Ekarri dizuedan musika-lana Rimski-Korsakov konpositoreak idatzi zuen 1899-1900 urte bitartean. Musikari errusiarra zen, eta haren musika-lanen artean “Eulitzarraren hegaldia” ezagutuko dugu.
Rimsky-Korsakov
Entzunaldi hori, "El gran Saltán" operaren zati bati dagokio, eta opera horrek Errusiako tsar-familiaren istorioa kontatzen du. Pixka bat azalduko dizuet:
Millitrisa tsarrarekin ezkondu zen, eta haren
ahizpa inbidiatsuek ume mounstro batez erditu zelaren berria zabaldu zuten.
Ondorioz, Millitrisa eta Guidón printzea uharte bakarti batera bidali zituzten.Han, Guidón gizon bihurtu zen, eta zisne bati
bizia salbatu zion. Zisne hori maitagarri bat zen, eta eskerrak emateko
magiaren bidez Guidón eulitzar bihurtu zuen haren erreinura buelta zedila.
Itsura horrekin bere etsaiak pertsegitu zituen
haren eztenarekin zigortzeko.
"Eulitzarraren hegaldia" zatiak Guidón eulitzar bihurtuta irudikatzen du, hegaldi sutuan,
amorratuan eta frenetikoan, haren etsaien atzetik.
Bideo honetan kondaira ezagutzeko aukera izango dugu.
Orkestra sinfoniko batek musika-lan hori inerpretatzen
MUSIKOGRAMA hau entzunaldia jarraitzeko balio du.
Beste musikograma bat:
Eulitzarraren hegaldia marrazki bizidunetan
Umorezko bertsio bat
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zerbait komentatu nahi duzu?