Lan honetan, irratitik pasatu diren konpositoreekin collage bat egingo duzue ordenagailuetan.
Aurten Giaccomo ROSSINI, HILDEGARD VON BINGEN, Hans ZIMMER, eta Modest MUSSORGSKY izan dira ezagutu ditugun konpositoreak.
Konpositore horien irudiekin COLLAGE bat egiteaz gain, hori interaktibo bihurtuko duzue, hau da, irudian (collage-an) bideoak eta konpositoreen biografiak txertatuko dituzue.
Ikasturtean zehar irratitik zabaldu diren elkarrizketak, biografiak egiteko informazio-iturria izango dira, baita web honetan jaso dezakezuen informazioa ere.
Hemen, emaitzaren adibide bat uzten dizuet. Ikasle bat egindakoa da.

JARRAITU BEHARREKO PAUSOAK:
1. Konpositoreen irudiak interneten bilatu eta ordenagailuan gorde.
2. piZap aplikazioan sartu eta hasi COLLAGE sortzen. Hemen bideo tutorial bat daukazue.
Bukatzean ordenagailuan gordeko da izen honekin: COLLAGE+ikaslearen izena.
3. BILDU konpositore guztiei buruzko informazioa: bloggeko elkarrizketak eta konpositoreen orrialdea.
4. Thinglink aplikazioa ireki. Hemen konpositoreei buruzko informazioa eta haien musika-lanen bideoak txertatuko dira.
Bideo hau egite prozesuari buruzko tutorial bat da hau.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zerbait komentatu nahi duzu?