Plakazko instrumentuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Plakazko instrumentuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

azaroa 02, 2017

Quen a Omagen. Kantiga 353

5. B mailan Erdi Aroan murgildutak zabiltzate, eta oraindik ez zaituztet utziko ihes egiten! Garai horrek asko erakusteko dauka. Musika erlijiosoan murgildu gara, musika-idazkuntzaren hasiera ezagutu dugu, erdi aroko partiturak nola egiten ziren ere ezagutu dugu... baina badago inportantzia gutxiago ez zuen beste musika mota bat: MUSIKA PROFANOA.

Hau ez zen musika erlijiosoa bezain serioa. Herria dibertitzeko zen eta, besteak beste, gerretako heroiei buruzkoa zen. Musika-tresnak erabiltzen zituzten eta ezin zarete imajinatu zelako festak eta dantzaldiak ospatzen zituzten!
Musika erlijiosoa atzean utzita, musika profanoa biziko dugu kantiga honen bidez. Erdi Aroko errege batek asmatu zuen, Alfonso X "Jakintsua" izenekoa. Hasiko al gara?

XILOFONO SOPRANOA IKASTEKO




KARILLOIA

azaroa 15, 2016

Erdi Aroko kanona: "Sumer is Icumen in"

Erdi Aroko musika egiteko beste baliabidea prestatu dizuet. Kasu honetan "Sumer is icumen in" kanona da. XIII. mendeko musika-lana da eta udararen etorrera ospatzeko erabiltzen zen. 
Baliabide hau jatorrizko bertsioaren moldaketa bat da gelan ditugun instrumentu melodikoekin jo ahal izateko.
Ahotsak edo eskemak banatzen dira eta horiek ostinato moduan interpretatzen dira bata bestearen atzetik sartuz.




iraila 29, 2016

"Baketak" kantarako bideoa.

Orain dela gutxi baketak ongi heltzeko kanta bat  sortu nuen. Bideo edizioa gustatzen zaidanez, kanta horretarako bideo bat prestatu dut. Ea balio digun eta ea baketak ongi heltzen ikasten dugun!

abuztua 31, 2016

Baketak nola heldu behar dira?

Pasa den ikasturtean bultzada handia eman nien plaka-instrumentuei lehenengo mailatik seigarren mailara, eta arazo batekin topatu nintzen: azaldu arren, ikasle asko ez zuten ongi ikasi baketak egoki heltzen. Haien joera da hatz erakuslea luzatzea makilaren gainean eta ondorioz instrumentuak behar duen erresonantzia ez du lortzen, besteak beste.

Etxeko paperen artean baketei buruzko kanta batekin egin nuen topo. Bertan baketak hartzeko posizio egokia azaltzen da eta hori ikasteko metodo oso ona iruditu zait. Egilea Gregorio Vicente Nicolás da, eta hau da aurkitutako letra:

Cojo las baquetas con ínice y pulgar,
luego las abrazo no se vayan a escapar.
Con brazos y con pecho un triangulo formé,
miramos la hora, los hombros bajaré.

Haren ideiatik abiatuz, kantatxo hau sortu dut non baketaren posizioa ongi adierazita gelditzen da. 
Moldaketa eta doinua nik asmatutakoak dira; ea kantatzen eta dantzatzen ongi ikasten dugun!



maiatza 06, 2016

Boomwhackalacka Extreme. 6.C maila eta plaka-instrumentuak.

Aspalditik kanta hau probatu nahi nuen ikasleekin eta behingoz egin dugu. Emaitzarekin ez nago pozik, ez... HURRENGOA! hau da, nagoela SUPER pozik egin duzuen lanarekin, lan bikaina!!!. Hori bai, nekea eta energia utzi dugu bidean, baina uste dut pena merezi izan duela! ZORIONAK!


martxoa 01, 2016

"Boomwhackalacka Extreme" plaka-instrumentuentzat partitura berria.

Aspaldi ezagutu nuen kanta hau, "Boomwhackalaka Extreme", boomwhackersekin (koloretako tutuak) jotzen dena eta txundituta utzi zidan. Baina gelan erabiltzeko bi oztopo ikusten nituen. Alde batetik zailtasun maila handia dauka eta bestetik, jatorriz boomwackersentzat idatzita dago, eta gelan boomwhakerseko hiru joku ditugu soilik.

Denbora pasa ahala kanta hau forma hartzen joan da nire buruan eta ilusioz, hemen aurkezten dizuet Orff instrumentuekin hau da, xilofonoekin egiteko proposamena. 


urtarrila 08, 2016

Plaka-instrumentuak jotzeko metodoa.

Blog-sarrera honetan aurkeztu nahi dizuet plaka-instrumentuak jotzeko erabiliko dugun metodoa.
Metodo honetarako sortu dut hainbat materiala eta beste irakasleak egindakoa ere bildu dut. Horrela, 1. mailatik 6. mailara taldean musika egiteaz gain, musika-hizkuntza finkatuko dugu. Ilusiorekin aurkezten dizuet, ea gustatzen zaizuen eta gela musikaz betetzen dugun.

Abestiak sortzeko erabili ditudan programak hauek izan dira:
  •  Band-in-a-box, oinarri instrumentalak sortzeko. 
  • Finale, partiturak sortzeko eta horietatik doinua midi formatuan gordetzeko.
  •  Fotmat factory, artxiboaren extensioa aldatzeko (miditik-mp3ra)
  • Audacity, band-in-a-box-en eta finale-nen sortutakoa elkartzeko, eta baita ahotsa grabatzeko. 



iraila 28, 2015

Plaka-instrumentuekin jotzeko haur-kanta: "Trentxoa"

Aurkezten dizuedan kanta hegoameriketakoa da. Haur-kanta hau, haur-hezkuntzan egiteko oso aproposa da erraza delako: bi soinuekin egiten da. 

Euskaratu dut eta oinarri instrumental bat sortu dut bai haur-hezkuntzan abesteko, bai 1. mailan plaka-instrumentuekin jotzeko. Ea zer iruditzen zaizuen!


iraila 25, 2015

Plaka-instrumentuekin jotzeko kanta: "Arrantzalea".

Haur-kanta ezagun honek, baditu bitarte melodiko errazak. Horiek aprobetsatuz, plaka-instrumentuekin jo ahal izateko moldaketa hau sortu dut. 

Estreinatuko dutenak 3. mailako musikari txikiak izango dira!


otsaila 24, 2015

Plaka-instrumentuekin jotzeko KANON-a

Skyline deitutako partitura honetan kanon forma musikala probatzeko aukera paregabea topatuko dugu. Plaka-instrumentuekin egiteko pentsatuta dago eta, nire ustez, 3. eta 4. mailan egiteko oso aproposa izango da. 

"Aula de música" bloga idazten duen Julio Paynok sortu du eta lerro hauetatik eskerrak eman nahi dizkiot egindako lanagatik eta hura konpartitzeagatik.