Bilatzaile hau Stick PNG deitzen da eta formato horretan dauden irudiak bilatzeko aukera ematen du.
PNG formatoan dauden irudiek atzealde gardena daukate. Hori oso interesgarria izan daiteke gure muntaietan erabiltzeko: power pointean edo antzekoetan, word dokumentuetan, bideoetan edo web-orrialdetan.
Argazkiak bilatzeko bi modu daude: kategoriaka edo bilatzailean. Dirudienez, irudiak dohakoak dira.
Sarrera honetan ez dut musikari buruz ezer aipatuko, baina hau ikusi izan dudanean konpartitzeko gogoa piztu zait harrigaria iruditu zaidalako.
Ez dakit ezagutzen duzuen sketchfab. Aplikazio honekin edozein objetua 3Dn sor dezakegu. Baina lasai, 3D-arekin disfrutatu dezakegula lanarik egin gabe aplikazio horretako erabiltzaileek haien lanak konpartitu dituztelako. Eta ez hori soilik, errealitate birtuala esperimentatzeko aukera ere izango dugu. 3D-ko betaurrekoak izanez gero, objetu horiek hantxe bertan egongo bagina bezala ikus ditzakegu.
Web horretan salseatzen San Juan de Gaztelugatxeko3D-ko eredu honekin topatu naiz. Ermita modu sinistezinean ikusiko duzue. Nik behintzat flipatu dut...
Klikatu irudiaren gainean eta botoia askatu gabe mugitu sagua!
Aplikazio honek irudiak margoetan bihurtzeko aukera eskeintzen du. Erabiltzen hasteko izena eman behar dugu. Gehiena erderaz dagoen arren, gauza batzuk ingelesez agertzen dira. Emaitzak sortzaile eta kuriosoak dira. Hemen, jatorrizko irudiaren eta editatutako irudiaren artean dagoen aldaketa ikus dezakezue.
Askotan gertatu zait blogean txertatu ditudan irudiak, nire gustorako, handiak geratu direla, baina bloggak irudi horien neurria aldatzeko eskeintzen dituen aukerak mugatuak dira. Ekartzen dudan aplikazioak, ResizeYour Image irudi horiek aldatzeko aukera uzten du oso modu errazan; gainera, formato anitzak onartzen ditu: gif, jpg, png, tiff, raw, txt...
Ez dugu izena eman behar, eta erabilpena oso erraza da:
Ordenagailutik irudia igoko dugu.
Irudia moztuko dugu nahi dugun tamainara.
Irudia txikiagoa bihurtu nahi badugu "disminuir zoom" klikatuko dugu gure irudia mozketaren tamainara egokitzeko; irudia handitu nahi badugu, "+ zoom" sakatuko dugu.
Bukatzen dugunean "preparado" botoi laranjari emango diogu.
Leiho berri bat irekiko da eta nahi dugun formatoa aukeratuko dugu (gif, png edo jpg)
"Ahorrar" botoi laranja sakatuko dugu eta zuzenean ordenagailuan gordeko da.
Aplikazio honekin irudien aurkezpenak oso ederrak egin ditzakegu. Erderaz dago, eta niretzako bere alderik onena, aurkezpenari musika txertatu ahal diogula da. Izena eman behar da eta erabilpena erraza da. Adibide bat uzten dizuet:
Web-orrialde honetan gure irudiak animatu ditzakegu. Bere alde ona da ez dugula izena eman behar eta ikasleekin erabili dezakegu inongo oztoporik gabe.
Erabilpena oso-oso erraza da. "Creación PicMix" klikatu behar dugu, gure irudiak igotzen ditugu eta horiek editatzen hasten gara. Bukatzen dugunean, "acabar" sakatzen dugu. Beste lehio bat irekiko da, izenburu bat jartzen diogu gure lanari, eta amaitzeko "registro" klikatzen dugu.
AulaPlaneta bloggean topatu dut baliabide hau (bertan hemen baino informazio sakonagoa topatuko duzue). Web-orrialde honetan gure bideo-jolasak sor ditzakegu modu errazan. On-line jolasten da, beraz ez dugu deskargatu behar. Izena eman gabe erabil daiteke, baina kontu bat sortzen badugu, guk sortutako jolasak gorde ditzakegu.
Sortzeaz gain, beste erabiltzaileek sortutako bideo-jolasak proba ditzakegu.
Bideo-jolasen diseinura gerturatzeko, sormena indartzeko eta istorioak sortzeko oso baliabide interesgarria dirudi!
EdiLIM liburu digitalak sortzeko software da, eta horiek web-formatoan argitaratu ditzakegu. Liburu bakoitzak nahi ditugun orrialdeak eduki ditzake, eta horietako bakoitzean horrelako jarduerak txertatu ditzakegu. Hemen aukera batzuk aipatuko ditut:
Puzzleak
Memory
Testuak sailkatu
Osatu
Irudia eta testua
Irudia eta soinua
Irudiak mugitu
eta abar...
Orrialde honetan adibide asko daude eta begirada botatzera animatzen zaituztet ea animatzen zareten horiek probatzera.
Programa EdiLIM-eko web-orrian deskargatu dezakegu (sakatu hemen) eta ez dugu ordenagailuan instalatu behar "ejecutable" bat delako.
Egiten hasteko, Educacontic bloggean PDF formatoan dagoen tutoriala irakurri dezakegu, oso borobila da. Bestalde, EdiLIM-eko web-orrian tutorial gehiago aurkitu ditzakegu.
Gure liburutxoa sortzea lortu badugu, gure bloggean edo web-orrialdean txertatzeko momentua iritsi zaigu. Gordeko dugu eta inportanteena, esportatuko dugu. Eta hori nola egin? Bideo honetan oso ongi azaltzen digute:
Nik zintxo-zintxo pauso guztiak jarraitu ditut baina bloggean txertatzeko garaian arazo asko izan ditut eta behin eta berriro saiatuz gero ez dut lortu. Lasai! oso burugogorra naiz eta zorionez, azkenik lortu izan dut! Orain azalduko dizuet.
Bilatu izan ditudan tutorial askotan dropboxeko karpeta publikoa erabiltzea gomendatzen da "hosting" bezala (erderaz, alojamiento web) eta modu errazan txertatuko genuke gure bloggean. Baina garai batetik honera dropboxek deusestatu du karpeta publikoa sortzeko aukera eta hortik zetorren nire buru-haustea.
Zer egin dut bada? Drive-ek ere karpeta publikoak sortzeko aukera eskeintzen du eta horiek ere hosting bezala erabili daitezke. Liburua ezin da txertatu, baina "link" edo lotura bat lortuko dugu gure liburu digitalera eramango gaituna.
Lerro hauetara iritsi bazarete lasai, bideo-tutorial honetan oso ondo azaltzen digute. Izenburua: "EdiLIM. Publicar en google drive". Eta........LISTO!!
EGUNERATUTA
2016ko abuztuaren 31atik aurrera Drivek web orriak doan kokatzeko aukera kendu du.
Aurkezpenak egiteko modu anitzak daude eta ez aspertzeko, zenbaitetan power point-etik ihes egitea komenigarria da. Hemen utziko dizkizuet aplikazio batzuk. Batzuk ikasleekin probatu izan ditut eta oso ondo moldatu dira.
Izena emanez gero nahi ditugun aurkezpenak egin ditzakegu. Alde onak:
Lanak gorde eta aldatu daitezke.
Ez zaio gordetzeari eman behar, aplikazio berak egiten duelako. Horrela bermatzen dugu despistatuak diren ikasleek ere bere lana gordeta daukatela.
Alde txarrak:
Argazkiak izan dira diapositibara egokitu, hau da, ezin dira txikitu edo tokiz aldatu.
Hemen 4. mailako ikasle batzuk eginiko adibidea:
Rubén eta Julen M. - Created with Haiku Deck, presentation software that inspires
Slidebean Aplikazio honen bidez, aurkezpenak modu errazan eta azkarrean egiten dira. Diapositiba bakoitzarako karaktereak mugatuak dira; ondorioz, gure edukiak oso laburtuta egon behar du. Hiru pausu jarraitu behar dira: lehenengoa, edukina idatzi; bigarrena, diseinua aukeratu, eta hirugarren pausoan publikatzen dugu.Tutorial honetan ikas dezakegu nola sortu gure lehenengo aurkezpena. Alde onak:
Bakarrik edukinetaz arduratzen gara, diseinutaz aplikazioa bera arduratzen da.
Oso intuitiboa eta emaitzak azkar lortzen dira.
Doan da.
Hemen uzten dizuet adibide bat:
Slideshare Website honetan gure power-pointak, Word dokumentuak, PDFak eta OpenOffice-ak igo ditzakegu modu pribatuan edo plubikoan konpartitu ahal izateko. Doakoa da eta erabiltzeko izena eman behar dugu. Prezi Betiko aurkezpen modutik aldatzeko prezi oso originala da. Diapositibetan zoom-a egiteko aukera ematen du. Youtubeko bideoak ere txertatu daitezke eta diapositiben arteko aldaketa harrigarriak ere egiteko aukera eskaintzen du. Prezi egiten ikasteko hemen utziko dizuet tutorial bat.
Padlet horma-irudi birtualak sortzeko baliabidea da eta musika-gelan erabilpen didaktiko asko eman diezaiokegu: ideia-jasa, entzunadiei buruzko iritziak, gelako-arauak, ikasle-proiektuak burutzeko...
Alde onak:
Probatu nahi badugu, izena eman gabe hormak sortu ditzakegu, baina horiek ezin dira gorde, ezta editatu ere.
Oso erraza da!
Konfiguratuz gero, nahi ditugun partaideek horma berdinean lan egin dezakete.
Maria Jesus Camino irakaslearengandik ideia hau hartuta bi aplikazio hauek (pizap eta thinglink) probatzen ibili gara etxean eta asko gustatu zaigu.
Pizap photo editoronlineko irudi-editorea da eta aukera asko eskeintzen dizkigu. Erabiltzen hasteko ez dugu izena eman behar eta lana bukatzean emaitza ordenagailuan gorde dezakegu. Nahi izanez gero facebook, google+ edota twitter kontuaren bidez erregistratu gaitezke. Modu horretan sortzen duguna konpartitu edo gorde dezakegu. Alde txar bakarra alboko barrak publizitatez beterik daudela da. Hasteko "Start" sakatu eta hori ostean, dauden sei atalen artean aukeratu; dena den, ikasleekin erabiltzeko hoberenak hauek dira: "make a collage", "Edit a photo", eta "backgrounds". Thinglink-ek gure irudiak grafiko interaktibo bihurtzen ditu. Hau da, guk igotako irudi batean elementu "extra" gehitu ditzakegu. Horrela, irudia aberasten dugu, haren informazioa zabalduz eta harekin interaktuatuz.
Thinglink Tutoriala from Ana Petrirena on Vimeo. Hauek dira etxean sortu ditugun adibide batzuk. Botoien gainean sakatuz gero informazio gehiagarria ikusiko duzue.
Storybird ipuinak sortzeko aplikazioa da. Etxekoekin probatu dut eta asko gustatu zaigu. Ingelesez egon arren oso intuitiboa da. Hemen utziko dizuet tutoriala, baina egia esanda, nik ez dut ezta begiratu ere egin. Askotan gauza horietarako ez dut pazientzia handirik izaten eta zuzenean hasten naiz probatzen. Sortu duguna utziko dizuet, ez da batere zaia izan eta oso ondo pasatu dugu! Probatzera animatu zaitezte!
Mindomo, lehen-hezkuntzan erabiltzeko aplikazio oso ona da. Izena emanez gero, eskemak edo buru-mapak sortu ditzakegu, eta horiek aurkezpen dinamiko batean erakusten dira.
Alde onak:
Doakoa da.
Lanak gure liburutegian gordetzen dira, eta nahi izanez gero editatu daitezke.
Argitaratzeko bi aukera ematen ditu: publiko moduan eta pribatu moduan.
Irudiak, oharrak (azalpenak) eta bideoak txertatu daitezke.
Musika-gela antolatzen eta apaintzen ibili naiz eta munduko musikari txoko bat egin nahi izan diot. Mundu-mapa bat horman jartzea pentsatu dut eta hori lortzeko aplikazio hau aurkitu dut. Blockposters, ONLINE horma-irudiak sortzeko baliabidea da. JPGn formatoan dauden irudiak bakarrik onartzen ditu. Gustatu zaidana izan da:
Ez dugu izena eman behar.
Ingelesez egon arren oso intuitiboa eta erraza da.
Emaitza azkarra da eta 5 minutu baino gutxiagotan gure horma-irudia prest izan dezakegu.
Alde txarra:
Irudiak ahalik eta kalitate hoberen izan behar dute, bestela horma-irudia oso pixelatua ateratzen da.
Horma-irudia 12 orrietan banatu behar da. Hortik aurrera ordaindu behar da (niretzak behintzat nahi dudanerako nahikoa da).
Hemen doakizuet egin dudan mapa.
Badaude ere beste bi aukerak baina MAC-entzat bakarrik: posterazor eta the big picture. Ez dira online erabiltzekoak, deskargatu behar dira.
Apliazio hau, Goconqr, orain dela gutxi probatu dut, eta asko gustatu zait. Buru-mapak, fitxak, testak edo apunteak sortzeko aukera ematen du. Nik probatu dut test bat sortzeko, eta oso pozik nago emaitzarekin. Gehien gustatu zaidana erraztasuna izan da. 20 baliabide doan sortzeko aukera ematen du, eta hortik aurrera beste plan bat kontratatu behar da. Utziko dizuet adibide bat: