3. Maila etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
3. Maila etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

azaroa 22, 2020

Goilarak bihurtu musika-tresna!

Gaur Santa Zezilia da, musikarien eguna, eta zuekin konpartitu nahi dut iritsi zaidan oparitxoa. Ze pozik jarri naizen, mila esker Nadet bideoa bidaltzeagatik! 

Bideo-tutorial bat da, non oso modu errazan azaltzen da nola bihurtu edozein goilara mota musika-tresna. Bakarrik hiru material behar ditugu: 

  • Tamaina berdineko goilarak
  • Zelo edo zinta isolatzailea
  • Orri bat A4 tamainakoa.

Probatu dut eta hemen duzue emaitza. Nire kasuan, goilaren formagatik, bi orri erabili behar izan ditut oso inportantea delako goilaren tartean hutsune bat egotea.

                   

Animatzen bazarete, etxean egin eta eskolara ekarri, erabiliko ditugu erritmogramak egiten ditugunean!

martxoa 31, 2020

Aitor Ikastolan kantuz.

Kaixo familia eta lankide estimatuak!

Musikaren bidez elkarren artean egoteko proposamena hemendik ere partekatzen dizuet. Animatu parte hartzera!




martxoa 20, 2019

Ostinatoa

Eskema musikal baten etengabeko errepikapenean datza ostinatoa. Batzutan errepikatzen dena melodia zati bat izan daiteke ala erritmo bat; besteetan melodia eta erritmoa nahastuta izan daitezke ostinatoa osatzen dutenak. Abesti ospetsu honetan oso ongi antzeman dezakegu ostinatoa. Hasieran agertzen da eta abesti osoan zehar luzatuko da.





Orain gure txanda iritsi da eta musika-tresnak hartuta ostinato erritmiko batzuk praktikatuko ditugu bideo honi esker!

urria 31, 2018

otsaila 27, 2018

Unibertsolariak

Txanela metodoko kanta hau asko gustatzen zait eta 3. mailan landuko dugu. 
Hemen audioa uzten dizuet eta fitxatxo bat. Deskargatu nahi baduzue, irudiaren gainean kilkatu.




martxoa 07, 2017

"Na bahia Tem". Brasilgo kanta.

Kanta hau 3. mailan egingo dugu. Brasilgoa da eta doinua erraza eta polita dauka. Abesteaz gain, edalontzi jolas bat ikasiko dugu kantari laguntzeko.


iraila 11, 2016

Erritmograma: "Batuka"

Erritmoa lantzeko ariketa hau erabiliko dugu lehenengo egunetan errepasatzeko. Bai gorputzarekin bai perkusio txikiko tresnekin egin dezakegu. 


maiatza 26, 2016

SIOUX kanta indiarra

Kanta honekin galdera-erantzunaren egitura lantzen da. Abestia ostinato erritmiko erraz batekin laguntzen dugu (guk plastikozko kubo batzuk erabili ditugu danbor moduan). Baina erraza dirudi arren, gauzak konplikatzen dira aldi berean kantatu eta jo behar dugunean. Gainera oso adi egon behar dugu bai ongi intonatzeko, bai tokatzen zaigun momentuan kantatzen hasteko! 



urtarrila 13, 2016

Agate Deuna

Baliabide honetan Santa Ageda bezperan erabiliko dugun materiala aurkituko duzue. Bertan, letra musikarekin batera landu dezakegu eta margotzeko marrazkiak ere topa ditzakegu.



Agurtzane Goitiak prestatutako material zoragarri hau erabil dezakegu informazioa sakontzeko.




iraila 25, 2015

Plaka-instrumentuekin jotzeko kanta: "Arrantzalea".

Haur-kanta ezagun honek, baditu bitarte melodiko errazak. Horiek aprobetsatuz, plaka-instrumentuekin jo ahal izateko moldaketa hau sortu dut. 

Estreinatuko dutenak 3. mailako musikari txikiak izango dira!


maiatza 26, 2015

Erritmoak lantzeko baliabide mailakatua

Marizulo musika-bloggean erritmoak lantzeko baliabide hau topatu dut. Asko gustatu zait, erritmoak imitazioaren bidez lantzen dira, hau da, lehenengo irakasleak egiten du, eta ondoren ikasleek errepikatzen dute. Maila errazatik hasita zailtasuna handitzen joaten da.



maiatza 15, 2015

Pianoa jotzen ordenagailuan

Kaixo!
Beste blogeetan kuxkuxeatzen, aplikazio zoragarri hau aurkitu dut. Pianorako musika-lan klasikoak jotzeko aukera ematen du. 
Musika-lana ezagutzen badugu, gure ordenagailuaren teklatuan erritmoa eraman behar dugu soilik. Beraz, musika-klasikoa ezagutzeaz gain, erritmoa praktikatu dezakegu. Zein animatzen da?


martxoa 14, 2015

Back in Black gero eta hobeto!

Ikaragarria musikaetaeuskara blogeko irakaskeak egin duen lana. Niri behintzat pila bat gustatu zait nola geratu zaion! Zuei zer iruditzen zaizue? 


martxoa 07, 2015

Erritmograma "Back in Black" (AC/DC)

Interneten salseatzen dugunean sorpresa oso ederrak topatzen ditugu. Hori da niri gertatu zaidana erritmo-proposamen honekin. "Musichicos" piano- eta musika-tailerrean egin duten lan bat da.

Gustuko dudan kanta da, eta baliabide honen bidez ikasleei ezagutarazteko oso egokia. Perkusio txikiko instrumentuekin eegingo dugu eta ziur asko disfrutatuko duugula!


martxoa 06, 2015

Erritmoa lantzeko bideo bilduma.

Interneten aurki ditzakegu oso onak diren baliabideak. Lanak konpartitzea da gure sarea aberasten duen ezaugarririk inportanteena; ezagutza eta metodologia ezberdinak zabaltzeko bidea. 

Hemen bideo batzuk bildu ditut erritmoa lantzeko bilduma  bat osatzeko. 
Bideoak gehienbat Musication kanalekoak dira, baita Pedro Moralesenak.



otsaila 25, 2015

Erritmograma "Mataculebra".

 Proposamen honetan Kepa Junkeraren Mataculebra abestia topatuko dugu perkusio txikiko instrumentuekin jotzeko.

Baliabide hau Agurtzane Goitiak"musikagelapdi" blogaren sortzaileak sortu du. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiot bere lana konpartitzeagatik!



otsaila 24, 2015

Plaka-instrumentuekin jotzeko KANON-a

Skyline deitutako partitura honetan kanon forma musikala probatzeko aukera paregabea topatuko dugu. Plaka-instrumentuekin egiteko pentsatuta dago eta, nire ustez, 3. eta 4. mailan egiteko oso aproposa izango da. 

"Aula de música" bloga idazten duen Julio Paynok sortu du eta lerro hauetatik eskerrak eman nahi dizkiot egindako lanagatik eta hura konpartitzeagatik.