Ahotsa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ahotsa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

abuztua 28, 2016

Kantu polifonikoa. Zer da?

Kantu polifonikoa eztarri-kantua bezala ere ezagutzen da. Faringe eta ahoaren artean sortzen den dirdiraren ondorioz gertatzen da. Teknika hau menperatzen dutenek bi soinu edo gehiago sor ditzakete.

Batez ere Erdiko Asiako musika herrikoian topatzen da (Errusiako "Tuva", Mongolia, Tibet, Uzbekistan eta Kazajistan), baina Europako eta Afrikako zenbait eskualdetan ere aurki dezakegu.
Kantu-mota hau musika-tresna sinplez lagunduta dago eta geografia horietako giro naturala irudikatzeko erabiltzen da. Harrigarria da!

Lehenengo bideoan Anna-Maria Hefele topatuko dugu eta oso ondo azalduko digu kantu honek zertan datzan!

azaroa 16, 2015

Giza-ahotsen sailkapena.

Giza-ahots desberdinak ezagutzeko eskema hau proposatzen dizuet. Hiru taldetan sailkatuko ditugu:

  • Gizonezko ahotsak
  • Emakumezko ahotsak 
  • Umeen ahotsak

apirila 07, 2015

Ahotsa nola sortzen da?

Galdetu diozue noizbait zuen buruari ea zergatik pertsona batzuk oso ondo abesten duten? ea zergatik beste batzuk askotan afonikoak egoten diren? ea zergatik beste batzuk ezin duten ongi abestu? 
Erantzun ohikoena izaten da gure ahotsa berezkoa dela, hau da, jaio garen momentutik horrela egokitu zaigula eta punto. Halere, ahotsa ondo zainduz gero, egokitu eta hobetu daiteken zerbait da; beraz, ahots guztiak ederrak izan daitezke LANTZEN eta HEZITZEN badira.

Aurkezpen honen bidez erakutsi nahi dizuet zeintzuk diren gure gorputzean aktibatzen diren sistemak hitz egiten dugunean. Horiek ezagutzen baditugu, ahots-teknika lantzeko garaian emaitza hobeagoak lortuko ditugu.

Baina aipatu dizuedan ahots-teknika ez da egun batetik bestera lortzen den zerbait; horretarako praktikatu eta praktikatu egin beharko genuke emaitzak lortzeko. Hori kirolariek oso ondo dakite, entrenatu gabe ez dago emaitzarik!

Beherago laburbilduko dizuet zer gertatzen da gure gorputzean hitz egiten dugunean.



Zer gertatzen da gure gorputzan hitz egiten dugunean?
  • Ahots-sokek bibratzen dutenean sortzen da ahotsa. Horiek irekitzen direnean airea sartzen da, eta soinua ekoizten dugunean horiek elkartzen dira bibratuz.
  • Harizko musika-tresnetan bezala, sokak zenbat eta teinkatuago egon, soinua gero eta agudoagoa da.
  • Hori guztia laringean gertatzen da; beraz, laringea ahotsaren organorik inportanteena da.
Iturria: musikakueto
  • Ahotsaren jatorrian hiru fase bereizten dira: 
    1. Biriketatik datorren airearen hartze eta botatze prozesuan diafragma, toraxeko barrunbea eta abdomeneko giharrek hartzen dute parte; hori arnakesta prozesua da.
    2. Laringean dauden ahots-sokek soinu egokia sortzeko erabat itxita egon behar dute. Afonia dugunean ez dira erabat ixten, eta aire pixka bat filtratu egiten da.
    3. Soinua eztarrira, sudurrera eta ahora bidaltzen denean resonantzia eta bolumena irabazten du. 
Iturria: musikakueto






Orain gorputzeko hiru sistemak martxan jarriko ditugu abesti honekin: AKAI HANA