Horrela landu izan badut, ez zitzaidan asko konbenzitzen eta aldatu nahi nuen kontzeptua hau izan da: edozein objektu tokiz alda daitekela soinu-altueraren arabera. Bestalde, honek baita prestatuko gaitu soinu-kokapenerako pentagraman (behintzak asmoa hori da!)
Hortarako, nituen materialei buelta bat eman diet eta pertsonai bat sortu dut soinu-altuera aurkitzeko lagunduko gaituena. Hau da lantzeko proposamena:
1. SAIOA
Bideo hau ikusiko dugu. Bertan Gru-Gru soinu-altueraren arabera, eskailera gora eta behera joango da.
Bideoa ikusi ondoren, bakarrik audioa erabiliko dugu eta txirularen soinuaren arabera gora ala behera mugituko gara. Ondoren, Gru-Grurekin dantza egingo dugu. Hau da bere abestia:
SOINUAK IZAN DAITEZKE GRABEAK
KOKATZEN DITUGU AZPI AZPIAN
BADIRA BAITA AGUDOAK.
GRU GRU GOIAN
GRU GRU BEHEAN (bis)
BERRIZ HASTERA,
BERRIZ HASTERA.
KOKATZEN DITUGU AZPI AZPIAN
BADIRA BAITA AGUDOAK.
GRU GRU GOIAN
GRU GRU BEHEAN (bis)
BERRIZ HASTERA,
BERRIZ HASTERA.
Ikasleei Gru-Grutxoak banatuko dizikiegu margotu eta moztu ditzaten aurrerago egingo diren jardueretan erabiltzeko. Hori egiten duten bitartean abestia jarri dezakegu.
2. SAIOA
Ikasle bakoitzak bere Gru-Gru eskutan duela, bideoa berriz ikusiko dugu eta abestia baita errepasatuko dugu.
Ondoren, irakasleak enbolo-txirula batez soinu agudoak eta grabeak egingo ditu, eta ikasleek, haien Gru-Gruk eskuetan dutela, gora ala behera jarriko dute. Ariketa hau talde osoak egingo du.
3. SAIOA
Azken saio honetan, abestia eta dantzatxoa errepasatzen hasiko gara. Ondoren, Gru-Gruk hegazkinez bidaiatuko du.
Aldez aurretik, paperezko hegazkinak prestatuko ditugu (ikasleekin eginez gero saio osoa erabiliko genuke, beste aukera da!) ikasleei banatzeko. Ikasle bakoitzak bere Gru-Gru hegazkinean itsatsiko du.
Gelako espazio osoa erabiliz, irakasleak enboloko txirulaz soinuarekin gora-behera ibiliko da eta ikasleek hegazkina gora-behera mugitu beharko dute gelaren espazio osoa erabiliz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zerbait komentatu nahi duzu?