Lurrean aeronfix gardenarekin itsatsita, musika-tresnak jarri ditut familiaka antolatutak:
- Haizezkoak: arrosa kolorekin
- Harizkoak: urdina kolorekin
- Perkusioa: berdea kolorekin
Instrumentuek markatzen dute ikasle bakoitzaren esertokia, baina jakiteko bakoitzari zein instrumentu egokitu zaion, zerrenda hau erabiltzen dugu. Ezkerreko zerrenda A taldeari dagokio , eta eskuinekoa B taldeari.
Polita da ikustea nola gelan sartzerakoan jotzen duten zerrendara bere tokia gogoratzeko, edo beraien artean elkar laguntzen dira tokia aurkitzeko: "Zu tronpeta zara!".
Zerrenda horretan ere arduraduna nor den ikusten da, beraz bakoitza oso ondo kokatzen da gelan sartzerakoan eta momentu horretako "kaosa" saihestu dezakegu.
Ikasle bakoitza bere tokian dagoenean, ordenean eta txandaka, bakoitzari egokitu zaion instrumentuaren izena esaten hasten da. Saioa aurrera eramaten dugu eta amaitu baino bost minututxo lehenago, arduradunaren instrumentuaren bideoa ikusten dugu.
Instrumentuen izenak ongi ikasi dutela ikusterakoan, tokiz aldatuko ditut.
Momentuz gehiagorik ez zait bururatu, baina uste dut baliabide honek jokua emango digutela!
ZER EGITEN DU ARDURADUNAK?
Nire ondoan eseritzen da eta sol giltzako lepoko bat ipintzen du.
- Horman dagoen sol giltza errepasatzen du.
- Kantatzen dugunean, bere bi abesti faboritoenak aukeratzen ditu eta gitarra txikitxo bat ere jotzen du.
- Musika-tresnak banatu eta jaso egiten ditu.
- Gelatik ateratzean hilarako bigarrena da (gelako arduraduna lehenengoa da).
Bueno, honeraino iritsi da zuekin konpartitu nahi nuena. Esperientziaren bat kontatu nahi baduzue, antzeko zerbait egiten duzuelako edo zeharo desberdin eta primeran funtzionatzen zaizuena ba.... nik entzuteko eta ikasteko prest nago! Badakizue gu garela musika-irakasleak bere bakardadean... beraz animatzen zaituztet konpartitzera!
Aupa, Ana!!
ErantzunEzabatuZelako ideia polita!! blogean zabalduko dut, eta gelara bueltatzen naizenerako ez dut ahaztuko!
Ondo ibili, fenomena!
Kaixo Iratxe!
EzabatuJope, spam bezalako mezuak hasi zaizkit iristen blogera eta orain iruzkinak nik onartu behar ditut, baina ez zaizkit abisuak iristen, horregatik ez dizut lehenago erantzun! Ba ideia ongi funtzionatzen ari da eta instrumentuen izenak ari dira barneratzen. Bagoaz esperimentatzen, jeje.
Animo, denbora poliki-poliki baina aurrera doa, faltan botatzen zaitugu!
Kaixo,
ErantzunEzabatuKristina naiz eta Hondarribitik idazten dizut. Zuk diozuna musikako irakasleak gure bakardadean taldea egin behar dugu. Oso gutxitan behatu dut zure web orrialdea, baina egin dudan txandetan oso interesgarria iruditu zait. Zorionak!!
Nik 4 urtetik-2.mailara ematen dut musika eta aurten ere eskolako abesbatza sortu dugu.
Nik ere arduraduna edukitzen dut gelan (eta zure arduradun lana irakurtzean idaztera animatu naiz) Nirekin arduradunak Musika tresnak banatu, fitxak eta behar ditugun materialak banatu, jolasetan lehengoa izaten da, ilaran ere lehenengoa da (Musika gelako arduraduna baita, eta oso ondo onartzen dute besteek), nik hobeto ezagutzeko galderak egiten dizkiot: ze abesti duzu gogoko (nahi al duzu guk zuretzat kantatzea?) zein musika tresna duzu gogoko, Zertan zera super ona...
Denak arduraduna izateko irrikitan egoten dira.
Beno jarraitu musikaz disfrutatzen
AIO
Kristina
Aupa Kristina!
EzabatuEskerrik asko zure esperientzia ere partekatzeagatik, edozein ideia oso ongi etorria da. Ze ona abesbatzarena, hainbeste gauza egiteko ditugula denbora gutxian batzutan ahotsa bibarren plano batean gelditzen dela...
Ondo segi!