Lan honetan gaur egungo EUSKAL MUSIKA TALDEAK ezagutuko dituzue, eta informazio guztia BIDEO moduan aurkeztuko duzue. Horretarako bi baliabide erabiliko dituzue:
1. BADOK
WEB ORRIALDE bat da. Bertan, euskal musika-taldeei buruzko informazio asko aurkitu dezakezue.
Sartuko zaretenean, gustuko duzuen musika-estilo bat aukeratuko duzue (blues, rapa, triki-popa, rocka, reggaea, trikitia, ska...) eta ondoren, musika-estilo horretako musika-talde bat aukeratuko duzue.
Zer informazio jaso behar dugu?
1. TALDEAREN IZENA
2. MUSIKA ESTILOA
3. NONGOAK DIREN
4. PARTAIDEEN IZENAK
5. GEHIEN GUSTUKO 3 ABESTI
6. HAIEN HERRIAREN ARGAZKI BAT
7. TALDEAREN 3 ARGAZKI
8. AUDIO BAT
Argazkiak eta audioa ordenagailuan gorde behar dituzue. Horretarako, IKASTOLAKO SAREAN karpeta BAT sortu beharko duzue.
2. CANVA
Taldearen informazioa (orri batean) eta argazkiak ordenagailuan gordetak dituzuenean, BIDEOA sortzen hasiko zarete. Erabili beharreko aplikazioa CANVA da.
BALIABIDEAK
1. Informazio guztia idatzi dut: Taldearen izena, musika estiloa, nongoak diren, gehien gustatu zaizkidan hiru abestien izena eta argazkien iturria.
2. Lau argazki jarri ditut: Herriarena eta musika-taldearenak.
3. Argazkien iturria: Argazkiak nondik hartu ditudan aipatu dut argazki oinan.
4. Audioa jarri dut: Taldearen audio bat YouTuben bilatu dut eta txertatu dut nere bideoan.
5. Sarean karpeta bat sortu dut: Ikastolako SAREAN karpeta bat sortu dut nire izenarekin eta bertan argazkiak eta audioa gorde ditut.
6. Txantilloian aldaketak egin ditut: CANVA aplikazioaren aukera desberdinak probatu ditut eta aldaketa batzuk egin ditut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zerbait komentatu nahi duzu?