Proiektu honetan orkestrako musika-tresnen kokapena ezagutuko dugu. Colorinmypiano bloggeko ideiatik abiatuta ikasleek instrumentuen musika-tresnen kokapena ezagutuko dute lanketa kooperatiboaren bitartez eta 4. saio izango ditugu burutzeko.
Hau izan beharko litzateke bukaerako emaitza:
Erabiliko ditugun materialak hemen aurkitu ditzakezue:
Tutoreekin gelan dauden bezala taldeka jarriko dira, eta gaian kokatzeko bideo hau ikusiko dugu:
Ondoren, talde bakoitzari bere txostena banatuko zaio. Bertan lanerako egin behar duten guztia azalduta dago. Ardurak banatuko dituzte haien artean eta lanean hasiko lirateke. Talde bakoitzak portatil bat beharko du.
Azpian dagoen baliabidea erabili beharko dute euren portetiletan ikerketa lana egiteko.
Musika elementuak konbinatuz, abestiak sortzen dira. Proiektu honetan elementu horietatik bi erabiliko dituzue zuen abestiak sortzeko: erritmoa eta doinua.
Hori ez da edozein modutan egiten, beraz lehenengo jakin beharko duzue horiek konbinatzeko modu egokia zein den. Lau saio erabiliko ditugu lan hau egiteko:
Lehenengo saioan POLIRRITMIA zer den eta nola egin ikasiko duzue.
Bigarren saioan, DOINUA sortzeko aholku batzuk emango dizkizuet eta batzuk sortuko ditugu.
Hirugarren saioan eta taldeka jarrita, ikasitakoa praktikan jarriko duzue eta polirritmia zein doinua ASMATUKO duzue.
Laugarren saioan, EMANALDITXOA egingo duzue zuen sorkuntzak erakusteko.
Hasiko al gara?
1. SAIOA
Hiru taldetan banatuko zarete, eta talde bakoitzak eskema honetatik ahots bat ikasiko du.
Separatutak praktikatuko dugu, bakoitzak bere eskema. Bakarrik ahotsa.
Ahotsa eta txaloak aldi berean.
Taldeek batera egingo dute. Irakaslearen seinalera, ahotsak bata bestearen atzetik sartzen joango dira.
Ahotsa gabe, talde bakoitzak gorputz atalez bere erritmoa egingo du. Hauek dira aukerak: txalo irekia, txalo gorra eta izterrak.
2. SAIOA Gaur doinuan zentratuko gara. Doinuak abestiaren istorioa kontatzen du. Gure lagunekin hitz egiten dugunean, esaldiak erabiltzen ditugu, ezta? Baina esaldi horiek ulergarriak izan dadin egitura bat izan behar dute. Doinuak gauza bera egiten du: istorioak kontatu, baina ulergarria izateko orden bat izan behar du. Hemen aholku batzuk emango dizkizuet:
Bi "esaldi" egingo dituzue.
Hasi eta bukatu nota hauetan: DO edo SOL.
Nota gutxi erabili.
Nota musikalen artean ez egin salto handirik.
Isilune batzuk egin.
Inprobisazio zirkulu bat egingo dugu non bakoitzak doinu bat sortzeko aukera izango duen. Emandako aholkuak jarraitu!
3. SAIOA Taldean aritu zuen abestiak sortzeko. 4. SAIOA
Emanalditxoa eskeiniko duzue beste gelakideen aurrean.
2016-2017ko ikasturte honetan, hirugarren zikloan Stop Motion-eko tailer bat gauzatuko dugu eskolan. Ideia honen jatorria alde batetik , stop motion-eko teknika ikasleei ezagutaraztea, eta bestetik, musikaren historia ikasleentzat erakargarria bihurtzea izan da. Beraz, bi ideia hauek batuz Stop Motion-eko tailer hau sortu da.
Tailer honen metodologia lan kooperatiboa izango da. Lauzpabost ikasleko lau talde sortuko dira eta bakoitzak beheko gaien artean bat aukeratu beharko du bere laburmetraia sortzeko:
Erdi Aroko gizartea
Musika erlijiosoa
Musika profanoa
Guido d'Arezzo
Musikako ordutegian, Erdi Aroko musika baliabide hauekin landuko dugu (teoria eta ebaluazioa), eta beste guztia stop motion-eko tailerrean.
Musika, hizkuntza, informatika eta plastika-arloek bat egingo dute tailer honetan. Astean behin, ordu eta erdiko 7 saioak izango ditugu proiektu hau aurrera eramateko.
Irudi honetan klikatuz gero, proiektu honen plangintza orokorra aurki dezakezue.
Beste eskoletan animatzen bazarete horrelako proiektuak aurrera eramaten, komentatu eta bidali zuen lanak, asko gustatuko litzaiguke horiek ikustea eta ziur gauza berriak ikasiko ditugula!