apirila 25, 2021

Gernikako bonbardaketa

1937ko apirilaren 26an 84 urte bete dira Gernika bonbardatua izan zela. Aurten lehenengo aldiz gai hau 6. mailan landuko dugu. "Bertsio beta" da, probatu gabekoa eta ziur egin heinean aldaketak jasoko duena.

Kultura-iturri desberdin batzuk erabiliko ditugu gertaera hau ezagutzeko: Francisco EscuderoPicasso eta Ken Zazpi. 

Memoria historikoa ezinbestekoa da oraina eta etorkizuna  ulertzeko, iraganeko gertaerak ezagutu behar ditugu izandako erruak ez errepikatzeko, barkatzeko, injustizien kontra mugitzeko, gerren kontrako aldarrikapena egiteko... gela bihurtuko da gogoetarako eremua eta musikak iraganera eramango gaitu. 

Prest? Klikatu irudian baliabidera iristeko:



apirila 19, 2021

Haur-hezkuntzarako abesti bilduma

Haur-hezkuntzan erabiltzen ditudan abestiak denborarekin poliki antolatu ditut eta material guztia (fitxak, audioak eta bideoak) WIX honetan bildu ditut modu deskargarrian eduki ahal izateko. Den-denak ez daude, baina gehiengoak behintzat bai. 

Niri gauzak horrela biltzea oso erosoa iruditzen zait eta interesgarria ala lagungarria zaizuelakoan ere partekatzen dizuet.




apirila 12, 2021

Vivaldiren udaberria

Aurten udaberria eskolan ospatuko dugu eta haur-hezkuntzan Vivaldiren musikaren eskutik biziko dugu! Lehenengo, ipuin hau entzungo dugu:





Ikusi ondoren, dramatizazio bat egingo dugu ipuineko pertsonaiak bihurtuz. 
Entzunaldia ongi jarrai dezaten marrazkiak erakutsiko dizkiet, horrela jakingo dute doinu bakoitzean zer bihurtu beharko duten. 
Lorea gai nagusia izango da eta gai nagusiko doinuarekin hau kantatuko dugu:

Udaberria heldu da,
dena kolorez jantzi da 
zelaiak esnatu dira (BIS)

Txoritxoek adarretan
abesten dute goizero,
bizitza berritzen ari da. (BIS)


Hurrengo jardueran, ikasle bakoitzari pertsonaiak banatuko dizkiet  margotu ditzaten, eta geroago, egindako marrazkiak beste entzunaldi batean erabiliko ditugu. Kasu honetan dramatizatu beharrean, entzundako doinuaren arabera marrazkiak altsatu-erakutsi beharko dituzte.

Musika-tresnak ere erabiliko ditugu. Musikaren doinu bakoitza ongi barneratuta dutenez ikasleak lau taldetan banatuko ditut. Talde bakoitzak pertsonai bat izango da:
  1. Lorea (kaskabilo)
  2. Txoria (pandereta)
  3. Ibaia (marakak)
  4. Tximeleta (triangelua)
Entzunaldia bi alditan lantzen dugu. Lehenengoan, marrazkiak erakutsiko diet, baina bigarren aldian marrazki gabe egingo dugu. Doinua jarraituz, ikasle bakoitzak jakin beharko du noiz jo behar duen.

Bukatzeko, entzunaldia oso landuta dagoenez, marrazki hauek ordenatu ditzakete (denon artean talde handian, ikasle bakoitzari fitxa emanez...)



Idazketa ez-konbentzionala landu dezakegu ere musikograma hau jarraituz:



Bideo honi jarraituta esku-jolas bat burutu dezakete:


Eta azkenik, jolas hauek ordenagailuan egin ditzakegu: