Kanta honekin galdera-erantzunaren egitura lantzen da. Abestia ostinato erritmiko erraz batekin laguntzen dugu (guk plastikozko kubo batzuk erabili ditugu danbor moduan). Baina erraza dirudi arren, gauzak konplikatzen dira aldi berean kantatu eta jo behar dugunean. Gainera oso adi egon behar dugu bai ongi intonatzeko, bai tokatzen zaigun momentuan kantatzen hasteko!
Aurkeztuko dizuet haur-abesbatza ezohikoa bat. Bere izena PS22 Chorus da
eta York Berriko auzo arazodun bateko eskola publiko batean sortutakoa izan da. 10-11
urte bitarteko haurrek parte hartzen dute.
Abesbatza sortu duena Gregg Breinberg deitzen da. Musika
teoriako eta konposizioko ikasketak burutu ditu baina bere pasioa irakaskuntza da.
Eskola horretako umeei bizipen positiboak emate arren sortu du abesbatza,
eta bere entsaioetako bideoak youtubera igotzen hasi den momentutik, oso arrakastatsua bihurtu da. Gaur egun, 30 milloi
bisitak baino gehiago jaso dituzte.
Gregg Breinberg-ek abesbatzarako erabiltzen dituen kanta guztiak moldatu ditu eta batzuetan ere abestien letrak umeentzako egokitu ditu. Haren moldaketen artean gaur egungo musika-taldeen kantak aurkitzeaz gain (Lady Gaga, Bruno Mars, Adele, Beyoncé…) berak idatzitako kantak ere topa ditzakegu.
Hemen utziko dizuet haien lanetako bat: Pharrell Williamsen “Happy”
abestiaren bertsio bat. Zoragarria!
Etxean, Guillermo Tellen kondaira eta Rossini konpositorearen musikaz baliatuz, stop motion-eko "pelikulatxo" hau sortu dugu.
Prozesuak lana eman digu pertsonaiak aukeratzen, eszenatokiak marrazten, plastinarekin behar izan ditugun objektuak egiten, baina poliki-poliki joan gara forma ematen istorioari.
Bideo hau sortzeko "premiere" programa erabili dut, baina badago android mobilentzako aplikazio bat oso gomendagarria:
Aplikazio honek muntai sinpleak egiteko aukera eskeintzen du. Bere alde onena da proiektua ordenagailuan gordetzeko aukera eskaintzen duela. Beraz, gelan edo etxean animatu gaitezke istorio laburrak sortzera, sormena landuko dugu eta ziur gure umeak asko disfrutatuko dutela! Hemen PicPac doako bertsioarekin sortutako etxeko bertsio bat:
Aspalditik kanta hau probatu nahi nuen ikasleekin eta behingoz egin dugu. Emaitzarekin ez nago pozik, ez... HURRENGOA! hau da, nagoela SUPER pozik egin duzuen lanarekin, lan bikaina!!!. Hori bai, nekea eta energia utzi dugu bidean, baina uste dut pena merezi izan duela! ZORIONAK!