4. Maila etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
4. Maila etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

iraila 01, 2021

Musika-mintzaira 4. maila

 Zuetako askok eskatu dizkidazue musika-mintzairako liburuak. 3. maila arte euskaratutak banituen, 4. mailarako ere fitxa hauek prestatu ditut. Musika-hizkuntza lantzeko dira batik bat, abestiak ez daude besteetan bezala. Beraz, liburuxka horiekin gustora ibili bazarete hemen, 4. mailarako eskura dituzue. 

Aprobetsatu nahi dut komentatzeko fitxa zoragarri hauen egilea MªLourdes Leal dela eta berarekin elkarlanean egon osteko emaitza dira hemengo fitxak. Berak sortzen duen materiala erderaz egon arren, gonbidatu nahi zaituztet bere lana ezagutzera web-orria berritu duelako eta zoragarria dago. 



azaroa 22, 2020

Goilarak bihurtu musika-tresna!

Gaur Santa Zezilia da, musikarien eguna, eta zuekin konpartitu nahi dut iritsi zaidan oparitxoa. Ze pozik jarri naizen, mila esker Nadet bideoa bidaltzeagatik! 

Bideo-tutorial bat da, non oso modu errazan azaltzen da nola bihurtu edozein goilara mota musika-tresna. Bakarrik hiru material behar ditugu: 

  • Tamaina berdineko goilarak
  • Zelo edo zinta isolatzailea
  • Orri bat A4 tamainakoa.

Probatu dut eta hemen duzue emaitza. Nire kasuan, goilaren formagatik, bi orri erabili behar izan ditut oso inportantea delako goilaren tartean hutsune bat egotea.

                   

Animatzen bazarete, etxean egin eta eskolara ekarri, erabiliko ditugu erritmogramak egiten ditugunean!

martxoa 31, 2020

Aitor Ikastolan kantuz.

Kaixo familia eta lankide estimatuak!

Musikaren bidez elkarren artean egoteko proposamena hemendik ere partekatzen dizuet. Animatu parte hartzera!




urria 31, 2018

otsaila 06, 2017

Haizezko musika-tresnak. Aurkezpen digitala.

Proiektu honekin 4. mailakoak haizezko musika-tresnak.
Lanean jarriko zarete eta ordenagailuetan bi aurkezpen politak sortuko dituzue: bata metalezko haize-instrumentuena, eta bestea zurezko haize-instrumentuena.

Nola egingo ditugu aurkezpen horiek?

1. Sartu CANVA izeneko aplikazioan.
2. "Presentación" aukeratuko duzue.
3. Ondoren, "Maquetas" jartzen duen tokian klikatu eta aukeratu gustuko duzuen bat. ADI! "gratis" jarri behar du! .
4. Orain, aukeratutako "maqueta"-ren diapositiba guztiak  ikusiko dituzue.

5. Izenburuarena klikatu. Has zaitezkete zuen diaposibak editatzen! Momentu honetan 7 diapositiba jarriko dituzue. Gehiago jartzeko, "Añadir una nueva página" klikatu.


Diapositiba bakoitzean zer jarri behar dugu??!!
Lehenengo aurkezpena: Metalezko haize-instrumentuak.
1. diapositiba: izenburua eta zuen izenak.
2. diapositiba: talde honetako 4 instrumentuen izenak.
3. diapositiba: lehenengo instrumentaren izena eta argazkia.
4. diapositiba: bigarren instrumentaren izena eta argazkia.
5.diapositiba: hirugarren instrumentuaren izena eta argazkia
6. diapositiba: laugarren instrumentuaren izena eta argazkia.
Bigarren aurkezpena: zurezko haize-instrumentuak.
1. diapositiba: izenburua eta zuen izenak.
2. diapositiba: alaka ahokoa. Argazkia eta soinua nola sortzen den azaldu.
3. diapositiba: alaka ahoko instrumentuen izenak eta argazkiak.
4. diapositiba: mihi bikoitza. Argazkia eta soinua nola sortzen den azaldu.
5. diapositiba: mihi bikoitzako instrumentuen izenak eta argazkiak.
6. diapositiba: mihi bakuna. Argazkia eta soinua nola sortzen den azaldu.
7. diapositiba: mihi bakuneko instrumentuen izenak eta argazkiak.

iraila 11, 2016

Erritmograma: "Batuka"

Erritmoa lantzeko ariketa hau erabiliko dugu lehenengo egunetan errepasatzeko. Bai gorputzarekin bai perkusio txikiko tresnekin egin dezakegu. 


apirila 02, 2016

Mitoen Sinfonia. Francisco Escudero.

Orain dela urte batzuk aukera paregabea izan nuen Berritzegune Nagusiaren laguntzarekin proiektu bat aurrera eramateko. Francisco Escudero konpositorearen mendeurrena zela eta, hari buruzko unitate didaktiko bat argitaratzeko aukera suertatu zitzaidan eta ilusioz, horri ekin nion.

Ikasturteak pasa ahala eta gelan izandako esperientziaz baliatuta, proiektu hori berritu dut eta Webquest formatora pasa dut. 4. mailan egiteko pentsatuta dago. 

Bihotzez konpartitzen dut eta erabilgarria izan dadila espero dut, konpositore honek utzitako musika-lan hau euskal kulturarako altxor bat delako.



JARDUERA INTERAKTIBOA




urtarrila 13, 2016

Agate Deuna

Baliabide honetan Santa Ageda bezperan erabiliko dugun materiala aurkituko duzue. Bertan, letra musikarekin batera landu dezakegu eta margotzeko marrazkiak ere topa ditzakegu.



Agurtzane Goitiak prestatutako material zoragarri hau erabil dezakegu informazioa sakontzeko.




azaroa 05, 2015

KASSIA






ZER GERTATU ZEN KASSIA BIZI ZEN GARAIAN?


Kassia bizi izan zen garaia Erdi Aroa izan zen. Garai horretan 10 urteko ume batek, Konstantino IV izenekoa, gobernatu behar zuen. Baina txikia zenez ardura hori bere amak, Irene enperatrizek, bete zuen.

Konstantinok gobernatzeko adina izan zuenean, haren amak ez zion tronua utzi nahi. Ondorioz, Konstantinoren aldekoak bildu ziren eta Ireneren aldekoen kontran borrokatzen hasi ziren.

Azkenik, Irenen aldekoek irabazi zuen eta hura historiako lehenengo enperatriz bihurtu zen. 
Gobernatu zuenean, zergak jeitsi zituen eta monastegi zein Konstantinoplako biztanleen alde egin zuen. Esan daiteke herritarrentzat, erregina ona izan zela.

800. urtean, Aita Santuak Karlomagno enperadore koronatu zuen. Iraultza baten ostean, Irene erreginak borroka galdu egin zuen eta Printzeen uhartetara desterratua izan zen.

iraila 19, 2015

KONPOSITOREAK

Sarrera honetan aurkeztuko dizuet zenbait konpositorei buruz sortu dudan bilduma. Bilduma honetan, mendebaldeko musikaren gizon-emakume konpositoreak ezagutuko ditugu. 

Mendebaldeko musikari deitzeko modurik ohikoena "musika klasikoa" da. Halere, hori esatea ez da zuzena garai historiko zehatz bati dagokiolako: 1750-1820 urte bitartean gertatu zen garaia, alegia.

Konpositoreak dagozkien garai historikoen arabera sailkatutak daude, eta garai historiko bakoitzako zenbait informazio ere ezagutzeko aukera izango duzue.




maiatza 26, 2015

Erritmoak lantzeko baliabide mailakatua

Marizulo musika-bloggean erritmoak lantzeko baliabide hau topatu dut. Asko gustatu zait, erritmoak imitazioaren bidez lantzen dira, hau da, lehenengo irakasleak egiten du, eta ondoren ikasleek errepikatzen dute. Maila errazatik hasita zailtasuna handitzen joaten da.



maiatza 15, 2015

Pianoa jotzen ordenagailuan

Kaixo!
Beste blogeetan kuxkuxeatzen, aplikazio zoragarri hau aurkitu dut. Pianorako musika-lan klasikoak jotzeko aukera ematen du. 
Musika-lana ezagutzen badugu, gure ordenagailuaren teklatuan erritmoa eraman behar dugu soilik. Beraz, musika-klasikoa ezagutzeaz gain, erritmoa praktikatu dezakegu. Zein animatzen da?


apirila 26, 2015

MUSIKA TRESNEN SAILKAPENA. Orkestrako musika-tresnak

Lehen hezkuntzan zehar, musika-hezkuntzan, musika-tresnak ezagutuko ditugu, eta web-orrialde honen bidez haiengandik urbilago egongo gara. 

Zer dakigu haiei buruz?, gai gara hurrengo galderei erantzuteko?
  • Nola sailkatzen dira?
  • Nola sortzen da soinua?
  • Nola jotzen dira? 
  • Noizbait entzun al ditugu?
Behean dagoen web-orrialdean aurkituko ditugun gehienak orkestran erabiltzen dira, horregatik sailkapen "tradizionalaren" arabera antolatutak aurkituko ditugu. 

Zer esan nahi du horrek? Instrumentu modernoak, hau da, elektrikoak direnak (gitarra eta baxu elektrikoa, teklatua, sintetizadoreak...) ez ditugula aurkituko.  



apirila 17, 2015

Txistua: aztarnak, ezaugarriak, ospakizunak eta hiru zuloko beste txirulak

Txistuaren inguruan hainbat informazio bilduta dago wix honetan. Hasteko, aztarnak ezagtuko ditugu, hau da, nindik datorren; jarraituz, zein ezaugarriak dituen ikusiko dugu (materiala, eraztunak...); ondoren, zein da haren erabilera, eta bukatzeko, Euskal Herritik kanpo erabiltzen diren hiru zuloko beste txirulak ezagutuko ditugu.


Informazio guzti horrekin AURKEZPEN DIGITAL bat sortuko dugu Webquest honen bidez.

Zenbat ikasi dugu? Test honen bidez konprobatu dezakegu.


apirila 07, 2015

Ahotsa nola sortzen da?

Galdetu diozue noizbait zuen buruari ea zergatik pertsona batzuk oso ondo abesten duten? ea zergatik beste batzuk askotan afonikoak egoten diren? ea zergatik beste batzuk ezin duten ongi abestu? 
Erantzun ohikoena izaten da gure ahotsa berezkoa dela, hau da, jaio garen momentutik horrela egokitu zaigula eta punto. Halere, ahotsa ondo zainduz gero, egokitu eta hobetu daiteken zerbait da; beraz, ahots guztiak ederrak izan daitezke LANTZEN eta HEZITZEN badira.

Aurkezpen honen bidez erakutsi nahi dizuet zeintzuk diren gure gorputzean aktibatzen diren sistemak hitz egiten dugunean. Horiek ezagutzen baditugu, ahots-teknika lantzeko garaian emaitza hobeagoak lortuko ditugu.

Baina aipatu dizuedan ahots-teknika ez da egun batetik bestera lortzen den zerbait; horretarako praktikatu eta praktikatu egin beharko genuke emaitzak lortzeko. Hori kirolariek oso ondo dakite, entrenatu gabe ez dago emaitzarik!

Beherago laburbilduko dizuet zer gertatzen da gure gorputzean hitz egiten dugunean.



Zer gertatzen da gure gorputzan hitz egiten dugunean?
  • Ahots-sokek bibratzen dutenean sortzen da ahotsa. Horiek irekitzen direnean airea sartzen da, eta soinua ekoizten dugunean horiek elkartzen dira bibratuz.
  • Harizko musika-tresnetan bezala, sokak zenbat eta teinkatuago egon, soinua gero eta agudoagoa da.
  • Hori guztia laringean gertatzen da; beraz, laringea ahotsaren organorik inportanteena da.
Iturria: musikakueto
  • Ahotsaren jatorrian hiru fase bereizten dira: 
    1. Biriketatik datorren airearen hartze eta botatze prozesuan diafragma, toraxeko barrunbea eta abdomeneko giharrek hartzen dute parte; hori arnakesta prozesua da.
    2. Laringean dauden ahots-sokek soinu egokia sortzeko erabat itxita egon behar dute. Afonia dugunean ez dira erabat ixten, eta aire pixka bat filtratu egiten da.
    3. Soinua eztarrira, sudurrera eta ahora bidaltzen denean resonantzia eta bolumena irabazten du. 
Iturria: musikakueto






Orain gorputzeko hiru sistemak martxan jarriko ditugu abesti honekin: AKAI HANA

martxoa 06, 2015

Erritmoa lantzeko bideo bilduma.

Interneten aurki ditzakegu oso onak diren baliabideak. Lanak konpartitzea da gure sarea aberasten duen ezaugarririk inportanteena; ezagutza eta metodologia ezberdinak zabaltzeko bidea. 

Hemen bideo batzuk bildu ditut erritmoa lantzeko bilduma  bat osatzeko. 
Bideoak gehienbat Musication kanalekoak dira, baita Pedro Moralesenak.



otsaila 25, 2015

Erritmograma "Mataculebra".

 Proposamen honetan Kepa Junkeraren Mataculebra abestia topatuko dugu perkusio txikiko instrumentuekin jotzeko.

Baliabide hau Agurtzane Goitiak"musikagelapdi" blogaren sortzaileak sortu du. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiot bere lana konpartitzeagatik!