apirilak 25, 2021

Gernikako bonbardaketa

1937ko apirilaren 26an 84 urte bete dira Gernika bonbardatua izan zela. Aurten lehenengo aldiz gai hau 6. mailan landuko dugu. "Bertsio beta" da, probatu gabekoa eta ziur egin heinean aldaketak jasoko duena.

Kultura-iturri desberdin batzuk erabiliko ditugu gertaera hau ezagutzeko: Francisco EscuderoPicasso eta Ken Zazpi. 

Memoria historikoa ezinbestekoa da oraina eta etorkizuna  ulertzeko, iraganeko gertaerak ezagutu behar ditugu izandako erruak ez errepikatzeko, barkatzeko, injustizien kontra mugitzeko, gerren kontrako aldarrikapena egiteko... gela bihurtuko da gogoetarako eremua eta musikak iraganera eramango gaitu. 

Prest? Klikatu irudian baliabidera iristeko:



2 iruzkin:

  1. Ze lan polita!! Mila esker partekatzeagatik!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Mila esker Saioa, asko eskertzen dut zure iruzkinza! Musika-irakaslea zarela pentsatzen dut, eta asko pozten naiz jakitean gaia beste eskola batzutan erabiltzen ari zaretela.
      Agur bero!

      Ezabatu

Zerbait komentatu nahi duzu?