Vivaldi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Vivaldi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

iraila 14, 2022

Konpositoreen bideoak

Pasa den ikasturtean Lasarteko musika-mintegian elkar lanean aritu ginen Medellin Orkestrako konpositoreen biografiak euskaratzeko. Guztira 4 bideo euskaratu ditugu: MOZART, BACH, VIVALDI eta BEETHOVEN.

Hemen uzten ditut denon eskura egon daitezen, ez dira oso luzeak, gutxi-gorabehera 10 minutukoak, eta nire ustetan, zoragarriak! AUPA TALDE!!!!










apirila 03, 2022

"Vivaldi bere tintan"

Musika-mintegian Medellin Orkestrako konpositoreen biografiak ezagutu ondoren elkar lanean aritu gara eta Vivaldiren biografia ere euskaraz prest dago. Oraingo honetan, itzulpenean eta ahotsean Irune Urteaga aritu da, eta emaitza itzela izan da. Udaberrian sartuta gaudela aprobetsatuz maila batzutan bideo hau hasi gera ikusten. 

Animatu ere ikustera, oso polita gelditu da! 



azaroa 06, 2021

Vivaldi ezagutzen

Aprendo TV kanalean musikarako proposamen batzuk dituzte eta horien artean Vivaldiren bizitzaren laburpentxo hau topatu dut umeei zuzenduta.  Vivaldiren udazkena lantzen ari garenez oso aproposa iruditu zait, beraz euskaratzera animatu naiz. Ea txikiek gustuko duten!



Jatorrizko bideoa "Conociendo a Vivaldi"

apirila 12, 2021

Vivaldiren udaberria

Aurten udaberria eskolan ospatuko dugu eta haur-hezkuntzan Vivaldiren musikaren eskutik biziko dugu! 

1. JARDUERA

Lehenengo, ipuin hau entzungo dugu:




Ikusi ondoren, dramatizazio bat egingo dugu ipuineko pertsonaiak bihurtuz. 
Entzunaldia ongi jarrai dezaten marrazkiak erakutsiko dizkiet, horrela jakingo dute doinu bakoitzean zer bihurtu beharko duten. 


2. JARDUERA

Lorea gai nagusia izango da eta gai nagusiko doinuarekin hau kantatuko dugu:

Udaberria heldu da,
dena kolorez jantzi da 
zelaiak esnatu dira (BIS)

Txoritxoek adarretan
abesten dute goizero,
bizitza berritzen ari da. (BIS)

3. JARDUERA
Hurrengo jardueran, ikasle bakoitzari pertsonaiak banatuko dizkiet  margotu ditzaten, eta geroago, egindako marrazkiak beste entzunaldi batean erabiliko ditugu. Kasu honetan dramatizatu beharrean, entzundako doinuaren arabera marrazkiak altsatu-erakutsi beharko dituzte.


4. JARDUERA

Musika-tresnak ere erabiliko ditugu. Musikaren doinu bakoitza ongi barneratuta dutenez ikasleak lau taldetan banatuko ditut. Talde bakoitzak pertsonai bat izango da:
  1. Lorea (kaskabilo)
  2. Txoria (pandereta)
  3. Ibaia (marakak)
  4. Tximeleta (triangelua)
Entzunaldia bi alditan lantzen dugu. Lehenengoan, marrazkiak erakutsiko diet, baina bigarren aldian marrazki gabe egingo dugu. Doinua jarraituz, ikasle bakoitzak jakin beharko du noiz jo behar duen.

5. JARDUERA
Idazketa ez-konbentzionala landu dezakegu ere musikograma hau jarraituz:



6. JARDUERA
Entzunaldia oso landuta dagoenez, marrazki hauek ordenatu ditzakete (denon artean talde handian, ikasle bakoitzari fitxa emanez...)



7. JARDUERA
Bideo honi jarraituta esku-jolas bat burutu dezakete:



8. JARDUERA
Eta azkenik, DANTZARA!!!!!


martxoa 27, 2020

Udaberria iritsi da!

Kaixo familiak,

Nahiz eta etxetik ezin atera, jarduera sorta bat proposatzen dizuet udaberriari ongietorria emateko. Jarduera hauek eskolako txikiengan pentsatzen sortu baditut ere, animatzen den edonork probatu ditzake. Lau jarduera dira:  hiru bideo eta laugarrena,  jolas interaktibo batzuk.

Lehenengo bideoa ipuina da. Zenbat gauza gertatzen dira udaberrian!



Bigarren bideoa erritmograma bat da. Eskolako tresnak ez ditugunez, etxean daukagun edozein materiala erabili dezakegu erritmoa eramateko. Hau da nire proposamena:
  1. Loretxoak:  plastikozko botila eta goilara bat elkarren artean perkutitzeko.
  2. Txoriak: lapiko txikia eta goilara.
  3. Tximeletak: bi zartagin tapak txindata moduan erabiltzeko.




Hirugarren bideo honetan esku jolas bat proposatzen dizuet.


Eta azkenik jolas hauek egin ditzakezue.


Bihotzez, espero dut Vivaldiren udaberriarekin disfrutatzea!! Besarkada bat.

azaroa 06, 2016

Vivaldiren udazkena. Ipuina eta erritmograma.

Bideo hau Musicaeducaren udazkeneko ipuinaren egokitzapen bat da. Ipuin hori beti gustatu izan zait Vivaldiren musika ezagutarazteko modurik onena delako, baina erderaz dagoenez ez dugu eskolan erabili.  

Nire laguntzaile faboritoen laguntzaz euskaratu dugu eta hemen euskarazko bertsio bat, "etxekoa", aurkezten dugu.



Ipuinaren bidez Vivaldiren lana ezagutuko dugu, baina gauzarik onena musika egitea denez, erritmograma honekin musika-tresnak ere erabiliko ditugu.



Disneyko bideo bat: