Horretarako, Errusian kokatu behar gara, 1936. urtean. Garai honetan bazegoen emakume bat NATALIA SATZ izenekoa Moskuko Umeentzako Antzerkiaren sortzailea izan zena. Antzerki honen helburua arteak umeengan zabaltzea zen etorkizuneko publiko aditua bihur zitezen. Errusian kultura asko-asko zaintzen zen.
Beraz, Natalia Satzek haien arteko adiskidetasuna aprobetsatuz, Prokopieferi eskatu zion mesedez ipuin musikal bat idaztea adin guztiko umeek orkestrako musika ezagutu zezaten; eta hori gertatu zen 1936.ean.
Prokopiefek, lau egunetan ipuin musikal zoragarri hau asmatu zuen eta ipuinaren pertsonaiak musika-tresnetan transformatu zituen. Nola? Pertsonai bakoitzari musika-tresna bat egokituz:
- Peru: biolinak
- Txoria: zeharkako txirula
- Ahatea: oboea
- Aitona: fagota
- Katua: klarinetea
- Otsoa: tronpak
- Tinbalak: ehiztariak
Hemen azpian, audioak nahastutak daude. Entzun eta asmatu zein pertsonaiari dagokion doinu bakoitzak!
Utziko dizkizuet baita ipuinaren hiru bertsio desberdinak:
Ipuina ezagutu ondoren, jarduera hau proposatzen dizuet:
Fitxa hauek deskargatu nahi badituzue KLIKATU HEMEN.
Gehiago nahi baduzue, jolas hauek egin ditzakezue:
Fitxa hauek deskargatu nahi badituzue KLIKATU HEMEN.
Gehiago nahi baduzue, jolas hauek egin ditzakezue:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zerbait komentatu nahi duzu?