Aurkeztuko dizuet haur-abesbatza ezohikoa bat. Bere izena PS22 Chorus da
eta York Berriko auzo arazodun bateko eskola publiko batean sortutakoa izan da. 10-11
urte bitarteko haurrek parte hartzen dute.
Abesbatza sortu duena Gregg Breinberg deitzen da. Musika
teoriako eta konposizioko ikasketak burutu ditu baina bere pasioa irakaskuntza da.
Eskola horretako umeei bizipen positiboak emate arren sortu du abesbatza,
eta bere entsaioetako bideoak youtubera igotzen hasi den momentutik, oso arrakastatsua bihurtu da. Gaur egun, 30 milloi
bisitak baino gehiago jaso dituzte.
Gregg Breinberg-ek abesbatzarako erabiltzen dituen kanta guztiak moldatu ditu eta batzuetan ere abestien letrak umeentzako egokitu ditu.
Haren moldaketen artean gaur egungo musika-taldeen kantak aurkitzeaz gain (Lady Gaga, Bruno Mars, Adele, Beyoncé…) berak idatzitako kantak ere topa ditzakegu.
Haren moldaketen artean gaur egungo musika-taldeen kantak aurkitzeaz gain (Lady Gaga, Bruno Mars, Adele, Beyoncé…) berak idatzitako kantak ere topa ditzakegu.
Hemen utziko dizuet haien lanetako bat: Pharrell Williamsen “Happy”
abestiaren bertsio bat. Zoragarria!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zerbait komentatu nahi duzu?