urria 29, 2021
urria 13, 2021
YouTuben tonua eta abidaura aldatzeko : TRANSPOSE PITCH
Youtubeko biedoen abiadura eta tonua aldatzen duen chrome extensioa da hau. Super erabilgarria da YouTubeko bideoen kantak gure beharretara egokitu nahi baditugu, eta gainera oso-oso erreza instalatzeko.
Azpian dagoen irudian klikatuz gero Chrome Storera iritsiko zarete.
Ondoren "Añadir a chrome" eta "Añadir extensión" sakatu:
Hurrrengo pausua izango litzateke extensio hau gure nabigatzaile-barran finkatzea, beraz irudi honetan klikatu behar dugu:
Eta ondoren, txintxetan sakatuko dugu finkatzeko:urria 01, 2021
Kontzertu pedagogikoa eskolan!
Gaur oso egun berezia izan dugu goiko eskolan. Donostiako musika-eskolako musikariak bertaratu dira kontzertu bat guri eskeintzeko. Bai izan garela pribilegiatuak!! Musikaren bitartez konpositore batzuen nortasun bromazale erakutsi digute eta haiei buruzko bitxikeri asko ere kontatu dizkigute. Zenbat ikasi dugun!
Kontzertu osteko jarduera batzuk ere prestatu dizkigute, beraz gelan ere bizi izandakoa gogoratuko dugu.
Iturria: MUSIKA ENTZUNALDI AKTIBOAK
iraila 22, 2021
Konpositoreen izenak musika-tresnak eta esertokiak banatzeko
Aurten 2. ziklotik gora plaka-instrumentuak erabiltzen hasiko gara. Guztiontzat tresnak direnez instrumentu horienganako ardura eta zaintza egokia sustatu behar dugu eta horretarako, aurten martxan jarriko dut ondoko sistema. Hiruhileko bakoitzean ikasle bakoitzari plaka-tresna bat egokituko zaio eta ikasturte osoan zehar tresna horiek hiru alditan aldatuko dituzte. Era honetan, ikasle bakoitza bere tresna hartzeaz, gordetzeaz eta zaintzeaz arduratuko da. Bestalde, erabilpen desegokiagatik matxuraren bat gertatuko balitz, pieza berritzeko ardura ere hartuko lukete.
Hau guztia antolatzeko konpositoreen izenaz baliatu naiz. Instrumentu bakoitzari konpositore baten izena jarri diot eta tresna bakoitzak bere gordelekua dauka apaletan.
Konpositoreen izenak ere mahaietan jarrita daude eta ikasleen esertokiak markatzeko balioko dute. Beraz, konpositoreen izenak erabiliko ditugu bai musika-tresna mailegatzeko baita ikasleen esertokiak kokatzeko.
Lehenengo egun hauek politak izan dira ikasleek bilatu behar izan dutelako egokitu zaien konpositorea eta izenak hain arraroak zirenez behin baino gehiagotan izena ziurtatzeko panela errebisatu behar izan dute.
iraila 20, 2021
Musika-baliabideen web-orria
Ezin izan naiz aguantatu eta topatu bezain pronto zuekin partekatzeko gogo izagarria piztu zait. Horrelako gauzak sarean topatzea kriston ilusioa egiten dit. Ainhoa Sukiaren lan ZORAGARRIA dugu hemen. Bai DBHn bai LHn egiteko baliabide pila daude berak sortutakoak app desberdinak erabiliz (ene, horietako asko ez nituen ezagutzen, zaharkitzen ari naiz!! ;-P ) IKTak gustatzen zaizkigunoi haren web-orrian trasteatzen disfrutatuko dugu. Benetan sartu, pasada bat da. Zorionak Ainhoa eta mila-mila esker!!!!
iraila 13, 2021
Musika ebaluatzeko errubrikak (2. eta 3. ziklo)
Ebaluazioa kudeatzeko gehien kostatzen zaidan musika-irakaskuntzaren eremua da. Oso zaia egiten zait hirurehun ta piko ikasleen jarraipena egitea era objetiboan kontatutan hartuta idatzizko oso froga gutxi egiten ditugula, talde bakoitzak astean behin saio bat egiten duela eta jarduerak behaketan batik bat oinarritzen direla. Proiektu edo jarduea baten emaitza ez da bakarrik baloratzen duguna, ikasketa-prozesuan zehar oso inportanteak diren alderdi asko kontutan hartzen ditugu (emozioen kudeaketa, ekimena, ardura, saikaera, errespetua...). Alderdi hauek irakasleontzat funtsezkoak badira ere, ikasleek ez dute hainbeste baloratzen eta batez ere emaitzetan zentratzen dira.
Balorazio-lan honetan Errubrikak oso lagungarriak izan daitezke guztiontzat. Irakasleontzat, kalifikazio irizpideen portzentaiak eta gaitasunak baloratzeko oso modu praktiko eta objetiboa izan daitezkelako, eta ikasleentzat, momentuero gogoan izango dutelako prozesuaren nondik norakoak eta zer da prozesu horretan baloratuko duguna.
Proposamena da 2. eta 3. zikloan errubrika berdinak erabiltzea ebaluazio lana errezagoa eta praktikoagoa izan dadila. Errubrika hauek orokorrak badira ere, maila bakoitzean lantzen diren helburuei erantzuten diete zehaztapen maila gelako programazioetan adierazita dagoelako.
Hemen adieraziko dut nola lotu ditudan errubrikak programazioko zehar konpetentziekin eta kalifikazio irizpideekin. Koloretan dauden lehenengo hauek zeharkako konpetentziak dira eta azpian datozenak 4. mailako programazioaren kalifikazio irizpideak portzentaietan adierazitak.
Hitzezko, hitzik gabeko komunikazioarako eta komunikazio digitalerako konpetentzia.
Eximen eta espiritu ekintzailerako gaitasuna.
Ikasten eta pentsatzen ikasteko gaitasuna.
Izaten ikasteko gaitasuna.
Elkarbizitzarako gaitasuna.
Errubrikak irizpideekin lotzeko bost alderdi hauekin lotu ditut: banakako lana, taldeko lana, praktika instrumentala, jarrera eta entzumena. Eta horiek neurtzeko hurrengo parametroak erabiltzen ditut: hobetzeko, nahiko, oso ongi eta bikain.
iraila 10, 2021
iraila 01, 2021
Musika-mintzaira 4. maila
Zuetako askok eskatu dizkidazue musika-mintzairako liburuak. 3. maila arte euskaratutak banituen, 4. mailarako ere fitxa hauek prestatu ditut. Musika-hizkuntza lantzeko dira batik bat, abestiak ez daude besteetan bezala. Beraz, liburuxka horiekin gustora ibili bazarete hemen, 4. mailarako eskura dituzue.
Aprobetsatu nahi dut komentatzeko fitxa zoragarri hauen egilea MªLourdes Leal dela eta berarekin elkarlanean egon osteko emaitza dira hemengo fitxak. Berak sortzen duen materiala erderaz egon arren, gonbidatu nahi zaituztet bere lana ezagutzera web-orria berritu duelako eta zoragarria dago.
ekaina 14, 2021
maiatza 13, 2021
Musika-tresnen bilakaera. Ikasleen lanak.
Asko gustatzen zaidan proiektua da hau. Honen bidez, ikasleek instrumentuek denboran zehar izan duten bilakera ezagutzeaz gain, sormena erabili behar dute instrumentuek egiten dituzten erasoak asmatzeko.
Kartak sortu eta gero, familia motaren arabera sailkatu dituzte. Hemen dituzue 6. mailakoen lanak. Zorionak koadrilla!!
LH 6B
LH 6A
apirila 25, 2021
Gernikako bonbardaketa
1937ko apirilaren 26an 84 urte bete dira Gernika bonbardatua izan zela. Aurten lehenengo aldiz gai hau 6. mailan landuko dugu. "Bertsio beta" da, probatu gabekoa eta ziur egin heinean aldaketak jasoko duena.
apirila 19, 2021
Haur-hezkuntzarako abesti bilduma
Haur-hezkuntzan erabiltzen ditudan abestiak denborarekin poliki antolatu ditut eta material guztia (fitxak, audioak eta bideoak) WIX honetan bildu ditut modu deskargarrian eduki ahal izateko. Den-denak ez daude, baina gehiengoak behintzat bai.
Niri gauzak horrela biltzea oso erosoa iruditzen zait eta interesgarria ala lagungarria zaizuelakoan ere partekatzen dizuet.
apirila 12, 2021
Vivaldiren udaberria
Aurten udaberria eskolan ospatuko dugu eta haur-hezkuntzan Vivaldiren musikaren eskutik biziko dugu!
1. JARDUERA
Lehenengo, ipuin hau entzungo dugu:
Musika-tresnak ere erabiliko ditugu. Musikaren doinu bakoitza ongi barneratuta dutenez ikasleak lau taldetan banatuko ditut. Talde bakoitzak pertsonai bat izango da:
- Lorea (kaskabilo)
- Txoria (pandereta)
- Ibaia (marakak)
- Tximeleta (triangelua)
martxoa 21, 2021
Konpositoreen biografiak: klasizismotik erromantizismora.
Bigarren hiruhileko honetan konpositoreen aurkezpenekin jarraitu dugu eta hauek izan dira ezagutu ditugunak: Francesca Caccini, Beethoven, Paulina Duchmbge, Modest Mussorgsky, Johannes Bramhs, Felix Mendelssohn eta Clara Schumann.
Lan bikaina neska-mutilak!
LH6B
martxoa 14, 2021
Musika-mintzairako ariketa interaktiboak
Hementxe bildu ditudan ariketa interaktibo hauek Ainhoa Sukia eta Ana Huarte (Doremi musika bizi) sortutakoak dira. Musika-mintzairako hainbat kontzeptu errepasatzeko eta finkatzeko oso baliagarriak dira. Material askoz gehiago sortu badute ere, lehen-hezkuntzarako niretzat egokienak direnak jarri ditut: noten izenak, konpasak identifikatu, diktaketa melodikoa eta irudi musikalak.
Mila esker egileei, Ainhoa Sukia eta Ana Huarte!
NOTEN IZENAK
2/4 - 3/4 KONPASAK IDENTIFIKATU
3/4 - 4/4 KONPASAK IDENTIFIKATU
2/4 - 3/4 - 4/4 KONPASAK IDENTIFIKATU
IRUDI MUSIKALAK ETA HAIEN ISILTASUNAK
martxoa 08, 2021
Emakumearen eguna eta Goya Sariak
otsaila 09, 2021
Luzapen ikurra: Puntutxoa
Puntutxoa irudi musikal baten eskuinaldean jartzen da eta irudi horren iraupen erdia gehitzen dio.
Hitz gutxitan azaldutako kontzeptu honek askotan buruhausteak sortzen ditu oso gai abstraktoa delako eta ikasle batzuei asko kostatzen zaie bai alde teorikoa bai praktikoa ulertzea. Nik behintzat hori azaltzeko garaian ikasle batzuk galtzen direla sentitzen dut, eta buruhauste horren ondorioz kanta hau sortu dut. Oso abesti sinplea da baina helburua zehatza dauka: erritmo herren hori sentitzea eta ongi barneratzea. Ea baliagarria den!
urtarrila 17, 2021
Danborradako marrazkiak
Danborradako marrazki pare bat partekatzen dizkizuet. Umeena orain dela hiru urtekoa da, zaldiena aldiz labetik berri-berri aterata!
urtarrila 14, 2021
Konpositoreen lehenengo biografiak
6. mailako ikasleek ikasturte osoan zehar gizon-emakume konpositore batzuen bizitza eta garai historikoa ezagutzen ari dira.
Lana nirekin prestatzen dute eta gutxi-gorabehera saio bakoitzean ikasle baten aurkezpena ikusten dugu. Hasierako 10 minutuak erabiltzen ditugu horretarako. Momentuz, Erdi Aroan hasi eta Barrokoan bukatu dugu eta bidean Kassia, Alfontso X. "Jakintsua", Hildegard von Bingen, Juan de Antxieta, Franccesca Caccini, Bach, Kalam eta Palestrina izan dira ezagutu ditugunak.
LH6A
abendua 07, 2020
OPENSHOT doako bideo editorea
Askotan galdetu didazue ze programa erabiltzen dudan nire bideoak sortzeko, baina erabiltzen dudana ordainketaren bidezkoa denez ezin izan dizuet asko lagundu.
Alternatibak bilatzen egon naiz eta OPENSHOT programarekin topatu naiz: kode irekia, librea eta doakoa da. Nahiko erraza erabiltzeko eta aukera dexente eskeintzen ditu. Probatu dut eta erritmogramak ala edalontzi-jolas motatako gauzak prestatzeko oso funtzionala dela iruditzen zait.
Hemen duzue programa honekin sortu dudan bideoa. Elementu desberdinak erabili ditut:
- Irudi bat (fitxa)
- Bideoa (mobilarekin grabatuta)
- Audioa (audacityrekin sortuta)
- Pultsua markatzen duen "markadorea" (izartxoa)
Youtuben tutorial dexente topatuko badituzuen arren, Bideo tutorial bat prestatu dizuet oinarrizko edizio batekin hasi ahal izateko. Uste det zuen bideoak sortzen hasteko garrantzitsuena bildu dudala.
Programa honetan testua eta izenburu mugikorrak txertatu ahal izateko bi programa hauek instalatu behar dira: Inkscape eta Blender. Azpiko tutorialean egin beharrekoa ondo azaltzen da. Dena den, ez badizue grazia handirik egiten programa horiek instalatzea, izenburuak, hasierako aurkezpena ala kreditoak, CANVAn sortu ditzakezue eta gero bideoaren hasieran zein bukaeran argazki moduan txertatu dezakezue.























