Musika-gela antolatzen eta apaintzen ibili naiz eta munduko musikari txoko bat egin nahi izan diot. Mundu-mapa bat horman jartzea pentsatu dut eta hori lortzeko aplikazio hau aurkitu dut.
Blockposters, ONLINE horma-irudiak sortzeko baliabidea da. JPGn formatoan dauden irudiak bakarrik onartzen ditu.
Gustatu zaidana izan da:
- Ez dugu izena eman behar.
- Ingelesez egon arren oso intuitiboa eta erraza da.
- Emaitza azkarra da eta 5 minutu baino gutxiagotan gure horma-irudia prest izan dezakegu.
Alde txarra:
- Irudiak ahalik eta kalitate hoberen izan behar dute, bestela horma-irudia oso pixelatua ateratzen da.
- Horma-irudia 12 orrietan banatu behar da. Hortik aurrera ordaindu behar da (niretzak behintzat nahi dudanerako nahikoa da).
Hemen doakizuet egin dudan mapa.
Badaude ere beste bi aukerak baina MAC-entzat bakarrik: posterazor eta the big picture. Ez dira online erabiltzekoak, deskargatu behar dira.