitzari orri zuri bat banatuko zaio. Soinua luzea denean lerro luze bat marraztuko dute, eta soinua motza denean puntutxoak egingo dituzte.
4. saioa
Kantarekin hasten gara eta ekintza honekin bukatzeko, bideoaren audioa berriz erabiliko dugu fitxa hau egiteko. Animalien soinuak ezagutzeaz gain, soinu bakoitzaren iraupena marraztu beharko dute.
Apaiza ehiztari bat omen da. Behin meza ematen ari zela deabrua agertu zitzaion erbi itsuran, eta haren atzetik abiatu zen. Zigorrez munduan zehar omen dabil ez pake une, ez atseden, bere txakurrak atzetik dituela.
Hemen dugu Mitoen Sinfoniaren hirugarren kondaira.
Emakumezko gorputza duten izaki hauek oso ederrak dira, baina oinen ordez antzara oinak dituzte. Ederrak badira baita arriskutsuak eta beldurgarriak. Ezagutu nahi al duzue Lamiaren kondaira? Tartalon bezala, Francisco Escuderoren musika entzungo dugu kondaira honetan. Betiko moduan, ilusio handiz prestatu dut eta benetan disfrutatzea espero dut!
Peru eta otsoa, Sergi Prokopiev idatzitako ipuin musikal bat da. Baina ipuinari buruz hitz egin baino lehen, kontatu nahi dizuet ipuin hau idaztearen zergaitia.
Horretarako, Errusian kokatu behar gara, 1936. urtean. Garai honetan bazegoen emakume bat NATALIA SATZ izenekoa Moskuko Umeentzako Antzerkiaren sortzailea izan zena. Antzerki honen helburua arteak umeengan zabaltzea zen etorkizuneko publiko aditua bihur zitezen. Errusian kultura asko-asko zaintzen zen. Beraz, Natalia Satzek haien arteko adiskidetasuna aprobetsatuz, Prokopieferi eskatu zion mesedez ipuin musikal bat idaztea adin guztiko umeek orkestrako musika ezagutu zezaten; eta hori gertatu zen 1936.ean.
Prokopiefek, lau egunetan ipuin musikal zoragarri hau asmatu zuen eta ipuinaren pertsonaiak musika-tresnetan transformatu zituen. Nola? Pertsonai bakoitzari musika-tresna bat egokituz:
Musikalan hau Peer Gynten abenturetan oinarrituta dago. Peer sormen handiko mutila da, baina baita arroa eta zuhurra ere. Egun batean Ingrid ezagutzen du herriko festa batean eta zeharo maitemintzen da. Ingridek aldiz, Peer baztertzen du ez zaiolako batere gustatzen haren arrokeria eta diruzalekeria. Peer, tristuraz josita, basora abiatzen da eta bertan dagoela, printzesa omen den neska eder batekin topatzen da. Neskak bere erreinura joateko gonbidapena luzatzen dio dirua eta ospea lortuko duelaren engainuarekin, eta Peerek, liluratuta, onartzen du. Halere, iristen direnean izutzen da konturatzen denean erreinu hori trollez betetako kobazulo bat dela! Noski neska printzesa dela, kobazulo horretako erregearen alaba delako!! Trollek Peer ikustean pozez zoratzen jartzen dira eta haiekin betiko gelditzea nahi dute. Peer, ahal duenean larrialdi hartatik ihes egitea erabakitzen du. Lortuko ote du kobazulotik ateratzen? Goazen bideoa ikustera!
"Mendiko erregearen kobazuloan"Peer Gynt suitearen laugarren eta azken mugimendua da. Musika lan honen egilea Edvard Grieg izan zen, norvegiarra eta erromantizismo musikalaren ordezkaria. Bere musika-lanetan norvegiako herri-doinuak erabiltzen zituen. Griegek"Peer Gynt"en suitea 1876 idatzi zuen.
Hiru MUSIKOGRAMA uzten dizkizuet entzunaldia biribiltzeko. Lehenengoa bemola musika-blogakoa da, bigarrena Musication kanalekoa eta hirugarrena ez dakit norena den... norbaitek baleki informazioa eskertuko nioke!
1876. urtean serbiarrak Inperio Otomanoren kontra altzatu
ziren. Errusiar asko haien lagun eslabiarrak laguntzeko asmoz, borroka horretan
parte hartu zuten. Halere, gerra hori turkiarrek oso erraz irabazi zuten.
Gauzak horrela, Rubinsteinek Tchaikovsky konpositoreari eskaera bat egin zion: eroritako errusiar
boluntarioak laguntzeko ea ongintzazko kontzertu bat konposatu ahal izango zuen.
Tchaikovsky maisuak, baietz esan zion eta 5 egunetan "Martxa Eslabiarra" idatzi zuen.
Sarrera honen ostean, aurkeztuko dizuet nire "Martxa Eslabiarra"ren bertsio partikularra.
Errusiar landetan oinarrituta egon beharrean, martxa honi beste kokaleku bat
eman diot: Hang-Yanen mundua.
"Hang Yan eta zaldi magikoa" ipuinean oinarrituz, istorio hau sortu dut, "Martxa Eslabiarra" erabiliz:
Bideoan kontatzen den istorioa ipuin honetan oinarrituta dago:
Bideo hau Musicaeducaren udazkeneko ipuinaren egokitzapen bat da. Ipuin hori beti gustatu izan zait Vivaldiren musika ezagutarazteko modurik onena delako, baina erderaz dagoenez ez dugu eskolan erabili.
Nire laguntzaile faboritoen laguntzaz euskaratu dugu eta hemen euskarazko bertsio bat, "etxekoa", aurkezten dugu.
Ipuinaren bidez Vivaldiren lana ezagutuko dugu, baina gauzarik onena musika egitea denez, erritmograma honekin musika-tresnak ere erabiliko ditugu.
Etxean, Guillermo Tellen kondaira eta Rossini konpositorearen musikaz baliatuz, stop motion-eko "pelikulatxo" hau sortu dugu.
Prozesuak lana eman digu pertsonaiak aukeratzen, eszenatokiak marrazten, plastinarekin behar izan ditugun objektuak egiten, baina poliki-poliki joan gara forma ematen istorioari.
Bideo hau sortzeko "premiere" programa erabili dut, baina badago android mobilentzako aplikazio bat oso gomendagarria:
Aplikazio honek muntai sinpleak egiteko aukera eskeintzen du. Bere alde onena da proiektua ordenagailuan gordetzeko aukera eskaintzen duela. Beraz, gelan edo etxean animatu gaitezke istorio laburrak sortzera, sormena landuko dugu eta ziur gure umeak asko disfrutatuko dutela! Hemen PicPac doako bertsioarekin sortutako etxeko bertsio bat:
Kantak eta ipuinak oso lotuta daude. Esan dezakegu, kantak ipuin labur musikatuak direla, baina askotan hain laburrak direnez kontatzen dutenari buruz gehiago jakiteko beharra suertatzen digutela.
Badago abesti bat "Mari Txindoki" deitzen dena (Elkar metodokoa) eta txikiekin egiten asko gustatzen zaidana, Mariren irudiara gerturatzen gaitula. Kantak horrek Mariri buruz kontatzen diguna osatzeko bilatu dut interneten ea ipuinen bat topatzen nuen etaKoldo Alijostesen web-orriarekintopatu naiz. Hortxe, euskal mitologiari buruzko kondaira asko daude, berak sortutako testuz eta bideoz beteta. Oso polita eta bikainekoa da!
Koldo Alijostesen bideoan oinarrituz Mariri buruzko bideotxo hau prestatu dut irudi desberdinekin eta aprobetsatuz, kantaren doinua ere entzun daiteke.
Bideoa ikusi ondoren, iritsiko zaigu kanta ikasteko momentua.
Fitxa Lourdes Leal laguntzarekin prestatu dut eta Elkar-ren bertsioa ez zaidanez gustatzen, beste hau egiten dugu. Luzeagoa da eta gorputz-perkusioa edo koreografia bat egiteko aukera ematen digu.
Orain dela urte batzuk aukera paregabea izan nuen Berritzegune Nagusiaren laguntzarekin proiektu bat aurrera eramateko. Francisco Escudero konpositorearen mendeurrena zela eta, hari buruzko unitate didaktiko bat argitaratzeko aukera suertatu zitzaidan eta ilusioz, horri ekin nion. Ikasturteak pasa ahala eta gelan izandako esperientziaz baliatuta, proiektu hori berritu dut eta Webquest formatora pasa dut. 4. mailan egiteko pentsatuta dago. Bihotzez konpartitzen dut eta erabilgarria izan dadila espero dut, konpositore honek utzitako musika-lan hau euskal kulturarako altxor bat delako.
Storybird ipuinak sortzeko aplikazioa da. Etxekoekin probatu dut eta asko gustatu zaigu. Ingelesez egon arren oso intuitiboa da. Hemen utziko dizuet tutoriala, baina egia esanda, nik ez dut ezta begiratu ere egin. Askotan gauza horietarako ez dut pazientzia handirik izaten eta zuzenean hasten naiz probatzen. Sortu duguna utziko dizuet, ez da batere zaia izan eta oso ondo pasatu dugu! Probatzera animatu zaitezte!