Beharbada gaur egun existitzen den talderik sortzaileena izan daiteke hau. Musikari onak izateaz gain, egiten dituzten bideoak hipnotikoak dira.
Lau lagun dira eta haien azken bideoklipa erakutsi nahi dizuet. 567 inpresorak koordinatu dituzte musikarekin bat joateko, alajaina!!!
Pentsatuko duzue zarrastel batzuk direla, bada, ezetz!!! erabili dituzten paper guztiak birziklatuak izan dira, eta gainera irabazte guztiak Greenpeace erakundeari eman die.
Txanela metodoko kanta hau asko gustatzen zait eta 3. mailan landuko dugu. Hemen audioa uzten dizuet eta fitxatxo bat. Deskargatu nahi baduzue, irudiaren gainean kilkatu.
Peru eta otsoa, Sergi Prokopiev idatzitako ipuin musikal bat da. Baina ipuinari buruz hitz egin baino lehen, kontatu nahi dizuet ipuin hau idaztearen zergaitia.
Horretarako, Errusian kokatu behar gara, 1936. urtean. Garai honetan bazegoen emakume bat NATALIA SATZ izenekoa Moskuko Umeentzako Antzerkiaren sortzailea izan zena. Antzerki honen helburua arteak umeengan zabaltzea zen etorkizuneko publiko aditua bihur zitezen. Errusian kultura asko-asko zaintzen zen. Beraz, Natalia Satzek haien arteko adiskidetasuna aprobetsatuz, Prokopieferi eskatu zion mesedez ipuin musikal bat idaztea adin guztiko umeek orkestrako musika ezagutu zezaten; eta hori gertatu zen 1936.ean.
Prokopiefek, lau egunetan ipuin musikal zoragarri hau asmatu zuen eta ipuinaren pertsonaiak musika-tresnetan transformatu zituen. Nola? Pertsonai bakoitzari musika-tresna bat egokituz:
Camille Saint-Saëns piano-jotzaile bikaina izan zen eta 2 urtekin piano jotzen hasi zen. 5 urterekin bere lehenengo musika-lana idatzi zuen eta 10 urterekin jada kontzertuak eskeintzen zituen! Ume prodigioa, ezta?
Animalien inauteria, hemen ezagutuko dugun musika-lana, 50 urtekin asmatu zuen.
Zergatik ihauteria deitu zion? Musikariak mozorratuta jotzen zutelako? Ez!
Berez, parodia musikal bezala asmatu zuen; hau da, txantxa musikal bezala zenbait instrumentu-jole eta konpositore zirikatzeko.
Obra musikal honek 14 pieza musikalaz osatuta dago eta bakoitzak animalia bat irudikatzen du (11. izan ezik)
Adibidez, 11. pieza "pianojoleak" izenekoa, piano ikasleak irudikatzen ditu eskala musikala gora eta behera errepikatzen dutela....
Beste pieza batean, Offenbach deitutako konpositore bati beste txantxa bat egin zion.
Offenbachen obrarik ospetsuena (Can-Can) bertsionatu zuen. Saint-Saënsen bertsioan, Can-Can oso astuna eta motela agertzen da eta dordoka batzuk dantzatzen dute.
Halere, oso musikari serioa zenez ez zuen nahi animalien ihauteria ezagutaraztea... Zer pentsatuko zuten beste musikariek! Horrek pentsatzeak lotsatzen zion!!
Bakarrik bere lagun onenen aurrean jotzen zuen.
Hil ondoren, lan hau publikatu zen haren musika-lan ospetsuenetako bat bihurtuz!
Hemen utziko ditut gelan erabili ditzakegun musikograma batzuk:
Musika a lo
grande egitea gustatzen zitzaion konpositore alemaniarra zen; XIX. mendekoa.
Gauzak "bonbazia handian" egitea hainbeste gustatzen
zitzaizkon lau eguneko opera bat asmatu zuela! Imajinatu! Lau egun irauten dituen
kontzertu bat!! Eneeeee...... Ze aspergarria!!! Gainera, oso perfekzionista zenez eta dena bikain gelditzea nahi zuenez 26 URTE eman zituen opera hau idazten.
Opera honi NIBELUNGOEN ERAZTUNA deitu zion eta lau zati ditu: Rhineko urrea, Valkiria, Sigfrido eta Jainkoen gainbehera.
Hau sorpresa, eh? Zer usten
zenuten, valkiriak Clask Royalek asmatutako zerbait direla?? Ez, ez, ez. Alemaniar
mitologiako izakiak dira eta Wagnerri esker Valkiriak eta beste bitxikeri
batzuk pittin bat ezagutuko ditugu. Esan dugunez, opera hau alemaniar mitologiako kondairetan oinarrituta dago eta eraztun poteretsu baten istorioa kontatzen du.
Iturria: algarabianinos.com
Ah!!! hau ere ezaguna egiten zaizue, ezta? Eraztunen jaunaren liburua! Bai, Tolkienentzat, Eraztunen jaunaren idazlea, opera hau inspirazio iturri izan zen, baina hori beste txaskarrillo bat da. Saiatuko naiz operaren argudioa laburtzen, beraz, eroso jarri lau eguneko kontakizuna laburtu behar dizuedalako!!!
Istorioa hasten da Rhin ibaian. Bertan, urre magikoa duten ninfa batzuk bizi dira. Urre hori urtzen bada, inguruan dagoen guztia kontrolatu dezaken eraztun bat sor daiteke. Printzipioz erreza dirudi, ezta? bada... horrek trukoa dauka, urrea galdatzeko edo urtutzeko BE-TI-KO amodioari uko egin behar delako! Nibelungo bat iristen da ibai honetara eta ninfa eder horiekin ligatzen saiatzen da. Hauek aldiz, barre egiten diote eta gaixoarekin sartzen dira.
Iturria: algarabianinos.com
Zer egiten du nibelungoak? Pikutara! Amodioari uko egiten dio, urre magikoa lapurtzen die eta badoa lur azpian duen etxera. Iristen denean gainontzeko nibelungoak menperatzen ditu eta hemendik aurrera hasten da istorio honen saltsa! Saltsa honetan WOTAN sartzen da; jainko bat da eta erraldoi batzuei eskatzen die WALHALLA (paradisu bat) eraikitzea.
Iturria: renegadetribune.com
Wotanek lan hori ordaintzeko dirurik ez duenez, komentatzen die ea nahi duten nibelungoren eraztuna, eta erraldoiak, baietz bezala erantzuten diote. Wotanek nibelungori eraztuna kentzen dio erraldoiei emateko, baina erraldoi tuntun hauek eraztunaren poterearen berririk ez dutenez, ez dakite zertarako erabili dezaketen eta gordetzen dute.
Eta valkiria???? lasai, lasai, pazientzia pixka bat izan. Oraindik Wotanekin pixka bat geldituko gara. Bikiak ditu, baina hauek koxkortzen dira jakin gabe anai-arrebak direla. Haunditan maitemintzen dira eta seme bat dute. Vale! behingoz valkiria eszenan sartzen da!! Sarrera emateko entzun, entzun...
LA CABALGATA DE LAS VALKIRIAS
Wotan, nik ez dakit zergatik, seme honekin haserratzen da eta hiltzeko asmoz valkiria bat kontratatzen du. Qué chasco carrasco!!! Valkiriari lan hori ez zaio interesatzen eta ez du egin nahi. Nola?? Wotaneri kasurik ez??? Ale, valkiria zigortuta dago kaso ez egiteagatik. Loti ederra bezala, lotara zigortzen du eta bakarrik zaldun bat esnatu dezake. Hain gaiztoa da Wotan, haren ohea suaz inguratzen duela, hau da hau!! Zaldun hori SIGFRIDO deitzen da eta hau kasualitatea!!! Wotamen semea da!!! Bueno, detailetan sartu gabe, Sigfrido honek poterezko eraztuna lortzen du eta super zalduna denez, valkiria ere salbatzen du.
Ea bukatzen dudan! Hau kulebroia!! Gazte batzuk Sigfridori buru-garbiketa egiten diote eta eraztuna zein valkiria entregatzeko konbenzitzen diote... Valkiria kokoteraino dago, eta jenio handiko emakumea denez, eraztuna hartuz hasierako ninfei itzultzen die eta azkenik DENAK hiltzen dira. TXIN PUN!!!! Honeraino irakurtzen iritsi bazarete... txapeldunak zarete!!!
Musika zuzendari honi esker, LORIN MAAZEL, opera honen bertsio laburtuta gozatu dezakegu, ordubete eta piko irauten du. Horrela bai ahal dela, ezta? Mila esker Lorin Maisua!!!
Orkestrako zuzendari bat imajinatu beharko bagenu, pertsona bat dotore jantzita eta batuta txikia eskutan duela irudikatuko genuke; baina, galdera bat bota nahi dizuet.
Orkestrako zuzendariek betidanik horrela zuzendu dute?
Orkestrak XVII. mendean sortu ziren (barrokoa), eta hauekin batera, zuzendariaren irudia.
Barrokoan zuzendariek makil handi bat erabiltzen zuten, Santa Agedan erabiltzen dugun antzerakoa, musikariek erritmoa erraz jarrai zitzaten.
Garai horretako konpositore bati gertatu zitzaion historia kontatuko dizuet lerro hauetan, zuzentzeko modu berezi honekin oso lotuta dagoelako.
Bere izena Giovanni Baptiste Lully zen eta Eguzki Erregearen konpositorea zen.
Egun batean, The Deum izeneko musika-lan entsaiatzen ari zela, Lullyk makil handi horrekin bere oina kolpatu zuen. Metalezko makil hori oso-oso astuna zen eta ondorioz, zauria konplikatu zitzaion eta gangrenaz hil zen.
Gaur egungo batutak mende bat beranduago iritsiko zen, XVIII. mendean; baina tamalez, Lullyrentzat beranduegi! Zuzendariak margotu nahi badituzue HEMEN KLIKATUZ deskargatu ditzakezue.
Bueno, bueno! Azken momentuko altxorra! Audio hau iritsi zait eta San Sebastian festako giroa pizteko mundiala iruditzen zait! Ez neukan informazio handirik, baina tita batean ikertzen jarri naiz eta kanta hau bizkaiko musika talde batena da 1983. urtean sortua: ZUBIPEKO SWING Nola da posible inoiz ez entzutea?? Marcha de San Sebastián DIXIELAND estiloarekin interpretatzen dute eta animatzen zaituztet entzutera. KLIKATU HEMEN! super ongi dago!!
Talde honek bi diska argitaratu zituen eta Marcha de San Sebastián, Yan barik (1995) diskari dagokio. Hauek dira taldearen partaideak: Pedro Muñoz (gitarra) Adolfo García (bateria) Aingeru Berguices (Baxua) Siegman Menzel (tronboia) Gaizka Elosegi (tronpeta) Jon Etxeandia (klarinetea)
Guzti honekin zuen karta prest egongo da. Orain zer egin behar da? Jarri sagua kartaren gainean eta eskuineko botoia sakatuz aukeratu gorde irudi honela eta ordenagailuan sortu duzuen karpetan gorde FASEA ADIERAZIZ.
Seguru kanta hau ezagutzen duzuela, "Iribarrak eta malkoak" pelikularen kanta ezagunena. Bideoan ikusiko duzuen baino luzeagoa bada, zatirik inportanteena ikasiko dugu.
Eskalako notak ikasteko balioko digu, eta eskolako txikiek seguro pila bat disfrutatzen dutela.
Idea da modu desberdinetan egitea: noten izenak dituzten paperekin, boomwackersak erabiltzen, plaka instrumentuekin, eta noski! abesten. Ea zer moduz moldatzen geran!
Proiektu honetan orkestrako musika-tresnen kokapena ezagutuko dugu. Colorinmypiano bloggeko ideiatik abiatuta ikasleek instrumentuen musika-tresnen kokapena ezagutuko dute lanketa kooperatiboaren bitartez eta 4. saio izango ditugu burutzeko.
Hau izan beharko litzateke bukaerako emaitza:
Erabiliko ditugun materialak hemen aurkitu ditzakezue:
Tutoreekin gelan dauden bezala taldeka jarriko dira, eta gaian kokatzeko bideo hau ikusiko dugu:
Ondoren, talde bakoitzari bere txostena banatuko zaio. Bertan lanerako egin behar duten guztia azalduta dago. Ardurak banatuko dituzte haien artean eta lanean hasiko lirateke. Talde bakoitzak portatil bat beharko du.
Azpian dagoen baliabidea erabili beharko dute euren portetiletan ikerketa lana egiteko.
Musikalan hau Peer Gynten abenturetan oinarrituta dago. Peer sormen handiko mutila da, baina baita arroa eta zuhurra ere. Egun batean Ingrid ezagutzen du herriko festa batean eta zeharo maitemintzen da. Ingridek aldiz, Peer baztertzen du ez zaiolako batere gustatzen haren arrokeria eta diruzalekeria. Peer, tristuraz josita, basora abiatzen da eta bertan dagoela, printzesa omen den neska eder batekin topatzen da. Neskak bere erreinura joateko gonbidapena luzatzen dio dirua eta ospea lortuko duelaren engainuarekin, eta Peerek, liluratuta, onartzen du. Halere, iristen direnean izutzen da konturatzen denean erreinu hori trollez betetako kobazulo bat dela! Noski neska printzesa dela, kobazulo horretako erregearen alaba delako!! Trollek Peer ikustean pozez zoratzen jartzen dira eta haiekin betiko gelditzea nahi dute. Peer, ahal duenean larrialdi hartatik ihes egitea erabakitzen du. Lortuko ote du kobazulotik ateratzen? Goazen bideoa ikustera!
"Mendiko erregearen kobazuloan"Peer Gynt suitearen laugarren eta azken mugimendua da. Musika lan honen egilea Edvard Grieg izan zen, norvegiarra eta erromantizismo musikalaren ordezkaria. Bere musika-lanetan norvegiako herri-doinuak erabiltzen zituen. Griegek"Peer Gynt"en suitea 1876 idatzi zuen.
Hiru MUSIKOGRAMA uzten dizkizuet entzunaldia biribiltzeko. Lehenengoa bemola musika-blogakoa da, bigarrena Musication kanalekoa eta hirugarrena ez dakit norena den... norbaitek baleki informazioa eskertuko nioke!
5. B mailan Erdi Aroan murgildutak zabiltzate, eta oraindik ez zaituztet utziko ihes egiten! Garai horrek asko erakusteko dauka. Musika erlijiosoan murgildu gara, musika-idazkuntzaren hasiera ezagutu dugu, erdi aroko partiturak nola egiten ziren ere ezagutu dugu... baina badago inportantzia gutxiago ez zuen beste musika mota bat: MUSIKA PROFANOA.
Hau ez zen musika erlijiosoa bezain serioa. Herria dibertitzeko zen eta, besteak beste, gerretako heroiei buruzkoa zen. Musika-tresnak erabiltzen zituzten eta ezin zarete imajinatu zelako festak eta dantzaldiak ospatzen zituzten!
Musika erlijiosoa atzean utzita, musika profanoa biziko dugu kantiga honen bidez. Erdi Aroko errege batek asmatu zuen, Alfonso X "Jakintsua" izenekoa. Hasiko al gara?
Doremi musika bizi web gunean oso jarduera interesgarriak proposatzen dituzte musikako hainbat alderdi jorratzeko: entzumena, kultura musikala eta musika-hizkuntza besteak beste.
Hemen jarriko ditut bi proposamen oso interesgarriak haur-hezkuntzan edo lehenengo mailan egiteko.
Hemengo honetan, tinbre desberdinekin jolastuko gara eta memori moduan bikoteka antolatu beharko ditugu.
Hurrengo honetan, soinu agudo eta grabeak desberdindu beharko ditugu. Mila esker Ana Huarte!
Zer da zarzuela? Noiz sortu zen? Gaur egun egiten den zerbait al da? Norbaitek ikusi al du zarzuelaren bat? Noizbait jo al dituzue kastañuelak?
Galdera hauen erantzunak eta gauza gehiago material honetan topatuko ditugu. 6.mailan zarzuelaren historian murgilduko gara eta era teorikoan zein praktikoan ezagutuko dugu!