Perkusioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Perkusioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

martxoa 27, 2020

Udaberria iritsi da!

Kaixo familiak,

Nahiz eta etxetik ezin atera, jarduera sorta bat proposatzen dizuet udaberriari ongietorria emateko. Jarduera hauek eskolako txikiengan pentsatzen sortu baditut ere, animatzen den edonork probatu ditzake. Lau jarduera dira:  hiru bideo eta laugarrena,  jolas interaktibo batzuk.

Lehenengo bideoa ipuina da. Zenbat gauza gertatzen dira udaberrian!



Bigarren bideoa erritmograma bat da. Eskolako tresnak ez ditugunez, etxean daukagun edozein materiala erabili dezakegu erritmoa eramateko. Hau da nire proposamena:
  1. Loretxoak:  plastikozko botila eta goilara bat elkarren artean perkutitzeko.
  2. Txoriak: lapiko txikia eta goilara.
  3. Tximeletak: bi zartagin tapak txindata moduan erabiltzeko.




Hirugarren bideo honetan esku jolas bat proposatzen dizuet.


Eta azkenik jolas hauek egin ditzakezue.


Bihotzez, espero dut Vivaldiren udaberriarekin disfrutatzea!! Besarkada bat.

otsaila 10, 2020

Perkusioa goilarekin

Goilarak folklorean oso erabiliak diren tresnak dira. Askotan ikus ditzakegu trikitilariekin batera jota, fandango eta arin-arinetan.

Ez naiz aditua, baina salseatzen oinarrizko erritmo batzuk ikasi ditut eta zuekin konpartitu nahi dut. Egingarriak iruditzen zaizkit eta gelan gure musika herrikoia lantzen dugunean modu honetan egitea oso polita izan daiteke. Tutorial honetan ikasi dudana konpartitzen dizuet: aholkuak eta zenbait oinarrizko erritmo.

Eta hoberena ikasitakoa praktikan jartzea denez, fandango honetan proba dezakezue. Aupa zuek!

maiatza 02, 2019

"My Sharona" Proposamen erritmikoa.

"My Sharona" The Knack taldearen kantarik ospetsuena da. 1979an argitararu zen eta oso kanta potentea da, nire faboritoenetako bat.

Praktikatuko eta biziko dugu proposamen honen bidez. Beharko dugun materiala bitxia eta sinplea da: irakurtzen zaudeten liburu bat, bi errotulagailu eta kartulina. Arraro xamar, ezta?

Zin dagizuet emaitza kuriosoa eta dibertigarria dela, bideo honetan ikus dezakezuen moduan, eta animatuta bazaudete denbora galdu gabe has gaitezke!



Hemen daude abestian zehar egin beharko ditugun erritmo guztiak bukle moduan, beraz lehenengotik hasi eta ongi ateratzerakoan hurrengoa saiatu! Ispilu moduan daude, errezagoa izan dadin ;-)



martxoa 07, 2019

"Can can" Offenbach. Proposamen erritmikoa

Jacques Offenbach  Alemanian jaiotako konpositorea eta biolontxelojolea izan zen. Halere, denborakin Frantzian nazionalizatu zen. Opera komikoaren asmatzailea izateaz gain, eragin handiko konpositorea izan zen XIX. mendean.

Bi proposamen erritmiko hauek Offenbachen Orfeus infernuan operako zatirik ezagunenari dagozkie. Perkujole bihurtu beharko zarete bi bertsio hauei aurre egiteko; bata bestea baino zailagoa.
Beraz, makilak hartu eta hasi probatzen! Ziur nago pila disfrutatuko duzuela, nik behintzat oso ondo pasatu dut! Animatu eta kontatu ea zer moduz moldatu zareten!


otsaila 09, 2017

Perkusiozko musika-tresnen entzuketa.

Aste honetako musika-txokoan perkusiozko tresnen soinua edo tinbrea desberdintzea proposatu dizuet. 
Zailtasunak edo zalantzak eduki badituzue, hemen tinbre edo soinu bakoitzari zein musika-tresnari dagokion ikus dezakezue.

Beraz... kuxkuak ez lortzeko ez dago aitzakirik! Animo!


apirila 12, 2015

Perkusio-intrumentuen familia. Webquesta

Dagoeneko perku-jotzaile profesionalak eginak egongo zarete, horregatik ezagutza biribilduko duzue ikarketa-lan honen bidez!

Azkenengo hiruhileko honetan ikertzaile bihurtuko zarete, eta webquest honi esker perkusio-familiaren alderdi asko ezagutuko dituzue: soinu nola sortzen den, instrumentu motak, perkusio-jotzaile famatuak, perkusio-talde ospetsuak... Sartu hurrengo webquest-ean eta... lanera!