Nahiz eta etxetik ezin atera, jarduera sorta bat proposatzen dizuet udaberriari ongietorria emateko. Jarduera hauek eskolako txikiengan pentsatzen sortu baditut ere, animatzen den edonork probatu ditzake. Lau jarduera dira: hiru bideo eta laugarrena, jolas interaktibo batzuk.
Lehenengo bideoa ipuina da. Zenbat gauza gertatzen dira udaberrian!
Bigarren bideoa erritmograma bat da. Eskolako tresnak ez ditugunez, etxean daukagun edozein materiala erabili dezakegu erritmoa eramateko. Hau da nire proposamena:
Loretxoak: plastikozko botila eta goilara bat elkarren artean perkutitzeko.
Txoriak: lapiko txikia eta goilara.
Tximeletak: bi zartagin tapak txindata moduan erabiltzeko.
Hirugarren bideo honetan esku jolas bat proposatzen dizuet.
Eta azkenik jolas hauek egin ditzakezue.
Bihotzez, espero dut Vivaldiren udaberriarekin disfrutatzea!! Besarkada bat.
Ah ze egoera bizitzen ari garen, bihotzez espero dut ondo egotea! Egun hauetan espiritua alaitzeko asmoz sortu ditut "Maitetxo" abestia lantzeko hiru bideo.
Euskal Herrian kanta hau ezagutzen dugu Argoitia nebarrebei esker, baina jatorriz kanta eskoziarra da,Bring back my bonnie to meizeneko kanta herrikoia. Ingelesez bertsio asko dauden arren, euskaraz nik dakidala ez daude asko. Sortu dudana espero dut gustuko izatea eta gozatzea. Lehenengo bideoan nik abesten dut (ahotsa); bigarrenean aldiz, isil-isilik egongo naiz zuen txanda baita (karaokea); eta azkenengoan gorputz perkusioa egiteko proposamen bat prestatu dizuet.