Askotan galdetu didazue ze programa erabiltzen dudan nire bideoak sortzeko, baina erabiltzen dudana ordainketaren bidezkoa denez ezin izan dizuet asko lagundu.
Alternatibak bilatzen egon naiz eta OPENSHOT programarekin topatu naiz: kode irekia, librea eta doakoa da. Nahiko erraza erabiltzeko eta aukera dexente eskeintzen ditu. Probatu dut eta erritmogramak ala edalontzi-jolas motatako gauzak prestatzeko oso funtzionala dela iruditzen zait.
Hemen duzue programa honekin sortu dudan bideoa. Elementu desberdinak erabili ditut:
- Irudi bat (fitxa)
- Bideoa (mobilarekin grabatuta)
- Audioa (audacityrekin sortuta)
- Pultsua markatzen duen "markadorea" (izartxoa)
Youtuben tutorial dexente topatuko badituzuen arren, Bideo tutorial bat prestatu dizuet oinarrizko edizio batekin hasi ahal izateko. Uste det zuen bideoak sortzen hasteko garrantzitsuena bildu dudala.
Programa honetan testua eta izenburu mugikorrak txertatu ahal izateko bi programa hauek instalatu behar dira: Inkscape eta Blender. Azpiko tutorialean egin beharrekoa ondo azaltzen da. Dena den, ez badizue grazia handirik egiten programa horiek instalatzea, izenburuak, hasierako aurkezpena ala kreditoak, CANVAn sortu ditzakezue eta gero bideoaren hasieran zein bukaeran argazki moduan txertatu dezakezue.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zerbait komentatu nahi duzu?