Ahotsa soinean eramaten dugun musika-tresna onena bada, askotan ez diogu behar duen garrantzia ematen. Bere lanketak erlaxazioa, arnasketa eta norberaren gorputzaren ezagutza ekartzen du eta prozesu horiek zentratzen eta konzentratzen laguntzen dute.
Iraupeneko-lasterketa da eta fruituak ez ditugu berehala jasoko; ahots-lanketak denbora behar du (tamalez, askotan ez duguna...) eta pazientziarekin, abestera ohituta ez dauden ikasleengan aldaketak oso politak ikusiko ditugu.
Symbaloo honen bidez haur-kantuan erabil ditzakegun bideo batzuk bildu ditut: beroketa-ariketak, arnasketa, erlaxazioa, bokalizazioak eta gustuko ditudan kanta afrikar batzuk.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zerbait komentatu nahi duzu?