BatuArte etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
BatuArte etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

urria 08, 2024

BatuArte. Ikas-egoerak.

BatuArteren helburuetako bat da musika-irakasleek ematea arte-hezkuntzaren arloa bere osotasunean, arteetatik gertuen gaudenak garelako. Gure konpromisoa da arteen hezkuntza proiektu artistikoen bidez egituratzea eta lehentasuna ikas-egoerak sortzea izan da. Ikas-egoera horietan, beste arlo batzuekiko diziplinartean emanez, arte-hezkuntza eta gure kulturaren transmisioa lehen hezkuntzan bermatuta dagoela ziurtu nahi dugu. Poztasunerako, ikastetxe batzuetan hasi dira horrelako apustua egiten eta espero dugu geroz eta ikastetxe gehiagora iristea.

Artea ardatza moduan duten lehenengo ikas-egoerak bildu ditugu biltegi honetan, hauetako batzuk BatuArte kideak sortutakoak eta beste batzuk beste musika-irakasle sortutakoak. Gehienak 3. zikloan erabiltzeko dira, batzuk osatuak, beste batzuk osatzeko prozesuan.

Zer deritzozue? Animatu eta komentatu, FeedBacka oso inportantea da!



maiatza 05, 2024

Arte Hezkuntza berpiztu!

"BATUARTE. Musikatik Arte Hezkuntzara" leloa duen proiektua azaroan martxan jarri genuen eta orain proiektu honen helburuak eta justifikazioa definitu ditugu.

IKASTETXETAN ARTE HEZKUNTZA BERPIZTU NAHI DUGU musikak, arteak eta kulturak behar duen tokia berreskuratu dezaten. Estamentu asko barne hartzen dituen proiektua da: familiak, irakasleak, elkarteak, musikariak edota artearen lotuta dagoen edozein pertsona edo eremua. 

Gurekin bat egiten baduzue mesedez SARTU HEMEN eta atxikimendua eman! Zuen atxikimendua (sinadura bat da) ezinbestekoa dugu aurrerapausoak eman ahal izateko.

azaroa 19, 2023

Musikatik Arte Hezkuntzara: BatuArte

Pasa den ekainean irakasle talde bat bildu ginen musika-hezkuntzak gaur egun bizi duen egoera larriari buruz eztabaidatzeko eta musika-irakasle guztien iritziak eta esperientziak ezagutzeko galdetegia bat sortzea erabaki genuen, musika-hezkuntzaren egungo egoeraren diagnostiko bat egin ahal izateko.

Hilabete horren bukaeran LHko ikastetxe publikoetara agurra eta galdetegia bidali genuen eta irailean, geroz eta irakasle gehiagotara iristeko Telegram kanal bat sortu genuen galdetegi hori ahalik eta gehien zabaltzeko .

Ondorioztatu dugu Arte Hezkuntzak eta, musika irakasgaiak zehazki, ezin diola erantzun gaur egun curriculumak eskatzen duenari eta gainera, espezialistak garen bezala, ikusten dugu kulturaren transmisioa legez behar den bezala ez dugula bermatzen gaur egun indarrean dagoen plantamenduarekin; arte hezkuntza bi irakasgaietan banatzea: plastika eta musika.

Eraldaketa egiteko unea iritsi dela uste dugu eta hori bideratzeko lantalde eragile bat sortu dugu BatuArte izenekoa "Musikatik Arte Hezkuntzara" leloa duena eta musika espezialista erdigunean jartzen duena Arte Hezkuntzaren arduradun osoa bihurtzeko.

Web-orri bat sortu dugu eta bertan galdetegiaren emaitzak, lantaldearen partaideen izenak, estatuan gauzatzen ari diren antzeko ekimenei buruzko informazioa eta gauza gehiago bildu ditugu. 

Ezinbestekoa dugu gendea gurekin lantaldean parte hartzea; beraz, gai honekiko motibazioa eta gogoa baduzu animatu nahi zaitut gure lantaldekoa izateko. Harremanetarako emaila web-orrian duzu. 

ANIMATU ETA SARTU, ZURE LAGUNTZA BEHAR BEHARREZKOA DA. Sare bat sortzeko unea iritsi da, gure bakardadea albo batean utzi behar dugu behingoz.  

Bukatzeko, gure lantaldearen AZKEN BERRIAK jasotzeko  Telegrameko difusio kanal bat sortu dugu BATUARTE BERRIAK izenekoa. HARPIDETU eta ez galdu ezer ez!