Pokemon kartekin proiektu bat burutuko duzue.
Pokemon jolasaren ezaugarrietako bat pertsonaiak fase desberdinen zehar eboluzionatzen doazela da:
- BÁSICO
- FASE 1
- FASE 2
Beraz, ideia hori hartuta, orkestrako musika-tresnak izango dira sortuko ditugun Pokemon karten protagonistak eta haien eboluzioa ikertuko duzue.
Hemen uzten dizuet adibide bat:
Erasoak zuek asmatuko dituzue, baina instrumentuen ezaugarriak ipini beharko dituzue.
Kontutan hartu "básico"en erasoak ezin dira oso minzgarriak izan (10-30 PV). Mina fasetan zehar handitzen joango da.
Eta hau guztia nola egingo duzue? Hemen pauso guztiak azalduko dizkizuet:
1. PAUSOA
Zerrenda honetatik instrumentu bat aukeratuko duzue:
AUKERATZEN DUZUENEAN, INSTRUMENTUAREN ARGAZKIA ORDENAGAILUAN GORDE.
Orain, zuen instrumentuaren aitzindaria, zaharrena, bilatu beharko duzue. Zaharren hori BÁSICO izango da.
Instrumentuen web-orrialdean bilatu galdera hau eta gainean klikatu: "Zein da haren aitzinetakoa?"
GORDE ORDENAGAILUAN INSTRUMENTUEN ARGAZKIAK
Bi edo hiru karta gorde badituzue, aurrera jarraitu zaitezte!
2. PAUSOA
Pokemon kartak hasiko zarete egiten "My Poke card" aplikazioa erabiliz. Jarri beharrekoa beherago azaltzen dizuet, beraz beti hementxe duzuen tutoriala jarraitu beharko duzue.
1- "Tu criatura"
Typo: RAYO (sokazko instrumentuak)
LUCHA (haize-egurrezko tresnentzak)
METÁLICA (haize-metalezko tresnentzak)
Serie: "Primera generación" izan ezik beste edozein
Nombre: musika-tresnaren izena + PV (bizitza-puntuak)
Imagen JPG de tu criatura: Seleccionar archivo (ordenagailuan gordeta dauzkazuen musika-tresnak) + Upload
2- "Evolution"
Nivel de evolución: Básico (instrumentu zaharrena)
Fase 1(hurrengoa)
Fase 2 (instrumentu modernoena)
a) eta b) pausoak Fase1-ean eta Fase 2-an egiteko dira. BÁSICOan ez dira egin behar.
a) Evoluciona de: bere aurrekoaren izena
b) Imagen jpg de tu evolución: aurrekoaren irudia
3- Ataque 1 / Ataque 2:
Asmatu eraso baten IZENBURA, egingo duen mina eta erasoaren azalpena.
4- Comentarios y ilustrador
Comentarios: Instrumentuaren ezaugarriak (Musika Tresnen web orrialdetik kopiatu eta itsatsi. Goiko zerrendan klikatzen baduzue web horretara iritsiko zarete).
Ilustrador: zuen izenak.
Guzti honekin zuen karta prest egongo da. Orain zer egin?
Jarri sagua kartaren gainean eta eskuineko botoia sakatuz aukeratu guardar imagen como eta ordenagailuan gorde.
Pokemon karta bukatuta dagoenean CLASSROOMetik bidaliko didazue.