Ukelelearen erabilpenari esker, batez ere afinatzen ari garenean, ezagutu dugu nota musikalei izendatzeko beste modu bat: letrak (G-C-E-A) Letra hauek ere akordeak egiten ditugunean irakurtzen ditugu.
Sarrera honetan, letra hauen jatorria zein den kontatuko dizuet eta horretarako Antzinako Greziara joango gara, garai honetan aurkitzen dugulako notazio sistema honen hasiera; harrigarria, ezta?
Aintzinako greziarrek oso matematikazaleak ziren, bueno, matematikazale eta beste disziplina desberdineko adituak ziren ere. Hauetako greziar bat, Pitagoras izenekoa, proportzioekin esperimentatzen ari zela konturatu zen soka bat proportzio zehatz batzuetan zatitzean entzumenarentzat atseginak ziren soinu batzuk sortzen zirela.
Hauetako soinu atsegin bat oinarria moduan hartu zuen, gure LA nota dena, eta haien eskala musikalaren lehenengo nota musikala bihurtu zen. Pitagoras filosofoa, gaur egun erabiltzen dugun musika-afinazioaren asmatzailea izan zen ere. Bideo honetan azalpen praktikoa ikus dezakegu.
Greziarrei soinu zehatz horiei izendatzeko beharra sortu zitzaien, baina ez ziren asko konplikatu nota musikalentzako izen bat bilatzean; horretarako haien alfabetoa erabili zuten.
Beraz, gorago esan dizuedan bezala, lehenengo notari, gure LA notari dagokiona, ALFA deitu zioten, bigarrenari BETA hirugarrenari GAMMA, gure SOL notari dagokiona; horrela, hamabost letrara iritsi arte, hau da, hamabost notara.
Hemen galdera bat proposatzen dizuet: nola iritsi gara gaur egun soilik 7 nota erabiltzera greziarrek 15 nota bazituzten?
Greziarren ondoren erromatarrak iritsi ziren, eta dakizuenez hauek greziarrek egindako guztia kopiatu eta asimilatu zuten. Bazegoen erromatarren garaian Boecio izeneko erromatar bat greziako filosofoak bezala disziplina desberdinetako gai asko ezagutzen zituena. Teologiaz, aritmetikaz, geometriaz asko zekien, baita guretzat inportantea den disziplinaz ere: musika.
Boeciok greziar alfabetako noten izenak itzuli zituen latindar alfabetora eta greziarren 15 notetara iristeko letra larriak eta xeheak erabili zituen:
A-B-C-D-E-F-G-a-b-c-d-e-f-g
Beraz, momentu honetan pasatu gera 15 noten izenetik, zazpi izenetara.
Notazio horri Boecioko notazioa esaten zaio, eta Erdi Arora arte egon zen indarrean Guido d’Arezzo izeneko monje italiarra agertu zen arte.
Guido 1000. urte inguruan bizi izan zen eta ekarpen garrantzitsuak egin zizkion musikari, besteak beste, nota musikalei ezagutzen dugun izena jarri zien.
Ut queant laxis,
Resonare fibbris,
Mira gestorum,
Famuli tuorum,
Solve polluti,
Labii reatum,
Sancte Ioannes.
Ingalaterran eta Estatu Batuetan, greziarren noten jatorrizko izena erabiltzen dute: A, B, C, D, E, F, G eta harrigarria bada ere, gaur egun notazio hau musika modernoan erabiltzen dena da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zerbait komentatu nahi duzu?