Ezagutzen duzue tresna hau? Nagoen eskolan musika-saiotan lau ikasturtez lagundu didan "objektu" bat izan da, hain zaharra, hai arraroa, gela apaintzeko akaso, afinatu gabea eta afinatu ezina!!
Ikasleek nola jotzen zen galdetzen zidatenean erakusketa xelebrea egiten nien ttunttunaren antzera erabiliz, eta nik "tan ancha" gelditzen nintzen.
Ziur askok begi batez zer den asmatu duzuela, nik aldiz lau urte behar izan ditut jakiteko, baina oraindik ez dizuet esango; dena den lasai, hurrengo lerrotan pista izugarria emango dizuet. Asuntoa da badagoela eskolan arpa jotzen duen neska bat eta hark kabilak arpan bezala afinatzen zirela zirudiela komentatu zidan, baita jotzen hasi zenean ez zitzaion burutik pasa makila batekin instrumentu gixajoari egurra ematen hastea... Nire buruak behingoz klik egin zuen eta Don Googleri galderak egiten hasi nintzaizkion.
Hari pultsatuzko familiakoa, arpa txiki bat alegia, zitara izenekoa afinatu daitekena eta afinazio diatonikoa duena, nire poztasunerako xilofonotan antzera bi eskala diatonikoaz osatuta! Zenbat ate ireki zitzaizkidan momentu labur batean... Afinatu nuen eta hasi nintzen proba batzuk egiten, ondoren, gelan ikasi berri genuen kanta bat aprobetsatuz ikasleei txandaka erabiltzeko utzi nien ukelele eta pianorekin batera. Bideo honetan egindako proben emaitza batzuk ikus ditzakezue.
Tresna zaharrak badira ere, interneten topatu ditut merkea den aukera bat Cítara de Hape izenakoa. Oso interesgarria iruditu zait bere baitan partiturak jar daitezkelako erritmograma moduan eta oinarrizko erritmoak interpretatzeko primeran daude. Bideotan adibide batzuk ikus ditzakezue.
Beraz hau izan daiteke beste jostailu bat gelako orkestrazioak aberasteko. Ni animatuko naiz eta ditudanak erabiltzen hasiko gera.
Zuek ezagutzen zenituzten tresna hauek? Animatuko zinateke?