urtarrila 11, 2018

Iribarra eta Malkoak: DO RE MI

Seguru kanta hau ezagutzen duzuela, "Iribarrak eta malkoak" pelikularen kanta ezagunena. Bideoan ikusiko duzuen baino luzeagoa bada, zatirik inportanteena ikasiko dugu. 
Eskalako notak ikasteko balioko digu, eta eskolako txikiek seguro pila bat disfrutatzen dutela. 

Idea da modu desberdinetan egitea: noten izenak dituzten paperekin, boomwackersak erabiltzen, plaka instrumentuekin, eta noski! abesten. Ea zer moduz moldatzen geran!

DO LEHENENGO NOTA DA
RE IGOTZEN HASTEN DA
MI EUSKARAZ NEREA
FA HAU DA HURRENGOA
SOL EGUZKI POLITA
LA ABESTEN LA, LA, LA
SI HAU DA BAIEZKOA
DO BERRIRO ESAN DO!


Golda Eraren KARAOKE BERTSIOA.

Marrazkia gustatu bazaizue gainean klikatu dezakezue deskargatzeko.




Ainhoa Sukiaren lan zoragarri  hau hemen gordetzen det  eskalko lanean sakontzeko.






abendua 03, 2017

Orkestrako musika-tresnak

Proiektu honetan orkestrako musika-tresnen kokapena ezagutuko dugu. Colorinmypiano bloggeko ideiatik abiatuta ikasleek instrumentuen musika-tresnen kokapena ezagutuko dute lanketa kooperatiboaren bitartez eta 4. saio izango ditugu burutzeko.
Hau izan beharko litzateke bukaerako emaitza:
Erabiliko ditugun materialak hemen aurkitu ditzakezue:
Tutoreekin gelan dauden bezala taldeka jarriko dira, eta gaian kokatzeko bideo hau ikusiko dugu:


Ondoren, talde bakoitzari bere txostena banatuko zaio. Bertan lanerako egin behar duten guztia azalduta dago. Ardurak banatuko dituzte haien artean eta lanean hasiko lirateke. Talde bakoitzak portatil bat beharko du.

Azpian dagoen baliabidea erabili beharko dute euren portetiletan ikerketa lana egiteko.



azaroa 16, 2017

"Mendiko erregearen kobazuloan"

Musikalan hau Peer Gynten abenturetan oinarrituta dago. Peer sormen handiko mutila da, baina baita arroa eta zuhurra ere. Egun batean Ingrid ezagutzen du herriko festa batean eta zeharo maitemintzen da. Ingridek aldiz, Peer baztertzen du ez zaiolako batere gustatzen haren arrokeria eta diruzalekeria.

Peer, tristuraz josita, basora abiatzen da eta bertan dagoela, printzesa omen den neska eder batekin topatzen da. 

Neskak bere erreinura joateko gonbidapena luzatzen dio dirua eta ospea lortuko duelaren engainuarekin, eta Peerek, liluratuta, onartzen du. Halere, iristen direnean izutzen da konturatzen denean erreinu hori trollez betetako kobazulo bat dela!

Noski neska printzesa dela, kobazulo horretako erregearen alaba delako!!
Trollek Peer ikustean pozez zoratzen jartzen dira eta haiekin betiko gelditzea nahi dute.

Peer, ahal duenean larrialdi hartatik ihes egitea erabakitzen du. Lortuko ote du kobazulotik ateratzen?

Goazen bideoa ikustera!



"Mendiko erregearen kobazuloan" Peer Gynt suitearen laugarren eta azken mugimendua da. Musika lan honen egilea Edvard Grieg izan zen, norvegiarra eta erromantizismo musikalaren ordezkaria. Bere musika-lanetan norvegiako herri-doinuak erabiltzen zituen.

Griegek "Peer Gynt"en suitea 1876 idatzi zuen.


Hiru MUSIKOGRAMA uzten dizkizuet entzunaldia biribiltzeko. Lehenengoa bemola musika-blogakoa da, bigarrena Musication kanalekoa eta hirugarrena ez dakit norena den... norbaitek baleki informazioa eskertuko nioke! 





azaroa 09, 2017

Zerrena ote da?

Kaixo Kuxkuxerok! 
Laguntza bila etorri zarete, ezta? Ba, oso ondo egin duzue. Bideo hau ikusi ondoren erantzuna jakingo duzue. Animo! 2 kuxku lortuko dituzuela!

azaroa 08, 2017

Pintto eta orkestra.

Ipuin honetan Pintto txakurrarekin batera musika-tresnen doinuak eta baita musika-lan klasikoak ezagutuko ditugu. 
Ipuinaren egotzitzapen digitala JuanMa Salazarrek egin du, IKASMUS musika-blogaren egilea. Mila esker!!



azaroa 02, 2017

Quen a Omagen. Kantiga 353

5. B mailan Erdi Aroan murgildutak zabiltzate, eta oraindik ez zaituztet utziko ihes egiten! Garai horrek asko erakusteko dauka. Musika erlijiosoan murgildu gara, musika-idazkuntzaren hasiera ezagutu dugu, erdi aroko partiturak nola egiten ziren ere ezagutu dugu... baina badago inportantzia gutxiago ez zuen beste musika mota bat: MUSIKA PROFANOA.

Hau ez zen musika erlijiosoa bezain serioa. Herria dibertitzeko zen eta, besteak beste, gerretako heroiei buruzkoa zen. Musika-tresnak erabiltzen zituzten eta ezin zarete imajinatu zelako festak eta dantzaldiak ospatzen zituzten!
Musika erlijiosoa atzean utzita, musika profanoa biziko dugu kantiga honen bidez. Erdi Aroko errege batek asmatu zuen, Alfonso X "Jakintsua" izenekoa. Hasiko al gara?

XILOFONO SOPRANOA IKASTEKO




KARILLOIA

azaroa 01, 2017

Soinuekin jolasten.

Doremi musika bizi web gunean oso jarduera interesgarriak proposatzen dituzte musikako hainbat alderdi jorratzeko: entzumena, kultura musikala eta musika-hizkuntza besteak beste.

Hemen jarriko ditut bi proposamen oso interesgarriak haur-hezkuntzan edo lehenengo mailan egiteko.
Hemengo honetan, tinbre desberdinekin jolastuko gara eta memori moduan bikoteka antolatu beharko ditugu.  

Hurrengo honetan, soinu agudo eta grabeak desberdindu beharko ditugu. Mila esker Ana Huarte! 



urria 04, 2017

ZARZUELA. Historia, konpositoreak eta jarduerak.

Zer da zarzuela? Noiz sortu zen? Gaur egun egiten den zerbait al da? Norbaitek ikusi al du zarzuelaren bat? Noizbait jo al dituzue kastañuelak? 

Galdera hauen erantzunak eta gauza gehiago material honetan topatuko ditugu. 6.mailan zarzuelaren historian murgilduko gara eta era teorikoan zein praktikoan ezagutuko dugu!

Praktika nola?? Ba.... kastañuelak joz!! 


Aquí encontrarás el material en castellano.

iraila 27, 2017

Notazioaren hastapena "kapsuletan".

Beste buelta eman diot musika idazketaren gaiari ez nengoelako oso konforme aurreko ikasturtean sortu nuen bideoarekin... Probatu genuenean gauzak ez ziren oso argi gelditu. 10 minutuko bideo horretan gauza asko azaltzen ziren eta kontzeptu batzuk ez ziren ongi ulertzen. 
Beste proposmen bat dakart: notazioaren hastapena 4 minutuko bi "kapsuletan". 

Lehenengo bideoan musika idazteko lehenengo saiakerak azaltzen dira (neumak), eta bigarrenean ikusiko dugu nola Guido d´Arezzok, Italiako fraile batek, guk erabiltzen dugun musika idazteko modua asmatzen duen. 





iraila 18, 2017

Saritzeko kartak.

Musika-gelan PRAKTIKA ONAK izateagatik sari batzuk lortu ditzakezue. Zer dira praktika onak? Gelako arauak errespetatzea eta lan pertsonalean saiatzea, batik bat. 

Ez dira saio guztietan banatuko, baina klase guztietan izandako PRAKTIKA kontutan hartuko dut. Lanaren bukaeran emango dira eta erabilpen bakarra dute. Hau da, praktika instrumental bat egiten ari bagara, lan horren azken saioan banatuko ditut, edo alderdi teoriko bat ikasten ari bagara, gai horren bukaeran banatuko ditut zuek egindako lana kontutan hartuz.


 
 

Nahi izanez gero, HEMEN KLIKATU deskargatzeko.


iraila 05, 2017

Motoreak pizten... 1, 2...... RAMONES!!!!

RAMONES musika-taldea ezagutuko dugu, eta modurik onena gu geuk musika egiten izango da.

Beraz, klasean ditugun instrumentuei hautsa kenduko diegu. Zeintzuk beharko ditugu? teklatuak, kuboak, xilofonoak, tutuak eta txirula. Aleeeeeee!! hau da hau sortuko dugun banda!!!

Kuriosetatea badaukazue, klikatu irudian eta salseatu. Zein instrumentu gustatuko litzaizueke jotzea? Joan zaitezte pentsatzen...


Baina, zeintzuk dira Ramones?

Rocka izugarria maitatzen zuten 4 mutil, Ramones musika-taldea sortu zuten 1974. urtean.
Laurok The Beattles taldeko kidea zen Paul McArtneyen super fansak ziren. 
Paul McArtney oso-oso ospetsua zen eta asko bidaiatzen zuen. Behin, hotel batean zegoela ez zuen gendearen aurrean nabarmendu nahi, eta hotelaren harrera-lekuan izen faltsu batekin izendatu zen: Paul Ramon.

Gure lau lagun txaskarrilo honen berri izan zutenean, ez zuten beraien artean eztabaidatu; sortu zuten taldeari Ramones izendatu zioten Paul McArtneyren omenez.

Egiten zuten musika berritzailea zen eta honengatik, punk musika-korrontearen asmatzaileak izan ziren.

Oso ospetsuak bihurtu baziren, beraien hasierak oso gogorrak izan ziren. Haien lehenengo kontzertua, York Berriko areto batean izan zen eta zioten arabera, bakarrik bi pertsona bertaratu ziren!
Baina ez zuten amore eman horregatikan… tinko jarraitu zuten eta ostean lortu zuten arrakasta mundiala izan zen!

apirila 30, 2017

"Erakusketa bateko margolanak". Modest Mussorgsky.

Musika-lan honen konpositorea Modest Mussorgsky deitzen da. Errusian jaio zen 1839an.

Viktor Hartmann, bere lagun onenaren omenez idatzi zuen. Viktor margolaria zen eta 39 urte zituela hil zen.

Mussorgskyk musika-lan honetan, "Erakusketa baten margolanak", Viktorrek marraztutako margolanen erakusketa irudikatzen du. Hamar koadro badira, erakusketa barruko ibilaldia ere irudikatzen du.

WIX honetan koadro guztiak bildu ditut. Interneten topatu ditudan baliabide batzuk daude eta nik sortutako pare bat musikograma ere.

Musika zirraragarria da! Sartu eta, ni bezala, gozatu!
Hemen utziko dut Iratxe Allenderen lan proposamena. Mia esker Iratxe!


martxoa 30, 2017

Pakistaniako musika.

Aste honetako musika txokoan bidai musikal bat egin dugu Pakistaniara. Eskolako ikasle batzuk bertakoak dira, berien hizkuntza "urdu" da eta ziur poztu direla beraien musika irratitik entzun dutunean.
3 kuxku jarri ditut jokoan Pakistaniako 3 musika-tresnen izenak esaten dituenarentzt, bai?

Hemen utziko dizkizuet aukera batzuk eta gustukoenak apuntatu!








martxoa 27, 2017

"Martxa Eslabiarra" Tchaikovsky

1876. urtean serbiarrak Inperio Otomanoren kontra altzatu ziren. Errusiar asko haien lagun eslabiarrak laguntzeko asmoz, borroka horretan parte hartu zuten. Halere, gerra hori turkiarrek oso erraz  irabazi zuten.
Gauzak horrela, Rubinsteinek Tchaikovsky konpositoreari eskaera bat egin zion: eroritako errusiar boluntarioak laguntzeko ea ongintzazko kontzertu bat konposatu ahal izango zuen.
Tchaikovsky maisuak, baietz esan zion eta 5 egunetan "Martxa Eslabiarra" idatzi zuen.

Sarrera honen ostean, aurkeztuko dizuet nire "Martxa Eslabiarra"ren bertsio partikularra.
Errusiar landetan oinarrituta egon beharrean, martxa honi beste kokaleku bat eman diot: Hang-Yanen mundua.

"Hang Yan eta zaldi magikoa" ipuinean oinarrituz, istorio hau sortu dut, "Martxa Eslabiarra" erabiliz: 




Bideoan kontatzen den istorioa ipuin honetan oinarrituta dago:


martxoa 24, 2017

Kulunkan proiektua

Kulunka proiektua sehaskako abestien bidez haurrak eta haien senideen arteko loturak sendotzeko helburuarekin sortu da.
Proiektu honetan parte hartu dutenak hauek izan dira:

Zuzendaritza: Gorka Miranda Blanco
Musika moldaketak: Josu Elberdin Badiola
Diseinua eta ilustrazioa: Maite Gurrutxaga Otamendi
Dokumentazioa: Eresbil
Edukiak: Itziar Zubizarreta
Itzulpenak: María Nécola

Oso material polita sortu dute eta gelan oso erabilgarria da. 14 sehaska kanta daude eta musika moldaketek pianoarekin edo arparekin batera abesteko aukera ematen dute.


martxoa 23, 2017

"Gatz, titiritorto basatia" abestia.

Kanta hau 2. mailako gela bati esker ezagutu dut eta... ah! ze polita iruditu zaidan!! Haien bila joan nintzenean erakutsi zidaten eta hara!! hori sorpresa!! ze kanta polita eta ze ongi abesten ari ziren!!
Musika-gelan grabatu nien eskolako irratitik zabaltzeko eta WIX hau sortu dut  beste gelarekin lantzeko. Ea besteek bezain gustora egiten duten!

Abestiaren egilea Maitena Illarramendi da.  Kanta lantzeko materiala hemen uzten dizuet:

QUEEN musika-txokoan.

Material honetan musika-txokoaren erantzunak topatuko dituzue. Ongi bilatu! 10 kuxku jokoan baitaude!!


martxoa 11, 2017

Musikaren historia laburra.

Bideo itzel honek ordu erdi batean musikaren historia kontatzen du marrazkien eta musikaren bidez. Primerakoa da!

martxoa 09, 2017

Doinua eta erritmoa erabili musika sortzeko!

Musika elementuak konbinatuz, abestiak sortzen dira. Proiektu honetan elementu horietatik bi erabiliko dituzue zuen abestiak sortzeko: erritmoa eta doinua.
Hori ez da edozein modutan egiten, beraz lehenengo jakin beharko duzue horiek konbinatzeko modu egokia zein den. Lau saio erabiliko ditugu lan hau egiteko:
  • Lehenengo saioan POLIRRITMIA zer den eta nola egin ikasiko duzue. 
  • Bigarren saioan, DOINUA sortzeko aholku batzuk emango dizkizuet eta batzuk sortuko ditugu.
  • Hirugarren saioan eta taldeka jarrita, ikasitakoa praktikan jarriko duzue eta polirritmia zein doinua ASMATUKO duzue.
  • Laugarren saioan, EMANALDITXOA egingo duzue zuen sorkuntzak erakusteko.
Hasiko al gara?

   1. SAIOA
Hiru taldetan banatuko zarete, eta talde bakoitzak eskema honetatik ahots bat ikasiko du. 
  1. Separatutak praktikatuko dugu, bakoitzak bere eskema. Bakarrik ahotsa.
  2. Ahotsa eta txaloak aldi berean.
  3. Taldeek batera egingo dute. Irakaslearen seinalera, ahotsak bata bestearen atzetik sartzen joango dira.
  4. Ahotsa gabe, talde bakoitzak gorputz atalez bere erritmoa egingo du. Hauek dira aukerak: txalo irekia, txalo gorra eta izterrak.
  5. Lortu badugu.... musika-tresnak hartuko ditugu.

Polirritmia egiteko ideia baliabide honetatik atera dut. (Educaixa)
   
2. SAIOA
Gaur doinuan zentratuko gara. Doinuak abestiaren istorioa kontatzen du. Gure lagunekin hitz egiten dugunean, esaldiak erabiltzen ditugu, ezta? Baina esaldi horiek ulergarriak izan dadin egitura bat izan behar dute. 
Doinuak gauza bera egiten du: istorioak kontatu, baina ulergarria izateko orden bat izan behar du.

Hemen aholku batzuk emango dizkizuet:
  1. Bi "esaldi" egingo dituzue.
  2. Hasi eta bukatu nota hauetan: DO edo SOL.
  3. Nota gutxi erabili.
  4. Nota musikalen artean ez egin salto handirik.
  5. Isilune batzuk egin.
Inprobisazio zirkulu bat egingo dugu non bakoitzak doinu bat sortzeko aukera izango duen. Emandako aholkuak jarraitu!


3. SAIOA
Taldean aritu zuen abestiak sortzeko.

4. SAIOA

Emanalditxoa eskeiniko duzue beste gelakideen aurrean.

martxoa 07, 2017

"Na bahia Tem". Brasilgo kanta.

Kanta hau 3. mailan egingo dugu. Brasilgoa da eta doinua erraza eta polita dauka. Abesteaz gain, edalontzi jolas bat ikasiko dugu kantari laguntzeko.