apirila 07, 2015

Ahotsa nola sortzen da?

Galdetu diozue noizbait zuen buruari ea zergatik pertsona batzuk oso ondo abesten duten? ea zergatik beste batzuk askotan afonikoak egoten diren? ea zergatik beste batzuk ezin duten ongi abestu? 
Erantzun ohikoena izaten da gure ahotsa berezkoa dela, hau da, jaio garen momentutik horrela egokitu zaigula eta punto. Halere, ahotsa ondo zainduz gero, egokitu eta hobetu daiteken zerbait da; beraz, ahots guztiak ederrak izan daitezke LANTZEN eta HEZITZEN badira.

Aurkezpen honen bidez erakutsi nahi dizuet zeintzuk diren gure gorputzean aktibatzen diren sistemak hitz egiten dugunean. Horiek ezagutzen baditugu, ahots-teknika lantzeko garaian emaitza hobeagoak lortuko ditugu.

Baina aipatu dizuedan ahots-teknika ez da egun batetik bestera lortzen den zerbait; horretarako praktikatu eta praktikatu egin beharko genuke emaitzak lortzeko. Hori kirolariek oso ondo dakite, entrenatu gabe ez dago emaitzarik!

Beherago laburbilduko dizuet zer gertatzen da gure gorputzean hitz egiten dugunean.



Zer gertatzen da gure gorputzan hitz egiten dugunean?
  • Ahots-sokek bibratzen dutenean sortzen da ahotsa. Horiek irekitzen direnean airea sartzen da, eta soinua ekoizten dugunean horiek elkartzen dira bibratuz.
  • Harizko musika-tresnetan bezala, sokak zenbat eta teinkatuago egon, soinua gero eta agudoagoa da.
  • Hori guztia laringean gertatzen da; beraz, laringea ahotsaren organorik inportanteena da.
Iturria: musikakueto
  • Ahotsaren jatorrian hiru fase bereizten dira: 
    1. Biriketatik datorren airearen hartze eta botatze prozesuan diafragma, toraxeko barrunbea eta abdomeneko giharrek hartzen dute parte; hori arnakesta prozesua da.
    2. Laringean dauden ahots-sokek soinu egokia sortzeko erabat itxita egon behar dute. Afonia dugunean ez dira erabat ixten, eta aire pixka bat filtratu egiten da.
    3. Soinua eztarrira, sudurrera eta ahora bidaltzen denean resonantzia eta bolumena irabazten du. 
Iturria: musikakueto






Orain gorputzeko hiru sistemak martxan jarriko ditugu abesti honekin: AKAI HANA

martxoa 20, 2015

Musika eta matematika lotuta al daude?


Zuek zer uste duzue? Ez dutela loturarik, ezta? Musikarekin oso ondo pasatzen dugu, eta matematikarekin aldiz..... puffff, zenbat buru-hausteak!

Eta esaten badizuet erabat lotuta daudela? Horretaz konturatu zen Donald ahateak orain dela asko egin zuen bidai batean. Gehiago jakin nahi duzue? Aurrera ba, baina zaudete pixkat, geratu nirekin lerro hauetan, gauza bat kontatu nahi dizuet eta!

Donald ahatearekin  Aintzinako Greziara bidaiatuko dugu, Kristo aurreko V.I mendera.   Bertan Donaldek Pitagoras, filosofo greziarra, ezagutuko du. Pitagoras eta bere taldekoak, pitagorikoak, guk erabiltzen dugun musika-afinazioaren asmatzaileak izan ziren. 
Baina, nola lortu zuten? Soka batek proportzio zehatz batzuetan zatitzean, entzumenarentzat atseginak ziren soinu batzuk sortzen zirela konturatu ziren.

Bideoa aurrera joan neurrian, erakutsiko digute nola pentagramak edo lau-puntako izarrak zenbaki-aureora  eta laukizuzenera eramaten duten. Ulertzeko zaia bada, Donaldek oso ondo azalduko digu.

Beste aldetik, oso bitxia da nola elementu haiek (zenbaki-aureoa eta laukizuzena) naturako hainbat elementutan topa ditzakegun, eta nola artistek, arkitektoek, eskultoreek eta margolariek erabili izan dituzten beren lan ospetsuetan. 

Orain bai, Disfrutatu!


martxoa 14, 2015

Karibeko Piratak do doinuetan afinatutako tresnentzat.

Gehienetan aurkitzen ditugun baliabideak txirularako izaten dira. Ondorengo wix-a gitarrarekin jotzeko pentsatuta dago, baina do doinuetan afinatuta dagoen edozein instrumentuekin ere erabil dezakegu. 
Zein animatzen da?


Back in Black gero eta hobeto!

Ikaragarria musikaetaeuskara blogeko irakaskeak egin duen lana. Niri behintzat pila bat gustatu zait nola geratu zaion! Zuei zer iruditzen zaizue? 


martxoa 07, 2015

Erritmograma "Back in Black" (AC/DC)

Interneten salseatzen dugunean sorpresa oso ederrak topatzen ditugu. Hori da niri gertatu zaidana erritmo-proposamen honekin. "Musichicos" piano- eta musika-tailerrean egin duten lan bat da.

Gustuko dudan kanta da, eta baliabide honen bidez ikasleei ezagutarazteko oso egokia. Perkusio txikiko instrumentuekin eegingo dugu eta ziur asko disfrutatuko duugula!


martxoa 06, 2015

Erritmoa lantzeko bideo bilduma.

Interneten aurki ditzakegu oso onak diren baliabideak. Lanak konpartitzea da gure sarea aberasten duen ezaugarririk inportanteena; ezagutza eta metodologia ezberdinak zabaltzeko bidea. 

Hemen bideo batzuk bildu ditut erritmoa lantzeko bilduma  bat osatzeko. 
Bideoak gehienbat Musication kanalekoak dira, baita Pedro Moralesenak.



otsaila 26, 2015

Armonika lehen-hezkuntzan.

Antton Jauregik, Marizulo musika-blogaren egileak, baliabide hau aurkezten du. 

Bertan, Jauregik armonika musika-tresnarekin urtetan zehar lehen-hezkuntzan izandako esperientziak jaso ditu: aholkuak, partiturak eta bideoak.

Zoragarria iruditu zait instrumentu gertua, erraza eta merkea delako. Musika-hezkuntzan ohikoena txirula erabiltzea da, beraz musika-tresna alternatiboak bilatzea txalotzeko ideia iruditzen zait. Alde batetik, musika-tresna hau haur-hezkuntzatik erabil daiteke, eta bestetik, ikasle orotara iristen da txirulak dituen zailtasunak ez dituelako eskaintzen.

Mila esker eta zorionak lanagatik Antton!

otsaila 25, 2015

Erritmograma "Mataculebra".

 Proposamen honetan Kepa Junkeraren Mataculebra abestia topatuko dugu perkusio txikiko instrumentuekin jotzeko.

Baliabide hau Agurtzane Goitiak"musikagelapdi" blogaren sortzaileak sortu du. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiot bere lana konpartitzeagatik!



otsaila 24, 2015

Plaka-instrumentuekin jotzeko KANON-a

Skyline deitutako partitura honetan kanon forma musikala probatzeko aukera paregabea topatuko dugu. Plaka-instrumentuekin egiteko pentsatuta dago eta, nire ustez, 3. eta 4. mailan egiteko oso aproposa izango da. 

"Aula de música" bloga idazten duen Julio Paynok sortu du eta lerro hauetatik eskerrak eman nahi dizkiot egindako lanagatik eta hura konpartitzeagatik.