Antton Jauregik, Marizulo musika-blogaren egileak, baliabide hau aurkezten du.
Bertan, Jauregik armonika musika-tresnarekin urtetan zehar lehen-hezkuntzan izandako esperientziak jaso ditu: aholkuak, partiturak eta bideoak.
Zoragarria iruditu zait instrumentu gertua, erraza eta merkea delako. Musika-hezkuntzan ohikoena txirula erabiltzea da, beraz musika-tresna alternatiboak bilatzea txalotzeko ideia iruditzen zait. Alde batetik, musika-tresna hau haur-hezkuntzatik erabil daiteke, eta bestetik, ikasle orotara iristen da txirulak dituen zailtasunak ez dituelako eskaintzen.
Mila esker eta zorionak lanagatik Antton!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zerbait komentatu nahi duzu?