iraila 22, 2021

Konpositoreen izenak musika-tresnak eta esertokiak banatzeko

Aurten 2. ziklotik gora plaka-instrumentuak erabiltzen hasiko gara. Guztiontzat tresnak direnez instrumentu horienganako ardura eta zaintza egokia sustatu behar dugu eta horretarako, aurten martxan jarriko dut ondoko sistema. Hiruhileko bakoitzean ikasle bakoitzari plaka-tresna bat egokituko zaio eta ikasturte osoan zehar tresna horiek hiru alditan aldatuko dituzte. Era honetan, ikasle bakoitza bere tresna hartzeaz, gordetzeaz eta zaintzeaz arduratuko da. Bestalde, erabilpen desegokiagatik matxuraren bat gertatuko balitz, pieza berritzeko ardura ere hartuko lukete.

Hau guztia antolatzeko konpositoreen izenaz baliatu naiz. Instrumentu bakoitzari konpositore baten izena jarri diot eta tresna bakoitzak bere gordelekua dauka apaletan.



Ikasleek jakin dezaten ze tresna egokitu zaien eta hori non gordetzen den, panel honetan begiratu beharko dute. Adibidez, "Mozart", "Clara Schumann" eta "Tchaikovsky" egokitu zaienei metalofono sopranoa joko dute.

Konpositoreen izenak ere mahaietan jarrita daude eta ikasleen esertokiak markatzeko balioko dute. Beraz, konpositoreen izenak erabiliko ditugu bai musika-tresna mailegatzeko baita ikasleen esertokiak kokatzeko. 

Lehenengo egun hauek politak izan dira ikasleek bilatu behar izan dutelako egokitu zaien konpositorea eta izenak hain arraroak zirenez behin baino gehiagotan izena ziurtatzeko panela errebisatu behar izan dute. 


Gelako zerrenda pasatzerakoan ikasleen izena esan ondoren, bakoitzak ahoz gora konpositorearen izena esan behar du. Modu honetan, haientzat arotzak izan daitezken izenak (Fanny Mendelsshon, Wagner...) integratzen hasiko dira. Irudiak ere panel batean jarrita daude.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zerbait komentatu nahi duzu?