ekaina 01, 2023

"Pilotarekin". Haur-hezkuntzarako abestia

 Abesti hau Estefanía Guzmán eta Vicente Valverdek konposatutako lana da. Haiek Ba-Ba Haur Hezkuntzarako musika ekimeneko sortzaileak dira eta haurrekin musika lantzeko proposamen asko dituzte.

Ekarri dizuedan honetan oso modu atseginean landu dezakegu pultsazioa haurrekin.  Asmoa da pultsua gorputzaren zati batzuk pilotarekin kolpekatuz eramatea, baita ezkerreko nahiz eskuineko eskua erabiliz ere. Bikoteka ere egin daiteke, kantaren letraren arabera pilota bikotearekin trukatuz. Hemen duzuen bideoan ba-ba proiektuko kideek erakusten digute nola egin behar dugun.


Musikako bertsiorik bakarra aurreko bideokoa denez, eta asko gustatu zaidanez, moldaketa musikala eta ahotsa jarri diot (mila esker Arantzazu letra euskaratzeagatik!). Hementxe uzten dizuet prestatu dudan bideotxoa baita audio deskargarriak ere:









4 iruzkin:

  1. Aupa, Ana! oso polita gelditu zaizu, zorionak!
    Galderatxo bat, ze programa edo aplikazio erabiltzen duzu bideoak egiteko, marrazkiak, mugimendua...)?
    Mila esker eta ondo bukatu ikasturtea!!!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Hementxe niretzat oinarrizkoena dena saiatuko naiz azaltzen:

      1. Marrazkiak:

      UMEAK arkatzarekin/rotukin eskuz egin, digitalizatu eta marrazkia IA honekin margotu, pasada bat da:
      https://petalica.com/index_en.html
      (Bideoko marrazki hori egin izan nuenean ez nuen hori ezagutzen, photoshop erabili nuen, baina IA probatu det eta izugarria da)
      Umeen marrazkiari atzekaldea kentzeko (hau da trukazoa!!!!) power-point erabiltzen dut. Irudi bat txertatzerakoan "quitar fondo" aukera ematen du, nik beti halaxe egiten det.

      ATZEKALDEA: freepik ala pixabay (ez naiz oroitzen)

      2. Peloten mugimendua:

      REBOTATZEN direnak gif anikatuak dira interneten bilatutakoak, 123APPSarekin formatoa aldatzen diet GIFetik MP4ra.
      Ondoren bideo editorearekin gifen atzekaldea kentzen dut (youtubeko tutorial bedeinkatuak) bakarrik irudia (pelota, kasu honetan) ikusteko. Bideo editoreak bideo-zatiak azkartzeko ala mantzotzeko aukera ematen du, horrekin pultsua egokitzen dut.

      BURUETATIK rebotatzen dena bideo editorean bertan egin dut (bola urdina interneten bilatu eta gero power-pointen atzekaldea kendu)

      3. Bideo-edizioa:
      Davinci Resolvekin egin det, doako editorea da, nahi baduzu oinarrizko teknikak ezagutzea lotura honetan tutorial txiki bat topatuko duzu oinarrizkoena ezagutzeko eta instalatzeko hainbat kontu teknikoak ere:
      http://lasmusika.blogspot.com/2023/02/4-saioa-urtarrilak-24.html

      Informazio asko bada ere, espero ideia ala trukotxo batzuk eman izana, esango didazu!

      Ezabatu
    2. Ene!!! marrazkiena ontxe frogatu dut!! zelako pasada! ta hori pakete bat naizela margozten!!!! ona!!

      Ezabatu
  2. Ideia hartuta, bai! Mila esker, ta ondo bukatu ikasturtea!

    ErantzunEzabatu

Zerbait komentatu nahi duzu?