abuztua 28, 2016

Kantu polifonikoa. Zer da?

Kantu polifonikoa eztarri-kantua bezala ere ezagutzen da. Faringe eta ahoaren artean sortzen den dirdiraren ondorioz gertatzen da. Teknika hau menperatzen dutenek bi soinu edo gehiago sor ditzakete.

Batez ere Erdiko Asiako musika herrikoian topatzen da (Errusiako "Tuva", Mongolia, Tibet, Uzbekistan eta Kazajistan), baina Europako eta Afrikako zenbait eskualdetan ere aurki dezakegu.
Kantu-mota hau musika-tresna sinplez lagunduta dago eta geografia horietako giro naturala irudikatzeko erabiltzen da. Harrigarria da!

Lehenengo bideoan Anna-Maria Hefele topatuko dugu eta oso ondo azalduko digu kantu honek zertan datzan!

uztaila 26, 2016

Irudien neurria aldatzeko: ResizeYour Image.

Askotan gertatu zait blogean txertatu ditudan irudiak, nire gustorako, handiak geratu direla, baina bloggak irudi horien neurria aldatzeko eskeintzen dituen aukerak mugatuak dira.

Ekartzen dudan aplikazioak, ResizeYour Image irudi horiek aldatzeko aukera uzten du oso modu errazan; gainera, formato anitzak onartzen ditu: gif, jpg, png, tiff, raw, txt...
Ez dugu izena eman behar, eta erabilpena oso erraza da:

  1.  Ordenagailutik irudia igoko dugu.
  2.  Irudia moztuko dugu nahi dugun tamainara.
  3.  Irudia txikiagoa bihurtu nahi badugu "disminuir zoom" klikatuko dugu gure irudia mozketaren tamainara egokitzeko; irudia handitu nahi badugu, "+ zoom" sakatuko dugu.
  4. Bukatzen dugunean "preparado" botoi laranjari emango diogu.
  5. Leiho berri bat irekiko da eta nahi dugun formatoa aukeratuko dugu (gif, png edo jpg)
  6. "Ahorrar" botoi laranja sakatuko dugu eta zuzenean ordenagailuan gordeko da.



uztaila 23, 2016

Irudien aurkezpenak egiteko aplikazioa: Kizoa.

Aplikazio honekin irudien aurkezpenak oso ederrak egin ditzakegu. Erderaz dago, eta niretzako bere alderik onena, aurkezpenari musika txertatu ahal diogula da.
Izena eman behar da eta erabilpena erraza da. Adibide bat uzten dizuet:


uztaila 08, 2016

Irudi animatuak sortzeko baliabidea:PicMix

Web-orrialde honetan gure irudiak animatu ditzakegu. Bere alde ona da ez dugula izena eman behar eta ikasleekin erabili dezakegu inongo oztoporik gabe.

Erabilpena oso-oso erraza da. "Creación PicMix" klikatu behar dugu, gure irudiak igotzen ditugu eta horiek editatzen hasten gara.

Bukatzen dugunean, "acabar" sakatzen dugu. Beste lehio bat irekiko da, izenburu bat jartzen diogu gure lanari, eta amaitzeko "registro" klikatzen dugu.







uztaila 07, 2016

Bideo-jokoak sortu: Sploder.

AulaPlaneta bloggean topatu dut baliabide hau (bertan hemen baino informazio sakonagoa topatuko duzue). Web-orrialde honetan gure bideo-jolasak sor ditzakegu modu errazan. On-line jolasten da, beraz ez dugu deskargatu behar. Izena eman gabe erabil daiteke, baina kontu bat sortzen badugu, guk sortutako jolasak gorde ditzakegu.


Sortzeaz gain, beste erabiltzaileek sortutako bideo-jolasak proba ditzakegu.


Bideo-jolasen diseinura gerturatzeko, sormena indartzeko eta istorioak sortzeko oso baliabide interesgarria dirudi!



ekaina 10, 2016

Konpositore klasikoei buruzko lana: Collage interaktiboa.

Lan honetan, irratitik pasatu diren konpositoreekin  collage bat egingo duzue ordenagailuetan.
Aurten Giaccomo ROSSINI, HILDEGARD VON BINGEN, Hans ZIMMER, eta Modest MUSSORGSKY izan dira ezagutu ditugun konpositoreak.

Konpositore horien irudiekin COLLAGE bat egiteaz gain, hori interaktibo bihurtuko duzue, hau da, irudian (collage-an) bideoak eta konpositoreen biografiak txertatuko dituzue.

Ikasturtean zehar irratitik zabaldu diren elkarrizketak, biografiak egiteko informazio-iturria izango dira, baita web honetan jaso dezakezuen informazioa ere. 

Hemen, emaitzaren adibide bat uzten dizuet. Ikasle bat egindakoa da.

 
ERABILI BEHARREKO APLIKAZIOAK: piZap eta Thinglink

JARRAITU BEHARREKO PAUSOAK:

1. Konpositoreen irudiak interneten bilatu eta ordenagailuan gorde.

2. piZap aplikazioan sartu eta hasi COLLAGE sortzen. Hemen bideo tutorial bat daukazue.

Bukatzean ordenagailuan gordeko da izen honekin: COLLAGE+ikaslearen izena.

3. BILDU konpositore guztiei buruzko informazioa: bloggeko elkarrizketak eta konpositoreen orrialdea

4. Thinglink aplikazioa ireki. Hemen konpositoreei buruzko informazioa eta haien musika-lanen bideoak txertatuko dira. 
Bideo hau egite prozesuari buruzko tutorial bat da hau.

ekaina 05, 2016

"Erloju sinkopatua" Musikograma.

Musikograma hau kortxearen eta zuriaren iraupena desberdintzeko oso baliagarria. Saio batean lantzen dugu eta gorputz-perkusiotik musika-tresnen erabilpenera pasatzen gara. Hau da sekuentzia:

1. Bideoa ikusi
2. Musika gorputz-perkusioarekin lagundu.
3. Musika-tresnekin lagundu: kaxa txinatarra eta triangelua.

Gorputz-perkusiozko proposamena:
TIK-TAK: 2 txalo/2bular/2izter/2oinak
RING: zuriaren erritmoa markatuz eskuek izterrek kolpatzen dituzte eta ondoren goraka altxatuko ditugu "altxa" esaten dugun bitartean.

Musika-tresnak:
TIK-TAK: kaxa txinatarra
RING: triangelua


maiatza 31, 2016

Musika Erdi Aroan

Nolakoa zen Erdi Aroko musika? Zer da kantu gregoriarra?, eta musika profanoa? pentagrama betidanik existitu al da?

Galdera hauei erantzuteko Erdi Aroko musika-munduan murgilduko gara. Klikatu irudian sartzeko!

maiatza 26, 2016

SIOUX kanta indiarra

Kanta honekin galdera-erantzunaren egitura lantzen da. Abestia ostinato erritmiko erraz batekin laguntzen dugu (guk plastikozko kubo batzuk erabili ditugu danbor moduan). Baina erraza dirudi arren, gauzak konplikatzen dira aldi berean kantatu eta jo behar dugunean. Gainera oso adi egon behar dugu bai ongi intonatzeko, bai tokatzen zaigun momentuan kantatzen hasteko! 



maiatza 24, 2016

PS22 CHORUS, irratiari agurra emateko.

Aurkeztuko dizuet haur-abesbatza ezohikoa bat. Bere izena PS22 Chorus da eta York Berriko auzo arazodun bateko eskola publiko batean sortutakoa izan da. 10-11 urte bitarteko haurrek parte hartzen dute.

Abesbatza sortu duena Gregg Breinberg deitzen da. Musika teoriako eta konposizioko ikasketak  burutu ditu baina bere pasioa irakaskuntza da.

 Eskola horretako umeei bizipen positiboak emate arren sortu du abesbatza, eta bere entsaioetako bideoak youtubera igotzen hasi den momentutik, oso  arrakastatsua bihurtu da. Gaur egun, 30 milloi bisitak baino gehiago jaso dituzte.


Gregg Breinberg-ek abesbatzarako erabiltzen dituen kanta guztiak  moldatu ditu eta batzuetan ere abestien letrak umeentzako egokitu ditu. 
Haren moldaketen artean gaur egungo musika-taldeen kantak aurkitzeaz gain (Lady Gaga, Bruno Mars, Adele, Beyoncé…) berak idatzitako kantak ere topa ditzakegu.

Hemen utziko dizuet haien lanetako bat: Pharrell Williamsen “Happy” abestiaren bertsio bat. Zoragarria!

maiatza 11, 2016

Guillermo Tell. Stop Motion.

Stop Motion animazio teknika bat da non objektu estatikoek segidako irudi multzo bat erabiliz, mugimendua lortzen dute.
Etxean, Guillermo Tellen kondaira eta Rossini konpositorearen musikaz baliatuz, stop motion-eko "pelikulatxo" hau sortu dugu.
Prozesuak lana eman digu pertsonaiak aukeratzen, eszenatokiak marrazten, plastinarekin behar izan ditugun objektuak egiten, baina poliki-poliki joan gara forma ematen istorioari.



Bideo hau sortzeko "premiere" programa erabili dut, baina badago android mobilentzako aplikazio bat oso gomendagarria:
Aplikazio honek muntai sinpleak egiteko aukera eskeintzen du. Bere alde onena da proiektua ordenagailuan gordetzeko aukera eskaintzen duela. Beraz, gelan edo etxean animatu gaitezke istorio laburrak sortzera, sormena landuko dugu eta ziur gure umeak asko disfrutatuko dutela!

Hemen PicPac doako bertsioarekin sortutako etxeko bertsio bat:

maiatza 06, 2016

Boomwhackalacka Extreme. 6.C maila eta plaka-instrumentuak.

Aspalditik kanta hau probatu nahi nuen ikasleekin eta behingoz egin dugu. Emaitzarekin ez nago pozik, ez... HURRENGOA! hau da, nagoela SUPER pozik egin duzuen lanarekin, lan bikaina!!!. Hori bai, nekea eta energia utzi dugu bidean, baina uste dut pena merezi izan duela! ZORIONAK!


apirila 27, 2016

Haur-abesbatza: beroketa-ariketak eta abestiak.

Ahotsa soinean eramaten dugun musika-tresna onena bada, askotan ez diogu behar duen garrantzia ematen. Bere lanketak erlaxazioa, arnasketa eta norberaren gorputzaren ezagutza ekartzen du eta prozesu horiek zentratzen eta konzentratzen laguntzen dute.

Iraupeneko-lasterketa da eta fruituak ez ditugu berehala jasoko; ahots-lanketak denbora behar du (tamalez, askotan ez duguna...) eta pazientziarekin, abestera ohituta ez dauden ikasleengan aldaketak oso politak ikusiko ditugu.  

Symbaloo honen bidez haur-kantuan erabil ditzakegun bideo batzuk bildu ditut: beroketa-ariketak, arnasketa, erlaxazioa, bokalizazioak eta gustuko ditudan kanta afrikar batzuk.

apirila 26, 2016

Udaberrian kantuz. Oinarri instrumentala.

Bigarren mailan kanta polit hau lantzen ari gara. Kantatzen dugunean musika instrumentala jartzea gustatzen zait, hau da, ahotsa gabekoa, baina gehienetan musika-metodoen haur-kantek ez dute aukera hori ematen.

Kasu honetan moldaketa bat egin dut, eta "Urtxintxa" metodoaren kanta baten sarrera soilik erabiliz, oinarri instrumentala sortu dut. Gelan probatuko dugu, ziur oso polita geratzen zaigula!


apirila 21, 2016

apirila 18, 2016

Harizko musika-tresnak. Jarduera interaktiboa.

Musika-tresnak, hiru taldetan sailkatzen dira: perkusioa, haria eta haizea. 
Jarduera interaktibo honen bidez, harizko musika-tresnen izenak eta tinbreak ezagutuko ditugu.

Bostgarren mailan familia honi buruzko lan bat egiten da eta jarduera hau lan horren osagia izango da.


apirila 14, 2016

Mari Txindoki. Euskal mitologia.

Kantak eta ipuinak oso lotuta daude. Esan dezakegu, kantak ipuin labur musikatuak direla, baina askotan hain laburrak direnez kontatzen dutenari buruz gehiago jakiteko beharra suertatzen digutela.

Badago abesti bat "Mari Txindoki" deitzen dena (Elkar metodokoa) eta txikiekin egiten asko gustatzen zaidana, Mariren irudiara gerturatzen gaitula. Kantak horrek Mariri buruz kontatzen diguna osatzeko bilatu dut interneten ea ipuinen bat topatzen nuen eta Koldo Alijostesen web-orriarekin topatu naiz. Hortxe, euskal mitologiari buruzko kondaira asko daude, berak sortutako testuz eta bideoz beteta. Oso polita eta bikainekoa da!

Koldo Alijostesen bideoan oinarrituz Mariri buruzko bideotxo hau prestatu dut irudi desberdinekin eta aprobetsatuz, kantaren doinua ere entzun daiteke.


Bideoa ikusi ondoren, iritsiko zaigu kanta ikasteko momentua. 



Fitxa Lourdes Leal laguntzarekin prestatu dut eta Elkar-ren bertsioa ez zaidanez gustatzen, beste hau egiten dugu. Luzeagoa da eta gorputz-perkusioa edo koreografia bat egiteko aukera ematen digu.


apirila 07, 2016

Saiatzen gara KANON bat abesten?

Doinu bat ahots bat baino gehiagotan abesten dugunean, eta ahots horiek bata bestearen atzetik hasten direnean, KANON bat interpretatzen ari gara.

Oso ederrak badira ere, kanonak nahiko zailak dira egiteko barne-belarria oso ongi garatua izan behar dugulako eta oso erraza izaten da tonua galtzea. Errazago izan dadila baliabide hau proposatzen dut.

Kanona lantzeko bi aukerak aurkezten dira.  Alde batetik, "ostinato modura" bertsio bat entzuteko aukera dago. Honetan, kanonaren konpasak errepikatzen dira, bi konpas (hemendik aurrera eskema) lau aldiz: lehenengoa lau aldiz, bigarrena lau aldiz... eta horrek balioko digu afinazioa lantzeko. Eskema baten errepikapena entzuten den bitartean, aukeratuko dugu beste eskema bat eta lau alditan ere errepikatuko dugu, ea lortzen dugun afinazioa mantentzen.
Bestalde badago "kanon modura" beste bertsio bat. Guk gure ikasleekin batera abestu dezakegu bigarren ahotsa hasten den bitartean eta horrela lagunduko diegu tonoa ez galtzen. 



apirila 05, 2016

EdiLIM. Liburu digitalak sortzeko baliabidea.

EdiLIM liburu digitalak sortzeko software da, eta horiek web-formatoan argitaratu ditzakegu. Liburu bakoitzak nahi ditugun orrialdeak eduki ditzake, eta horietako bakoitzean horrelako jarduerak txertatu ditzakegu. Hemen aukera batzuk aipatuko ditut:
  • Puzzleak
  • Memory
  • Testuak sailkatu
  • Osatu
  • Irudia eta testua
  • Irudia eta soinua
  • Irudiak mugitu
  • eta abar...
Orrialde honetan adibide asko daude eta begirada botatzera animatzen zaituztet ea animatzen zareten horiek probatzera.


Programa EdiLIM-eko web-orrian deskargatu dezakegu (sakatu hemen) eta ez dugu ordenagailuan instalatu behar "ejecutable" bat delako.
Egiten hasteko, Educacontic bloggean PDF formatoan dagoen tutoriala irakurri dezakegu, oso borobila da. Bestalde, EdiLIM-eko web-orrian tutorial gehiago aurkitu ditzakegu.

Gure liburutxoa sortzea lortu badugu, gure bloggean edo web-orrialdean txertatzeko momentua iritsi zaigu. Gordeko dugu eta inportanteena, esportatuko dugu. Eta hori nola egin? 
Bideo honetan oso ongi azaltzen digute:


Nik zintxo-zintxo pauso guztiak jarraitu ditut baina bloggean txertatzeko garaian arazo asko izan ditut eta behin eta berriro saiatuz gero ez dut lortu. 
Lasai! oso burugogorra naiz eta zorionez, azkenik lortu izan dut! Orain azalduko dizuet.

Bilatu izan ditudan tutorial askotan dropboxeko karpeta publikoa erabiltzea gomendatzen da "hosting" bezala (erderaz, alojamiento web) eta modu errazan txertatuko genuke gure bloggean. Baina garai batetik honera dropboxek deusestatu du karpeta publikoa sortzeko aukera eta hortik zetorren nire buru-haustea. 

Zer egin dut bada? Drive-ek ere karpeta publikoak sortzeko aukera eskeintzen du eta horiek ere hosting bezala erabili daitezke. Liburua ezin da txertatu, baina "link" edo lotura bat lortuko dugu gure liburu digitalera eramango gaituna.

Lerro hauetara iritsi bazarete lasai, bideo-tutorial honetan oso ondo azaltzen digute. Izenburua: "EdiLIM. Publicar en google drive".
Eta........LISTO!!




EGUNERATUTA
2016ko abuztuaren 31atik aurrera Drivek web orriak doan kokatzeko aukera kendu du.

ONE DRIVE erabiltzen hasi naiz. 


apirila 04, 2016

Sol giltza ezagutzeko kanta. "Barraskiloa".

Aspaldi ezagutu nuen kanta hau eta geroztik txikitxuekin erabiltzen dudan ezinbesteko kanta bihurtu da. Sol giltza ezagutarazteko oso aproposa iruditzen zait. 
Istorio honetan barraskilo txikitxo bat musikaren magiaren bidez sol giltza bihurtzen da. 

Jatorrizko bertsioa erderaz dago, C&C Music Productions-ekoa da. Normalean gitarraz lagunduta abestu izan dut, baina animatu naiz grabatzera, eta horrela edozein tokitik eskura izan dezakegu.






Fitxa deskargatu nahi baduzu klikatu HEMEN.