Orain dela urte batzuk aukera paregabea izan nuen Berritzegune Nagusiaren laguntzarekin proiektu bat aurrera eramateko. Francisco Escudero konpositorearen mendeurrena zela eta, hari buruzko unitate didaktiko bat argitaratzeko aukera suertatu zitzaidan eta ilusioz, horri ekin nion.
Ikasturteak pasa ahala eta gelan izandako esperientziaz baliatuta, proiektu hori berritu dut eta Webquest formatora pasa dut. 4. mailan egiteko pentsatuta dago.
Bihotzez konpartitzen dut eta erabilgarria izan dadila espero dut, konpositore honek utzitako musika-lan hau euskal kulturarako altxor bat delako.
Lan bikaina Ana,zorionak!
ErantzunEzabatuEskerrik asko Iratxe, asko animatzen didazu! Orain ikasleekin "test-eatu" behar dut, ea ongi moldatzen diren eta batez ere, ea gustuko duten!
EzabatuAgur bero bat.
Kaixo Ana!!! Ez dakit nola eskertu zure eskuzabaltasuna, zure lan polita eta bikaina. Partekatzen duzunari esker, aberatsa gara. Pintxo gure klasean, 1.mailan, arrakasta handia izaten ari da. Bihotzetik, eskerrik asko, andereño!!!
ErantzunEzabatu