Orain dela denbora bat, Donostiako Orfeoiak eta Euskadiko Orkestrak eskeinitako kontzertu batean, berriz Baga, biga, higa bertsio sinfonikoa entzuteko aukera izan nuen. Eta buuufff!!! oilo ipurdi jarri zitzaidan!! Gure Mikelen ordez abeslari batek haren papera hartu zuen eta bene-benetan bazidurien Mikel gurekin zegoela. Ikaragarri benetan!
Horren ostean, musika-lan hori geletara eramateko gogo izugarri piztu zitzaidan eta Mikel Laboaren kontzertu hori bilatu ondoren lanean jarri nintzen. Gure eskolan poxpolina jotzen dugunez poxpolinarako bertsio bat prestatu dut, baina txirula jotzaileentzat ere beste bat sortu dut. Bat eginda, moldaketa txiki batzuk baino besterik ez nituen egin behar.
Haizezko tresnaz gain, triangelua, plaka-instrumentuak eta kaxa ala kuboak erabiltzeko pentsatuta dago. Egitekotan, espero dut asko disfrutatzea!
Haizezko tresnaz gain, triangelua, plaka-instrumentuak eta kaxa ala kuboak erabiltzeko pentsatuta dago. Egitekotan, espero dut asko disfrutatzea!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zerbait komentatu nahi duzu?