Musika elementuak konbinatuz, abestiak sortzen dira. Proiektu honetan elementu horietatik bi erabiliko dituzue zuen abestiak sortzeko: erritmoa eta doinua.
Hori ez da edozein modutan egiten, beraz lehenengo jakin beharko duzue horiek konbinatzeko modu egokia zein den. Lau saio erabiliko ditugu lan hau egiteko:
- Lehenengo saioan POLIRRITMIA zer den eta nola egin ikasiko duzue.
- Bigarren saioan, DOINUA sortzeko aholku batzuk emango dizkizuet eta batzuk sortuko ditugu.
- Hirugarren saioan eta taldeka jarrita, ikasitakoa praktikan jarriko duzue eta polirritmia zein doinua ASMATUKO duzue.
- Laugarren saioan, EMANALDITXOA egingo duzue zuen sorkuntzak erakusteko.
Hasiko al gara?
1. SAIOA
Hiru taldetan banatuko zarete, eta talde bakoitzak eskema honetatik ahots bat ikasiko du.
- Separatutak praktikatuko dugu, bakoitzak bere eskema. Bakarrik ahotsa.
- Ahotsa eta txaloak aldi berean.
- Taldeek batera egingo dute. Irakaslearen seinalera, ahotsak bata bestearen atzetik sartzen joango dira.
- Ahotsa gabe, talde bakoitzak gorputz atalez bere erritmoa egingo du. Hauek dira aukerak: txalo irekia, txalo gorra eta izterrak.
- Lortu badugu.... musika-tresnak hartuko ditugu.
Polirritmia egiteko ideia baliabide honetatik atera dut. (Educaixa)
2. SAIOA
Gaur doinuan zentratuko gara. Doinuak abestiaren istorioa kontatzen du. Gure lagunekin hitz egiten dugunean, esaldiak erabiltzen ditugu, ezta? Baina esaldi horiek ulergarriak izan dadin egitura bat izan behar dute.
Doinuak gauza bera egiten du: istorioak kontatu, baina ulergarria izateko orden bat izan behar du.
Hemen aholku batzuk emango dizkizuet:
- Bi "esaldi" egingo dituzue.
- Hasi eta bukatu nota hauetan: DO edo SOL.
- Nota gutxi erabili.
- Nota musikalen artean ez egin salto handirik.
- Isilune batzuk egin.
3. SAIOA
Taldean aritu zuen abestiak sortzeko.
4. SAIOA
Emanalditxoa eskeiniko duzue beste gelakideen aurrean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zerbait komentatu nahi duzu?