azaroa 16, 2017

"Mendiko erregearen kobazuloan"

Musikalan hau Peer Gynten abenturetan oinarrituta dago. Peer sormen handiko mutila da, baina baita arroa eta zuhurra ere. Egun batean Ingrid ezagutzen du herriko festa batean eta zeharo maitemintzen da. Ingridek aldiz, Peer baztertzen du ez zaiolako batere gustatzen haren arrokeria eta diruzalekeria.

Peer, tristuraz josita, basora abiatzen da eta bertan dagoela, printzesa omen den neska eder batekin topatzen da. 

Neskak bere erreinura joateko gonbidapena luzatzen dio dirua eta ospea lortuko duelaren engainuarekin, eta Peerek, liluratuta, onartzen du. Halere, iristen direnean izutzen da konturatzen denean erreinu hori trollez betetako kobazulo bat dela!

Noski neska printzesa dela, kobazulo horretako erregearen alaba delako!!
Trollek Peer ikustean pozez zoratzen jartzen dira eta haiekin betiko gelditzea nahi dute.

Peer, ahal duenean larrialdi hartatik ihes egitea erabakitzen du. Lortuko ote du kobazulotik ateratzen?

Goazen bideoa ikustera!



"Mendiko erregearen kobazuloan" Peer Gynt suitearen laugarren eta azken mugimendua da. Musika lan honen egilea Edvard Grieg izan zen, norvegiarra eta erromantizismo musikalaren ordezkaria. Bere musika-lanetan norvegiako herri-doinuak erabiltzen zituen.

Griegek "Peer Gynt"en suitea 1876 idatzi zuen.


Hiru MUSIKOGRAMA uzten dizkizuet entzunaldia biribiltzeko. Lehenengoa bemola musika-blogakoa da, bigarrena Musication kanalekoa eta hirugarrena ez dakit norena den... norbaitek baleki informazioa eskertuko nioke! 





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zerbait komentatu nahi duzu?