Galdetu diozue noizbait zuen buruari ea zergatik pertsona batzuk oso ondo abesten duten? ea zergatik beste batzuk askotan afonikoak egoten diren? ea zergatik beste batzuk ezin duten ongi abestu?
Erantzun ohikoena izaten da gure ahotsa berezkoa dela, hau da, jaio garen momentutik horrela egokitu zaigula eta punto. Halere, ahotsa ondo zainduz gero, egokitu eta hobetu daiteken zerbait da; beraz, ahots guztiak ederrak izan daitezke LANTZEN eta HEZITZEN badira.
Aurkezpen honen bidez erakutsi nahi dizuet zeintzuk diren gure gorputzean aktibatzen diren sistemak hitz egiten dugunean. Horiek ezagutzen baditugu, ahots-teknika lantzeko garaian emaitza hobeagoak lortuko ditugu.
Baina aipatu dizuedan ahots-teknika ez da egun batetik bestera lortzen den zerbait; horretarako praktikatu eta praktikatu egin beharko genuke emaitzak lortzeko. Hori kirolariek oso ondo dakite, entrenatu gabe ez dago emaitzarik!
Beherago laburbilduko dizuet zer gertatzen da gure gorputzean hitz egiten dugunean.
Zer gertatzen da gure gorputzan hitz egiten dugunean?
- Ahots-sokek bibratzen dutenean sortzen da ahotsa. Horiek irekitzen direnean airea sartzen da, eta soinua ekoizten dugunean horiek elkartzen dira bibratuz.
- Harizko musika-tresnetan bezala, sokak zenbat eta teinkatuago egon, soinua gero eta agudoagoa da.
- Hori guztia laringean gertatzen da; beraz, laringea ahotsaren organorik inportanteena da.
Iturria: musikakueto
- Ahotsaren jatorrian hiru fase bereizten dira:
- Biriketatik datorren airearen hartze eta botatze prozesuan diafragma, toraxeko barrunbea eta abdomeneko giharrek hartzen dute parte; hori arnakesta prozesua da.
- Laringean dauden ahots-sokek soinu egokia sortzeko erabat itxita egon behar dute. Afonia dugunean ez dira erabat ixten, eta aire pixka bat filtratu egiten da.
- Soinua eztarrira, sudurrera eta ahora bidaltzen denean resonantzia eta bolumena irabazten du.
Iturria: musikakueto
Orain gorputzeko hiru sistemak martxan jarriko ditugu abesti honekin: AKAI HANA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zerbait komentatu nahi duzu?